Argitalpen-data: 2017/04/18

Ef4ktur faktura elektronikorako softwarearen bertsio berria (5.2.1)

Izenpe

Faktura elektronikoko zerbitzuaren etengabeko hobekuntzarekin eta bilakaerarekin jarraituta hobekuntza berriak garatzen dira.

Bertsio honek:

· Laguntza aukera multzoan  “Lehengo urratsak ef4ktur-ekin” gidara sartzeko aukera ematen da.

· .xsig luzapena duten Facturae formatuko faktura artxiboen inportazioa baimentzen du.

. Datuen ordenatzea baimentzen du formularioetako zutabetako goiburuetan click egiterakoan.

. 64 biteko Linux bertsioa sortzen da. 

. Datuen sarrera eta balidatzeetan hobekuntzak sartzen ditu. 

. Bertsio gaurkotze sisteman hobekuntzak sartzen ditu.

 

Ef4ktur 5.2.1, beti bezala, www.ef4ktur.com web-orriaren deskarga-eremuan dago eskuragarri.

Windows eta Linux Instalazioak

Ef4ktur aplikazioaren aurreko bertsio bat baduzu, Ef4ktur 5.2.1 bertsioa aurreko bertsioaren direktorioan instalatuz gero, lehendik dauden fakturen datuak gordeko dira.

 

Mac Instalazioak

Ef4ktur aplikazioaren aurreko bertsio bat baduzu, lehendik dauden fakturen datuak gordetzeko ondorengoa egin behar da:

1.- Ef4ktur aplikazioko segurtasun-kopia bat egin.

2.- Ef4ktur 5.2.1 bertsioa instalatu.

3.- Segurtasun-kopiaren resources\db karpeta (eta karpeta honen barruko guztia), instalazio berriaren resources\db karpetaren gainean kopiatu.


 
 
 
 
 

Akreditazioak

  • ETSI TS 101456
  • ETSI TS 102042
  •  ETSI TS 102023
  • Certificado Aenor 27001
  • ETSI MEMBER
  • Reconocimiento a la igualdad Emakunde
  • Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiria