Ev duten ziurtagiriak (egoitza elektronikoa eta zerbitzari segurua)

 

Zergatik EV?

Extended Validation duten zerbitzari seguruko ziurtagiriak konfiantza ezartzeko aukera erraza eta fidagarria eskaintzen die web-orrietako erabiltzaileei. Izatez, babes-geruza gehigarria eskaintzen die zerbitzari seguruko ziurtagiriei. Extended Validation (EV) duten SSL ziurtagiriek bakarrik lortuko dute segurtasun handiko web-nabigatzaileek helbide-barra berdea erakustea, SSL ziurtagiria duen erakundearen izenarekin eta hori jaulkitzen duen ziurtatutako autoritatearen izenarekin. Web-orriko bisitariek, barra berdeari esker, jakin badakite transakzioa zifratuta dagoela eta antolakundea sektoreko estandarrik zorrotzenekin kautotu egin dela.

Ikusi batera ezagutzen da webguneak eskaintzen duen segurtasun-maila, baita nork ziurtatzen duen ere, erraz eta arin. Izan ere, nabigatzailearen barrak kolore berdea edo gorria izango du webgunearen fidagarritasunaren arabera. Horrek aukera emango die erabiltzaileei erraz bereizteko eta webguneei segurtasuna argi erakusteko.

  • Zure webgunearen balio erantsia
  • Bisitak leialtzeko bidea
  • Irudia eta marka hobetzea
  • Lehiarako ezaugarri bereizlea
  • Phishing-aren inguruko babes handiagoa.

 

Zergatik IZENPE?

IZENPE da euskal administrazioen ziurtapen digitaleko eta zerbitzuetako enpresa. Harreman telematikoetan zure segurtasuna eta lasaitasuna bilatzen dugu. Ahalik eta zerbitzurik onena eskaini nahi diegu euskal enpresa eta administrazioei, on-line merkatuan buru izan daitezen, erraz eta seguru.

Izenpe da CA/Browser taldean onartutako mundu osoko ziurtapen-autoritate publiko bakarra. Borondatezko erakunde horrek ziurtapen-autoritateak (CAk) eta Internet nabigatzaileak (browser) biltzen ditu, eta babestutako webguneen segurtasuna bermatzeko jarraibideen sistema kaleratu du, zerbitzari seguruko ziurtagirien bidez (SSL), baliozkotze hedatua (EV) izeneko atributu berri bati esker. Horrek gisa honetako ziurtagirien hartzailearen nortasuna egiaztatzeko eta ziurtatzeko prozedura estandarizatuak hartzen ditu barne. IZENPEren ziurtagiri horiei egoitza elektronikoko ziurtagiria gaineratu zaie.

IZENPE da SSL eta EGOITZA ziurtapen-politiketan EV luzapena eskaintzen duen mundu-mailako ziurtapen-autoritate bakarra.

Gainera, EV duen zigilua emango dizugu, eta zure webgunean erakusterakoan IZENPEren segurtasun-marka, bere kalitatea eta konfiantza ezagutuko dituzte

Era berean, doako euskarri teknikoa eskaintzen dugu ordutegi komertzialean posta elektroniko bidez eta telefono bidez. Horrez gain, laguntza eta instalaziorako dokumentazioa ematen dugu.

 

Nola lortu?

Lehenik, baliozkotzeko prozesu bat egin beharko da, azken erabiltzaileei zilegi diren webguneak eta phishing guneak bereizteko modua ziurtatzeko. Gisa honetako ziurtagirietan konfiantza eta babesa handitzeak ezinbesteko eskakizun du baliozkotzeko prozesua zorrotzagoa izatea. Prozedura berri hau IZENPErenZiurtapen Praktiken Deklarazioetan dago zehaztuta, baita, berariaz, kide gaituen CA/Browser taldeko gidetan ere.

  • Ziurtagiriaren eskaera formala deskargatu eta osatu.
  • IZENPERI zerbitzari propioan sortutako gako parea entregatzea, eta gako publikoa ere bai, eskaera-orriarekin batera. CSR sortzeko laguntza:  
  • Eskatzailearen nortasuna egiaztatzea
  • Erakundearen nortasuna egiaztatzea.
  • Ziurtagiri berria jaulkitzea eta baliozkotzea.

 

** Gogoratu eskaera teknikoek 2048 bit-eko tamainako gakoa izan beharko dutela.

 

 

Ziurtagiria ezartzeko gidak

SSL ziurtagiria Apachen ezartzeko gida(PDF formatua - 2,25MB)

  

EV duten IZENPEren ziurtagiriak eusten dituzten nabigatzaileak

 Izenperen ziurtagiriak honako hauetan daude onartuta:

  • Microsoft: 
    • Windows (denak)
    • Windows phone (6.5etik aurrera) 
    • Internet Explorer (IE7tik aurrera)
  • Apple:
    • Mac OSX Yosemite eta Mavericks
    • iOS (v.5etik aurrera) 
    • Safari (v.10.5etik aurrera)
  • Google: 
    • Androidek (4.3tik aurrera) 
    • Chromek sistema eragileen root programak erabiltzen dituzte eta bertatik erabiltzen da.
  • Mozilla: Firefox
  • Opera: Opera browser (v.9tik aurrera). v.14tik aurrera, Chromek bezala, sistema eragileen root programa erabiltzen du.
  • Adobe: Acrobat eta Reader (v.9tik aurrera)
 

« Ziurtagiri digitalen motetara itzuli

 

Akreditazioak

  • ETSI TS 101456
  • ETSI TS 102042
  •  ETSI TS 102023
  • Certificado Aenor 27001
  • ETSI MEMBER
  • Reconocimiento a la igualdad Emakunde
  • Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiria