Gakoen zaintza

Hainbat esparrutan orotariko sinadura digitalak eta identifikazio-sistemak ugaritzearen ondorioz, batzuetan behar-beharrezkoa da zifratze-gakoak hirugarren batek zaintzea; hori dela eta, bidezkoa ematen du IZENPEk, konfiantzako zerbitzugile gisa, zeregin hori betetzeak.

Hartara, eta entitate eskatzailearen aplikazio-ziurtagiria abiapuntu izanik, zerbitzuak entitatea identifikatzen du. Aplikazio informatiko batean instalatzeak, beraz, berau erabiltzen duen entitatea identifikatzeko aukera ematen du.

IZENPEk eskaintzen duen gakoak zaintzeko zerbitzuaren kasuan, IZENPEk ziurtagiri batekin lotzen diren bi gako sortuko ditu (publikoa eta pribatua). Eskatzaileari gako publikoa soilik emango dio, eta gako pribatua ziurtapen zerbitzugilearen zaintzapean geratuko da, hau da, IZENPEren zaintzapean.

Alderdi teknologikoez harantzago, IZENPEk gako pribatuaren zaintzaren gainean egiten dituen kontroletan datza zifratzearen segurtasuna.

Harpidedun batek IZENPEk zaintzen duen gako pribatura sartu behar duenean egin beharreko deszifratze-prozesuan dago zerbitzuaren urratsik kontuzkoena. Horretarako hau egin beharko da:

  • Deszifratzeko egintza eskatzeko dokumentua sinatu beharko da, gako-zerbitzuko eskaera-orrian identifikatutako 5 pertsonetatik 3k gutxienez sinatu beharko dute.
  • Deszifratzeko prozesua telematikoki egingo da, IZENPEk “gainbegiratuta”.

Horrez gain, eta prozesu hori babesteko neurri gisa, deszifratzearen emaitza lortzen den unean datuak babestea eska dakioke Zaintza Zerbitzuari. Zerbitzua zabaltzeko prozesu horretan, IZENPEk deszifratzearen emaitzazko datuak sinatu beharko ditu (CADES edo XADES), eta denbora-zigilua jarriko beharko du, betiere eskakizunaren hartzaileari –epailea edo peritua izan– telematikoki bidali aurretik edo bertaratuta eman aurretik.

Horrenbestez, lortzen den emaitzak integritateari eusten diola bermatzen da, eta IZENPEk deszifratze-prozesuaren eta prozesua gauzatzen den unearen fede ematen du.

Akreditazioak

  • ETSI TS 101456
  • ETSI TS 102042
  •  ETSI TS 102023
  • Certificado Aenor 27001
  • ETSI MEMBER
  • Reconocimiento a la igualdad Emakunde
  • Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiria