Egoitz@, hodeiko ziurtagiriak

Mota orotako erakundeek gero eta gehiago erabiltzen dituzte ziurtagiri digitalak, bai ohiko zereginetarako (adibidez, izapideak egiteko web-orriak kautotzea), bai beste eginkizun aurreratuagoetarako (esate baterako, posta elektronikoak sinatzea edo datuak zifratzea).

Era berean, ziurtagiri digitalen bitartez gero eta eragiketa gehiago egin daitezke. Horregatik, gero eta garrantzitsuagoa da erabiltzaileek euren ziurtagiriak edonoiz egiteko aukera izatea.

Premia horretatik sortu da Egoitz@, sinadura elektronikoko ziurtagiriak erabiltzeko kontzeptu berri bat.

Hala, ziurtagiriak biltegi zentralizatu seguru batean gordetzen dira, eta tresnerian instalatu beharreko software txiki baten bidez sar daitezke erabiltzaileak haietara. Bezeroen software horrek erabiltzaileek ziurtagiriak erabiltzeko egiten dituzten eskaerak kudeatzen ditu, eta, horretarako, biltegi nagusiarekin konektatuko da eta beharrezko eragiketa kriptografikoak eskatuko ditu.

Hala, gordetako ziurtagiriaren zaintza eta onartuaren bertutea bermatzen ditugu. Entitate batean, zenbait entitate-ziurtagiri eskatzeko beharrezko ahalorde kopurua mugatzen dugu, baimendutako hirugarrenek erabiltzea aurreikusita baitago. Kasu honetan, euren ziurtagiri korporatiboen bitartez egingo dute hori.

Onurak

  • Ziurtagiriak askoz ere azkarrago eta errazago sortu eta berritzen dira.
  • Txartela galtzearen ondoriozko ezeztatzeak saihesten dira, eta ziurtagiriak jaulkitzea aurrezten da.
  • Ziurtagiriak biltegi seguru batean mantenduko dira, eta jabeek soilik eskuratu ahal izango dituzte, txartelen lapurreta saihestuta eta beste pertsona batzuek ziurtagiri horien PINa ezagutzearen ondoriozko arriskuak saihestuta.
  • Ziurtagirien erabilera ezeztatzea zentralizatuta egongo da, eta askoz ere azkarrago eta errazago egingo da.
  • Sinadura ONARTUTZAT mantentzen da.

Ziurtagiriaren eskaeran, euskarri gisa “HSM + Txartel birtuala” adierazi behar da. Eskatutako gainerako dokumentazioa txartel-euskarrirako edo Token-erako berbera da. Alde bakarra da Izenpek ziurtagiria “hodeian” igorriko duela.

Eta, gainera:

Zer gehiago eskatzen da?

  • Erabiltzaile bakoitzeko lizentzia bakarra betirako; ez da iraungitzen, ez da ezeztatzen.
  • Erabiltzaile bakoitzak baimenduta dagoeneko ziurtagiri guztiak eskuragarri izango ditu.
  • Entitate berekoak edo gehiagokoak izan daitezke (adibidez, aholkularitza-enpresak).
  • Ziurtagiriren baterako baimena ezeztatzean edo ziurtagiri gehiagora zabaltzean, ez da berriro lizentziarik eskatu behar.

Nola bideratzen da?

  • Izenpek alta ematen dio etorkizuneko erabiltzaile bakoitzari eta horren sarbide-metodoari: erabiltzailea/pasahitza edo txarteleko ziurtagiri pertsonala.
  • Mail batean, txartel birtualaren softwarea deskargatzeko web-helbidea, instalazio-eskuliburua eta erabiltzailearen datuak adierazten dira.
  • Instalatu ondoren, erabiltzaile bakoitzak “hodeian” (HSM) igorritako ziurtagiriak ikusi eta erabili ahal izango ditu, horietarako baimenduta badago.
  • Getxoko Udaleko funtzionarioak
  • Ermuko Udaleko entitatea
  • Osakidetzako profesionalak
  • Eusko Jaurlaritza
  • CIMUBISA
  • Bilboko Ur Partzuergoa

Akreditazioak

  • ETSI TS 101456
  • ETSI TS 102042
  •  ETSI TS 102023
  • Certificado Aenor 27001
  • ETSI MEMBER
  • Reconocimiento a la igualdad Emakunde
  • Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiria