Argitalpen-data: 2016/02/16

Id@zki desktop, applet java-ren doako aukera

izenpe

2015eko amaieran, jakinarazi genizuen fabrikatzaile eta nabigatzaile askok pluginetarako applet osagaiak eusteko eta exekutatzeko aukerak ezabatu dituztela, edo ezabatzeko epeak ohartarazi dituztela, eta, hartara, Flash, Silverlight, Java eta beste teknologia batzuk txertatzeko aukerarekin amaituko dela. Oraclek JDK 9n egitea aurreikusi du. Teknologia hori ezabatuko da Oracle JDKtik eta JREtik, Java SEren etorkizuneko bertsio batean.

 

Hori dela eta, Java nabigatzailearen osagarrian oinarritzen diren aplikazioen garatzaileek ordezko aukerak hartu beharko dituzte aintzat, hala nola IZENPEren Id@zki desktop-erako migrazioa; laburbilduta, honetan datza: erabiltzailearen sistema eragilean beste protokolo bat (kasu honetan idazki://) erregistratzean eta sistema eragilea prestatzean protokolo hori duten URLak aurrez instalatutako programa batek ireki ditzan  (kasu honetan Idazki Desktop). Horrela, Applet-ak ezabatuko dira, eta gure nabigatzailean javaren erabilera saihestuko da.

 

Konponbide horri esker, eta arkitektura horren bidez, hirugarren batzuen zerbitzua koordinatu ahal izango da, nabigatzailearen eta gailu kriptografikoaren arteko zubi gisa.

 

 

Id@zki desktop programari buruzko informazio gehiago (PDF, 284 KB) »

Akreditazioak

  • ETSI TS 101456
  • ETSI TS 102042
  •  ETSI TS 102023
  • Certificado Aenor 27001
  • ETSI MEMBER
  • Reconocimiento a la igualdad Emakunde
  • Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiria