Aplikazio edo kode sinaduren ziurtagiria

Aplikazio-ziurtagiria da aplikazio informatiko batek aplikazioak berak sinatutako mezu edo fitxategien benetakotasuna eta integritatea ziurtatzeko erabiltzen duen ziurtagiria. Ziurtagiria jasotzen duen aplikazioa erabiltzen duen entitatea da ziurtagiriaren harpideduna. Ziurtagirian entitatea identifikatzen da, eta, hala, aplikazio informatiko batean instalatzeak berau erabiltzen duen entitatea identifikatzeko aukera ematen du.Izenpek jaulkitako ziurtagiri hori honako erabileretarako soilik erabiliko du harpidedunak: aplikazioak berak sortutako fitxategien eta/edo mezuen benetakotasuna eta integritatea ziurtatzeko.

Kode-sinadurako ziurtagiria da software-osagai baten benetakotasuna eta integritatea ziurtatzeko erabiltzen den ziurtagiria. Ziurtagiriak sinatutako software-osagaiaren jabe den entitatea da ziurtagiriaren harpideduna; inolako pertsona fisikoa identifikatu gabe. Izenpek jaulkitako ziurtagiri hori honako erabileretarako soilik erabiliko du harpidedunak: software-osagai baten benetakotasuna eta integritatea ziurtatzeko.

Kontsulta iezaguzu ziurtagiri horien erabilerei buruz eta zure beharren araberako aholkuak emango dizkizugu.

Eskaera

Aplikazio-ziurtagiria eskaera egiteko bete ezazu eskaeraren dokumentua eta igor ezazu helbide honetara: certservidor@izenpe.eus,“Aplikazio-ziurtagiriaren eskaera” adierazi beharko duzu gaia eremuan.

Eskaeraren formularioa Aplikazio edo kode sinaduraren ziurtagiria »

* Bi ziurtagiri horiek jaulkitzeko prozesuak behar-beharrezkoa du gaineratu beharreko dokumentazioaren egiaztapen zorrotza. Hori dela eta, eskaera jaso ondoren, IZENPEk 30 egun jo ditu beharrezkotzat ziurtagiria behar bezala jaulkitzeko. Zure ziurtagiria bideratzeko garaian, har itzazu kontuan denbora horiek.

Akreditazioak

  • ETSI TS 101456
  • ETSI TS 102042
  •  ETSI TS 102023
  • Certificado Aenor 27001
  • ETSI MEMBER
  • Reconocimiento a la igualdad Emakunde
  • Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiria