SSL eta egoitza elektronikoko ziurtagiriak

Gure web-domeinuei ziurtagiri bat gehitzeak eta erabiltzailearentzat gune seguru eta konfiantzazkotzat identifikatzeak islatu egiten du euskal administrazio eta enpresen indargune eta kudeaketa teknologiko egokia.

Erabiltzailearen konfiantza (gero eta adituagoa da Internet erabiltzen eta horren bidez izapideak egiten) marka baten irudiaren, indarraren eta ospearen funtsezko osagaia da. Horregatik, garrantzitsua da webgune bakoitzari kasuak kasu beharrezkoa den konfiantza- eta segurtasun-maila ematea; kritikotasun txikiko web korporatiboetarako domeinu-ziurtagiriaren bidez nahiz maila altuagoko erakunde-ziurtagirien bitartez.

Gainera, datuen tratamenduagatik edo merkataritza elektronikoagatik webgune bereziki delikatuak dituzten erakundeek EV izango duen SSL bat eskatu beharko lukete. Ziurtagiri horrek web-orrien bisitariei modu erraz eta fidagarri bat eskaintzen die euren lineako konfiantza ezartzeko, zerbitzari seguruaren ziurtagiriei babes-geruza gehigarri bat ematen baitie.

Izenperen SSL guztiek… zure gunea berme handienekin segurtatzen dute.

  • Erantzukizun zibileko aseguru baten babesa dute.
  • Doako laguntza teknikoa dute: 900 840 123.
  • SHA-2 algoritmoekin eta 2048 bitekoekin zifratuta daude.
  • Estandar kriptografiko altuenak eta CabForum-en eskakizunak betetzen dituzte.
  • Izenperen ziurtagiriak nabigatzaile eta sistema eragile garrantzitsuenetan aintzatetsita daude.
  • Ziurtagiri bakoitzak zerbitzariak mugarik gabe estaltzen ditu.
  •  Gainera, ziurtagiri bakoitzean 3 SAN ere (hautabidezko izenak) hartzen ditu.
  • Doako laguntza teknikoa dute.
  • Googleko bilaketetan posizionatzea hobetzen dute (SSLrekin segurtatutako guneei posizionatze altuagoa eskaintzen dute).
  • Chromek eskatutako gardentasun-egiaztapenaren pean igortzen dira.
  • Ziurtagiri biziak kudeatzeko tresna.

Eta, horrez guztiaz gainera, Izenperekin lan egiteak dakarren gertutasuna eta aholkularitza.

Gainera, mundu-mailan onartutako CA/Browser-eko ziurtapen-agintaritza publiko bakarra da. Ziurtapen-agintaritzen (CAk) eta Interneteko nabigatzaileen (browser) erakunde boluntarioa da CA/Browser, eta ziurtagiri horiek erabili eta inplementatzeko gidak lantzeaz arduratzen da.

           

SSL eta Egoitzaren eskaitza

ZIURTAGIRI MOTA DESKRIBAPENA PREZIOAK SANS*
SSL DV
  • Domeinua soilik egiaztatzen du
  • Hautabidezko 2 izen arte
  • Igorpen azkarra
75€  25€
SSL DV wildcard
  • Domeinua soilik egiaztatzen du
  • Zerbitzariak mugarik gabe
125€  25€
SSL OV
  • Domeinua eta erakundea egiaztatzen ditu
  • Hautabidezko 2 izen arte
139€ 35€
SSL OV wildcard
  • Domeinua eta erakundea egiaztatzen ditu
  • Zerbitzariak mugarik gabe
  • Azpidomeinuak mugarik gabe
259€  35€
SSL kualifikatua
  • Domeinua eta erakundea egiaztatzen ditu
  • Zerbitzariak mugarik gabe
  • Azpidomeinuak mugarik gabe
710€  40€
Sede kualifikatua
  • Administrazio publikoek soilik erabiltzeko
    Egoitzaren domeinua, erakundea eta argitalpena egiaztatzea
  • Zerbitzariak mugarik gabe
710€  40€
*Hirugarrenetik aurrera sans gehigarri bakoitzagatiko prezioa.

IZENPEk oso aplikazio sinplea jarri du Web ziurtagirien eskatzaileen esku. Aplikazio horrek erraztu egin du entitate berak kudeatzen dituen SSL eta Egoitza ziurtagiriak eskatzeko, kontrolatzeko eta ordaintzeko zereginak. 

APLIKAZIORAKO SARBIDEA

Alta hartu beharko da, eta ziurtagiriaren arabera osatu beharko da. Behin amaitu ondoren, IZENPE eskatzailearekin harremanetan jarriko da hurrengo urratsen berri emateko.

Bi ziurtagiri horiek jaulkitzeko prozesuak behar-beharrezkoa du gaineratu beharreko dokumentazioaren egiaztapen zorrotza. Hori dela eta, eskaera jaso ondoren, IZENPEk 30 egun jo ditu beharrezkotzat ziurtagiria behar bezala jaulkitzeko. Zure ziurtagiria bideratzeko garaian, har itzazu kontuan denbora horiek.

** Kontuan izan eskaera teknikoek 2048 biteko tamaina duen gakoa eduki beharko dutela.

Nola erantsi CAA  erregistro bat (ziurtapen-agintaritzako baimena)

Ziurtapen-agintaritzako baimenak (CAA) aukera ematen dio web-gune baten jabeari zehazteko zer ziurtapen-agintaritzak duen baimena jabari edo web-gune horretarako ziurtagiriak jaulkitzeko.

Orduan, nola edita dezaket jabari bateko ziurtapen-agintaritza baten DNS erregistroa IZENPE ziurtagiri bat lortzeko?

Jabari bateko ziurtagiria  (SSL edo egoitza) lortzeko, lehenik eta behin CAAetako DNS baliabideen erregistroa eguneratu beharko da, adierazteko IZENPEk baimena duela jabari horretarako ziurtagiriak jaulkitzeko.

Erregistratutako jabariaren jabeak CAAko DNS fitxategia eguneratu beharko du, IZENPE ziurtapen-agintaritza onartu gisa barnean hartzeko. (Zure jabarirako CAAko DNS fitxategia eskuratzeko eta editatzeko moduari buruzko informazioa lortu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan jabariaren erregistratzailearekin).

  1. Ireki CAAko DNS zonako fitxategia, eta editatu.
  2. $ ORIGIN midominio.eus azpian erantsi lerro hau: CAA 0 número "izenpe.eus". Honela geratuko da:
       $ ORIGIN midominio.eus
       . CAA 0 número "izenpe.eus"

Akreditazioak

  • Certificado Aenor 27001
  • ETSI MEMBER
  • Reconocimiento a la igualdad Emakunde
  • Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiria
  • lsti