Izenperen ziurtagiriak on-line eskaerak (eta berriatzeak)

Izenpek herritarraren ziurtagiria eta erakundeko edo nortasun juridikorik gabeko entitatearen ordezkariaren ziurtagiriak edo entitateko ziguluak telematikoki eskatzeko eta berritzeko aukera ematen dizu.

Horrela, tramitea arintzen dugu eta gure ziurtagiriak eguneko edozein ordutan kudeatzea ahalbidetzen dugu, joan-etorriak saihestuz. Izenpek eskaera eta nahitaezko dokumentazio uridikoa baliozkotuko du, eta, urrats gehigarriak beharrezkoak badira, egin beharreko urratsen berri emango dizu. Horrez gain, prozesu horretan bertan ziurtagiria ordain daiteke, Eusko Jaurlaritzaren pasabidearen bitartez hala eskatzen denean.


Berritzeen kasuan, beste ziurtagiri bat jaulkiko da, eta ziurtagiri berri horren hasierako data gaur egungo ziurtagiriaren iraungitze-dataren ondorengoa izango da, bataren ondoren bestea jarraian erabili ahal izan dadin.

 

Eskaera hasi »


Ziurtagiri bakoitzaren kostua, erantsi beharreko dokumentazioa eta prozedura zertxobait desberdina da. Hori dela eta, kasuetako bakoitzean jarraitu beharreko gida laburra eskaintzen dizugu, baita tramitea egiteko aurkeztu beharreko dokumentazioa ere.

Zalantzarik baduzu, ziurtagiri bakoitzeko berariazko informazioa kontsulta dezakezu:

Herritarra » 

Entitatearen ordezkaria »

Entitate zigulua »

 

Gainera ziurtagiri korporatiboen ordainketa eta pasagunea msima-ren bidez irakurgailu erosketa egin ahal izango ditu. Horrez gain, beti jo dezakezu hurbilen duzun KZgunera, bertan aholkuak emango dizkizute eta zure ziurtagiria behar bezala eskatzen lagunduko dizute. 

Akreditazioak

  • ETSI TS 101456
  • ETSI TS 102042
  •  ETSI TS 102023
  • Certificado Aenor 27001
  • ETSI MEMBER
  • Reconocimiento a la igualdad Emakunde
  • Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiria