Ef4ktur faktura elektronikorako softwarearen bertsio berria (5.4.1)

Argitalpen-data: 

Faktura elektronikoko zerbitzuaren etengabeko hobekuntzarekin eta bilakaerarekin jarraituta hobekuntza berriak garatzen dira.

Bertsio honek:

  • Facturae 3.2.2 formatuko fakturen emisioa, inportazioa eta jasotzea baimentzen du.
  • CSV fitxategiko inportazioan hobekuntzak eta datu berriak sartzen ditu.
  • FACe entitateen DRI3 datuen zuzeneko karga baimentzen du.
  • Faktura batzuetan nahitaez egon behar duten lege-testuen sarrera baimentzen du.
  • BEZa ez den jasanarazitako beste zerga bat ezartzea baimentzen du.
  • Moneta eta BEZarik gabeko kontzeptuen arrazoia jartzen dira PDF fakturan.
  • Mac instalazioan hobekuntzak sartzen dira, ef4kturreko instalazioen eguneratzeetan datuak mantentzeko.
  • Konfiantza ziurtagirien gaurkotze dinamikoa baimentzen du.

 

Ef4ktur 5.4.1, beti bezala, www.ef4ktur.com web-orriaren deskarga-eremuan dago eskuragarri.

Ef4ktur aplikazioaren aurreko bertsio bat baduzu, Ef4ktur 5.4.1 bertsioa aurreko bertsioaren direktorioan instalatuz gero, lehendik dauden fakturen datuak gordeko dira.

Akreditazioak

  • Certificado Aenor 27001
  • ETSI MEMBER
  • Reconocimiento a la igualdad Emakunde
  • Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiria
  • lsti