Ef4ktur faktura elektronikorako softwarearen bertsio berria (5.3.1)

Argitalpen-data: 

Faktura elektronikoko zerbitzuaren etengabeko hobekuntzarekin eta bilakaerarekin jarraituta hobekuntza berriak garatzen dira.

Izenpe

Bertsio honek:

  • Eusko Jaurlaritza eta hartako erakunde autonomoei fakturak bidaltzea baimentzen du.

- Aurretik alta eman behar da Eusko Jaurlaritzaren fakturazio elektronikoaren Zerbitzuan  (1 Pausua: Alta eman fakturazio-zerbitzuan eta 2 Pausua: Web-zerbitzuetako Alta)

https://euskadi.eus/y22-tresnak/eu/contenidos/informacion/efactura_portal/eu_def/index.shtml

  • .csv formatuan faktura gordetzea baimentzen du.
  • Eskaera zenbakia, kontratua, espediente zenbakia eta albaran datuak fakturaren kontzeptuetan jarri daitezke.
  • Fakturen inportazioan datu berriak erasten dira.
  • Bezero berrientzat Dir3 datuen alta, aldatzea, ezabatzea, inportatzea eta esportatzea baimentzen da.
  • Bidalitako fakturen egoeraren kontsulta gehitzen da.

Ef4ktur 5.3.1, beti bezala, www.ef4ktur.com web-orriaren deskarga-eremuan dago eskuragarri.

Windows eta Linux Instalazioak

Ef4ktur aplikazioaren aurreko bertsio bat baduzu, Ef4ktur 5.3.1 bertsioa aurreko bertsioaren direktorioan instalatuz gero, lehendik dauden fakturen datuak gordeko dira.

Mac Instalazioak

Ef4ktur aplikazioaren aurreko bertsio bat baduzu, lehendik dauden fakturen datuak gordetzeko ondorengoa egin behar da:

1.- Ef4ktur aplikazioko segurtasun-kopia bat egin.

2.- Ef4ktur 5.3.1 bertsioa instalatu.

3.- Segurtasun-kopiaren resources\db karpeta (eta karpeta honen barruko guztia), instalazio berriaren resources\db karpetaren gainean kopiatu.

Akreditazioak

  • ETSI TS 101456
  • ETSI TS 102042
  •  ETSI TS 102023
  • Certificado Aenor 27001
  • ETSI MEMBER
  • Reconocimiento a la igualdad Emakunde
  • Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiria