y   

B@k

Identifikazio elektronikoko bitarteko berri bat da. Oso erabilerraza da eta aukera ematen du administrazioekin telematikoki harremanetan jartzeko.

B@k-ek bi maila edo bertsio ditu. Bata oinarrizkoa da, kritizitaterik gabeko izapide eta zerbitzuetarako. B@kQ, berriz, maila altuagokoa da, transakzioetan segurtasun handiagoa bermatzen duena, baina bestea bezain erabilerraza da.

 

Oinarrizko mailako B@k identifikazio elektronikoko bitarteko bat da, eta honako hauek osatzen dute:

  • Erabiltzailearen NANarekin/AIZarekin bat datorren erreferentzia-zenbaki batek.
  • Pasahitz batek.
  • Eta kualifikatu gabeko ziurtagiri batek. Berori Izenperen gordailu zentralizatu seguru batean, “hodeian”, igortzen da eta sinatzeko ekintzetarako balioko du.

Gainera, dituen erabilera guztientzat edo batzuentzat osa daiteke gailu mugikor batera bidaltzen den kode baten bidez.

B@k-ek online igortze- eta aktibatze-prozesu bat eskatzen du abian jartzeko eta erabiltzeko prestatzeko. Prozesu erraza da, ordenagailutik nahiz edozein gailu mugikorretatik egin beharrekoa.

B@kQ

Tarteko maila du (funtsezkoa). Honako hauek osatzen dute:

  • Erabiltzailearen NANarekin/AIZarekin bat datorren identifikadore batek.
  • Pasahitz batek (B@k-ekin partekatzen da).
  • 16 posizio dituen koordenatu-joko batek.
  • Eta ziurtagiri kualifikatu batek. Berori gordailu zentralizatu batean igortzen da eta sinatzeko ekintzetarako balioko du.

Egiaz, segurtasun-elementu erantsia (koordenatuak) duen B@k da. Eta balio juridiko handiagoa duen “hodeiko” ziurtagiria.

B@kQ ere eskatu egin behar da eta, gainera, sinadura elektronikoko ziurtagiri baten sorkuntza lotuta egotean igortzen da; baina:

Ziurtagiri kualifikatua denez, IDENTIFIKAZIO PRESENTZIALA behar du, edota identifikazio elektronikoko baliozko beste bitarteko bat.

Era berean, B@kQ igorri eta aktibatzeaz ari gara haren erabilera prestatzeko abiaraztean.

 

B@k-rekin eta B@kQ-rekin, euskal administrazioetako hainbat zerbitzutan online kontsultak eta izapideak egin ahal izango dira.

Nola eskatzen da B@k?

B@k eskatzeko identifikazio presentziala behar ez denez, aktibazio-kode baten bitartez hasten da haren aktibazioa eta igortzea. Kode hori erabilera bakarrekoa da eta “eskaera online abiatzeko” aukera ematen du.

Egun, aktibazio-kodeak euskal administrazioek banatzen dituzte, baldin eta kanpaina bat edo proiektu bat abiarazita badaukate eta izapideak egiteko B@k beharrezkoa badute.

Nola aktibatu eta igortzen da B@k?»

Kasua ez bada, hobe da B@kQ bat eskatzea. Berori eskatzea libre da (ez du kanpaina edo proiektu bati lotuta egon behar) eta, gainera, zerbitzu eta izapide gehiagotarako baliozkoa da.

B@kQ bat eskatzeak berekin dakar B@k ere erabiltzeko aukera. Hortaz, harrezkero, horietako edozein erabili ahal izango duzu kasuak kasu.

 

Non eskatu behar da B@kQ?

B@kQ edukitzeko hiru modu daude.

  • IZENPEren itsasontzi-joko bat operatibo baduzu, on line bihur dezakezu B@kQ, gure kudeaketa-ataleko B@kQ probatu ataletik (erabiltzailea, pasahitza eta koordenatuak sartu eta bihurketa egiteko aukera emango dizu). Koordenatu-joko bera mantenduko duzu.
  • IZENPEren herritarren ziurtagiria baduzu edo NAN elektronikoa baduzu, on line eska dezakezu zure B@kQ, on line eskaerak.
  • On line soluzioetako bat bera ere ez baduzu. Aldaketa eskatzeko, aurrez aurreko arretarako puntu hauetako batera hurbildu beharko duzu. Proposatzen dizugun mapan aurki dezakezu hurbilen duzun arreta-puntua (600 puntu baino gehiago dira), bertan B@kQ eskatzeko zer erakunderengana jo dezakezun ageri da.  

 

Puntu horretan osatuko da eskaera eta jakinaraziko dizute zer urrats egin behar diren.

 

Nola igorri eta aktibatzen da B@kQ?

  1. Arretagune batean eskabidea osatu ondoren, posta elektroniko bat bidaliko dugu. Bertan, koordenatuak eta igortze- eta aktibazio-prozesurako esteka bat aurkituko dira.
  2. Igortze- eta aktibazio-prozesua oso erraza da:
  1. SMS bat bidaltzen dizugu. Horretan, pasahitz bat egongo da, gogoratzen erraza izango den beste batekin ordezkatu beharko duzuna.
  2. Datu pertsonalak egiaztatzen dira eta B@kQ erabiltzeko terminoak eta baldintzak onartzen dira.
  3. Lehen aldiz autentifikazio bat egiten da sinadura-ziurtagiria hodeian igorri ahal izateko.
  4. B@kQ prest egongo da autentifikatzeko eta nahi diren online harremanetan sinatzeko.

 

 

B@kQ-ri buruz

1.- Zer da B@kQ?

Era berean, pertsona fisikoak identifikatzeko, autentifikatzeko eta elektronikoki sinatzeko bitarteko bat da, honako hauek osatutakoa:

    • Erabiltzailearen NANarekin/AIZarekin bat datorren identifikadore batek.
    • Pasahitz batek (B@k-ekin partekatzen da).
    • 16 posizio dituen koordenatu-joko batek.
    • Eta ziurtagiri kualifikatu batek. Berori gordailu zentralizatu batean igortzen da eta sinatzeko ekintzetarako balioko du.

Egiaz, segurtasun-elementu erantsia (koordenatuak) duen B@k da. Eta balio juridiko handiagoa duen “hodeiko” ziurtagiria.

 2.- Zertarako balio du B@kQ-k?

B@k-ek bezala, B@kQ-k aukera ematen du euskal administrazioetako hainbat zerbitzutan online kontsultak eta izapideak egiteko. B@kQ-ren kasuan, segurtasun-maila handiagoa denez, sarbidea ematen du izapide eta zerbitzu kopuru handiagorako.

 3.- Nola lor daiteke B@kQ?

Ziurtagiri kualifikatua denez, IDENTIFIKAZIO PRESENTZIALA behar du, edota identifikazio elektronikoko baliozko beste bitarteko bat.

Era berean, B@kQ igorri eta aktibatzeaz ari gara haren erabilera prestatzeko abiaraztean.

 

4.- Nola eskatuko dut B@kQ?

 IZENPEren itsasontzi-jokoa operatibo baduzu, on line bihur dezakezu B@kQ. B@kQ probatu» ataletik egin beharko duzu (identifikazio-datuak sartu eta aldatu ahal izango duzu).
 

Bestela, aldaketa eskatzeko, aurrez aurreko arretarako puntu hauetako batera hurbildu beharko duzu. Proposatzen dizugun mapan aurki dezakezu hurbilen duzun arreta-puntua, bertan B@kQ eskatzeko aurrez aurreko arreta ematen duten entitateak ageri dira.

5.- Nola igorri eta aktibatzen da B@kQ?

      1. Arretagune batean eskabidea osatu ondoren, posta elektroniko bat bidaliko dugu. Bertan, koordenatuak eta igortze- eta aktibazio-prozesurako esteka bat aurkituko dira.
      2. Igortze- eta aktibazio-prozesua oso erraza da:
      3. SMS bat bidaltzen dizugu. Horretan, pasahitz bat egongo da, gogoratzen erraza izango den beste batekin ordezkatu beharko duzuna.
      4. Datu pertsonalak egiaztatzen dira eta B@kQ erabiltzeko terminoak eta baldintzak onartzen dira.
      5. Lehen aldiz zure burua autentifikatu beharko duzu hodeiko sinadura-ziurtagiria igorri ahal izateko.
      6. B@kQ prest egongo da autentifikatzeko eta beharrezkoak dituzun online harremanetan sinatzeko.

4 urrats B@kQ igortzeko » (PDF, 835 KB)

B@k-i buruz

    1.       Zer da B@k?

    B@k pertsona fisikoentzako identifikazio-baliabide elektronikoa da, autentifikatzeko eta sinatzeko aukera ematen duena. Osagai hauek ditu:

    • Erreferentzia-zenbaki bat, erabiltzailearen  NANarekin/AIZrekin bat datorrena.

    • Pasahitz bat.

    • Ziurtagiri kualifikatu gabe bat, Izenperen errepositorio zentralizatu seguru batean, “hodeian”, sortzen dena eta sinadura-egintzetarako baliagarria izango dena.

    Gainera, gailu mugikorrera bidaliko den kode baten bitartez osatu ahal izango da erabilera guztietarako edo batzuetarako.

     

    2.       Zertarako erabil dezaket B@k?

    B@k-ekin online kontsultak eta izapideak egin ditzakezu oinarrizko segurtasun-maila eskatzen duten euskal administrazioen hainbat zerbitzutan.

    Administrazio batek izapidea B@k gakoekin egiteko aukera eskaintzen duen zerbitzu eta/edo kanpainaren bat sortzen denean, aktibazio-kodea eta B@k eskatzeko eta igortzeko argibideak bilduko dituen gutun bat bidaliko zaie interesdunei.

     

    3.       Nola lor dezaket B@k?

    B@k bat eduki ahal izateko, aktibazio-kodea biltzen duen Bizkaiko Foru Aldundiaren gutun bat jaso behar izan duzu.

     

    4.       Banuen Izenperen itsasontzi-jokoa, eduki dezaket B@k?

    Bai horixe. Identifikazio-baliabide elektroniko osagarriak dira, oinarrizko edo erdi mailako autentifikazioa eta sinadura egiteko aukera emango dizutenak, administrazioekin mota guztietako online izapideak egin ditzazun.

     

     

    B@k abian jartzea.

     

    5.       Nola aktibatu eta abian jarri nire B@k?

    Aktibazio-kodea daukazunean, B@k aktibatzeko eta igortzeko prozesua hasteko webgune honetara jo behar duzu: https://servicios.izenpe.com/bak/eu/

    Geuk esango dizugu zer urrats egin bideo honetan »

     

    6.       Zer behar dut B@k aktibatzen eta igortzen hasi aurretik?

    1. B@k-en aktibazio-kodea duen gonbit-gutuna.
    2. NANaren datuak eskura izatea: zenbakia eta iraungitze-data, nortasuna egiaztatzeko galdetuko dizkizugu-eta.
    3. Telefono mugikorra, bertan jasoko baituzu B@k-en pasahitza.

     3 minutu baino ez duzu behar abian jartzeko!

     

    7.       Ez dut aktibazio-kodea jaso. Nola eska dezaket beste bat?

    Jarri harremanetan Bizkaiko Foru Aldundiarekin. Higiezinen baten titular bazara eta katastro-balioei buruzko txostenaren jakinarazpena jaso behar baduzu, haiek egingo dituzte B@k-en aktibazio-kode berri bat bidaltzeko izapideak.

     

    8.       Nire NANa iraunkorra da, ez du iraungitze-datarik. Zer datu sartuko dut eremu horretan?

    NANa iraunkorra denean, 01/01/9999 da NANaren iraungitze-datan jarri behar dena.

     

    9.        Nola erabiltzen da reCAPTCHA?

    Nahikoa da kontrol-laukian klik egitea.

    Marka berde bat ikusten baduzu, gainditu duzu proba eta jarrai dezakezu egiten ari zinenarekin.

    Batzuetan informazio gehixeago behar izaten da eta, hortaz, desafio bat ebazteko eskatzen du:

    Nahikoa da pantailan agertzen diren argibideei jarraitzea, buru-hausgarria ebatzi eta aurrera jarraitzeko.

     

    10.   Ez zait pasahitzaren SMSa iritsi mugikorrera. Zer egin dezaket?

    Izenperen B@k arreta-zerbitzura deitu dezakezu (902542542 / 945016290),  beste bat bidal diezazuten, igorpena eta aktibazioa behar bezala osatzeko.

      

    11.   “Aktibazio-kodeak ez du balio” agertzen da. Nola konpon dezaket?

     Jarri harremanetan Izenperen B@k arreta-zerbitzuarekin telefono honetan:902542542 / 945016290.

     

    B@k eta B@kQ-ren erabilera

    1. Ez dut gogoratzen nire B@k/B@kQ pasahitza. Nola berreskura dezaket?

    Zure pasahitza berreskuratzeko aukera duzu autentifikazio-pantailan bertan aurkituko duzun estekaren bitartez:

     

     

    Edo Izenperen zerbitzu-ataritik egin dezakezu: https://www.servicios.izenpe.com/home/

     

     

    1. Nire B@k/B@kQ pasahitza blokeatu dut. Nola berrezarriko dut pasahitza?

    B@k-ren kudeaketa guztiak Izenpeko zerbitzuen ataritik egin ditzakezu:

    https://servicios.izenpe.com/

     

    1. B@k/B@kQ harremanetarako posta elektronikoa aldatu nahi dut. Nola egin dezaket?

    Izenperekin harremanetan jartzeko datuak eguneratu eta alda ditzakezu zerbitzuen ataritik, B@k eta itsasontzi-jokoa kudeatzeko panelera sartuta.

    1. Eta, aldatu al dezaket telefono mugikorraren zenbakia?

    Harremanetarako posta elektronikoaren helbidearekin bezala, telefono mugikorraren aldaketak Izenpeko zerbitzuen atarian egingo dira, B@k eta itsasontzi-jokoa kudeatzeko panelera sartuta.

    1. Eduki al dezaket B@k/B@kQ bat baino gehiago? Partekatu al daitezke?

    Ez. B@k identifikazio elektronikoko bitarteko pertsonala da. Beraz, pertsona bakoitzak bakarra izango du eta, gainera, pertsonala eta besterenezina izango da.

    Akreditazioak

    • ETSI TS 101456
    • ETSI TS 102042
    •  ETSI TS 102023
    • Certificado Aenor 27001
    • ETSI MEMBER
    • Reconocimiento a la igualdad Emakunde
    • Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiria