Informazio korporatiboa

IZENPE SA, Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa: 2002. urtean eratutako sozietate anonimo bat da, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek bultzatuta. Eusko Jaurlaritzaren eta Aldundien sozietate informatikoen bitartez eratu da: EJIELANTIKIZFE eta CCASA.

 

Ziurtapen-zerbitzuetako egile batek sinadura elektronikoko zerbitzuak eskaintzen ditu. Sinadura elektronikoa honela defini daiteke: Internet bidez eta telefono bidez lehen bertaratuta egin behar ziren izapideak egin ahal izateko ohiko eskuzko sinadura ordezka dezaketen prozedura tekniko eta juridikoen multzoa. IZENPEk bilakaera handia izan du, eta aholkularitza, prestakuntza eta dibulgazioko zerbitzu osoagoak egitera jo du, baita administrazio publikoei zein enpresei informazioaren gizartearen arloko arau berriak abian jartzen errazten dieten beste produktu osagarri batzuk eskaintzera ere. Era berean, teknologiaren bilakaeraren beraren eskariei, herritar erabiltzaileen beharrei eta onlineko zerbitzuen eta aplikazioen garapenari erantzutera jo du.

 

 IZENPEren helburuak, egitekoa eta ikuspegia

  • Telekomunikazio-sareen bidezko gobernu elektronikoaren erabilera sustatzea eta gobernu elektronikoaren garapena indartzea, betiere transakzioen segurtasun, konfidentzialtasun, benetakotasun eta atzeraezintasuneko bermeekin.
  • Euskal sektore publikoa osatzen duten erakundeen esparruan, segurtasun-zerbitzuen eta zerbitzu teknikoen eta administratiboen zerbitzugintza, betiere teknika eta bitarteko elektronikoen, informatikoen eta telematikoen bitartez.
  • Pertsona edo entitate publikoentzat edo pribatuentzat beharrezkoak diren txartel-euskarriak edo erabiltzaile-mailako tituluen edo ziurtagirien igorpena, fabrikazioa eta hornidura.
  • Zerbitzari-mailako tituluen edo ziurtagirien igorpena, fabrikazioa eta hornidura.
  • Gobernu elektronikoa sustatzearekin lotzen diren aholkularitza-zerbitzuak.
  • IZENPEk eta haren zuzendaritzak, gainera, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunarekiko gizarte-konpromisoa jakitera eman nahi dute, eta haien erabiltzaileei, bezeroei eta erakunde hornitzaileei ezagutarazi nahi diete sexu-jazarpena eta jazarpen sexista borrokatzeko enpresaren politika eta, zehazki, honako protokolo honen existentzia, berau zorroztasunez bete behar dela adierazita.

 IZENPEren jarduerari aplika dakiokeen legeria

  1. 59/2003 Legea, abenduaren 19koa,  sinadura elektronikoari buruzkoa.
  2. 910/2014 ARAUDIA, EUROPAKO PARLAMENTUARENA ETA KONTSEILUARENA, 2014ko uztailaren 23koa, identifikazio elektronikoari eta barne-merkatuko transakzio elektronikoetarako konfiantzako zerbitzuei buruzkoa,1999/93/EE Arteztaraua indargabetzen duena.
  3. 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, datu pertsonalak babesteari buruzkoa.
  4. 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren Araudia, datu pertsonalak babesteari buruzkoa, onartzen duena.
  5. 1/1996 Errege Dekretu Legegilea, apirilaren 12koa, Jabetzari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena.
  6. 3/2011 Errege Dekretu Legegilea, azaroaren 14koa, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena.

 

 

 

MAILA

IZEN-ABIZENAK

 ERAKUNDEA

 KARGUA

Presidentea

 Xabier Patxi Arrieta Goiri jn.

 Eusko Jaurlaritza

 Informatika eta telekomunikazioetako zuzendaria

Presidenteordea

 Kepa Odriozola Azula jn.

 LANTIK

 Zuzendaria

KONTSEILARIA

 Jon Iñaki Betolaza San Miguel jn.

 Eusko Jaurlaritza

 Farmazia-zuzendaria

KONTSEILARIA

 Javier Bikandi Irazabal jn.

 Eusko Jaurlaritza

 Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria

KONTSEILARIA

 Alex Etxeberria Aranburu jn.

 EJIE

 Zuzendaria

KONTSEILARIA

 Juan Ignacio Urresola Arechabala jn.

 Eusko Jaurlaritza

 Justizia eta Lana Zerbitzu zuzendaria

KONTSEILARIA

 Aitor Urzelai Inza jn.

 Eusko Jaurlaritza

 Plangintza eta Estrategiako zuzendaria

KONTSEILARIA

 Nerea Martiartu Crespo and.

 Bizkaiko Foru Aldundia

 Gobernu Onaren eta Gardentasunaren zuzendari nagusia

KONTSEILARIA

 Roberto Ibarretxe Aspiunza jn.

 LANTIK

 Administrazioko zuzendaria

KONTSEILARIA

 Aitor Olaizola jn.

 IZFE

 Zuzendari nagusia 

KONTSEILARIA

 Jose Luis Mendiola jn.

 Gipuzkoako Foru Aldundia

 Informatikako gerentea

KONTSEILARIA

 Ana Maria Del Val Sancho and.

 CCASA

 Zerbitzu Orokorren zuzendaria

IDAZKARIA

EZ KONTSEILARIA

 Talia Besga Basterra and.

ZUZENDARI NAGUSIA

 Izaskun Urrestarazu and.

 IZENPE

 Zuzendaria

Akreditazioak

  • ETSI TS 101456
  • ETSI TS 102042
  •  ETSI TS 102023
  • Certificado Aenor 27001
  • ETSI MEMBER
  • Reconocimiento a la igualdad Emakunde
  • Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiria