Izenbox, sinadura-euskarria

Sinadura-euskarri tradizionalaren bertsio digitala da. Sinatu beharreko dokumentuak jasotzen dituen azpila da.

Sinadura-euskarri elektronikoa tresna horizontala da, eta funtsezkoa da enpresetan edo administrazio elektronikoan papera ezabatzeko estrategian.

Tresna horren abantailetako bat da ziurtagiri digital bidezko sinadura elektronikoko prozesuak zentralizatzea: plataformak kudeatzen ditu sinatu beharreko dokumentu guztiak; izan ere, gainerako aplikazioetatik dokumentuak jasotzeko API bat du. Horrela, erraztu egiten da sinatzailearen zeregina, plataforma hori besterik ez baitu erabili behar, sinatu beharreko dokumentuak sortzen dituen aplikazio bakoitzera jo beharrik gabe.

Dokumentuetako bakoitzaren kasuan, sistemak parte hartuko duten sinatzaileak definitu beharko ditu, eta sinatu beharreko dokumentuak automatikoki pasako dira erabiltzaile batetik bestera (plataformak sinadura-zirkuituak automatizatuko ditu).

 

 

  • Aplikazio sinplea eta erabilgarria da, e-mail gisako web-tresnen (hala nola Gmail-en) interfazearen antzekoa.
  • Eskaerak karpetetan sailkatzen ditu (sarrera-azpila, sinatzekoak, itxaroten, amaituak, itzulitakoak, igorritakoak, iraungitakoak, etiketen araberako sailkapena…).
  • Edozein motatako dokumentu sinatzeko modalitateak eusten ditu:
    • Banako sinadura (erabiltzaile batek egin beharrekoa, dokumentu bakar baten sinadura edo dokumentu sorta baten sinadura).
    • Hainbat erabiltzailek dokumentu bat edo batzuk sinatzea, kaskada gisa edo paraleloan.
  • Ontzat emateko aukera (sinadura elektronikorik gabe).
  • Sinadura konplexuko workflows ikus-definizioa (karguak eta multzoak erabiltzeko aukerarekin), plataforma mailan edo erabiltzaile batentzat pertsonalizatuak.
  • Workflows berriro erabiltzea. Erabiltzailearen ordenagailutik dokumentuak txertatzeko aukera ematen du, edo dokumentu-sisteman biltegiratutako dokumentuak erreferentziatzeko aukera.
  • Zereginen kontrolari eta sinaduren iraungitasunari buruzko oharrak izango dituen ikus-egutegia.
  • Benetako kopiak egiaztatzeko zerbitzua.
  • Posta elektroniko bidez alertak eta oharrak helarazteko sistemak.
  • Dokumentuak automatikoki bihurtzea PDF formatuko dokumentu (konfiguragarria).
  • Sinadura ordezkatzea.
  • Hizkuntza anitzeko euskarria.

 

Dokumentuetako bakoitzaren kasuan, sistemak parte hartuko duten sinatzaileak definitu beharko ditu, eta sinatu beharreko dokumentuak automatikoki pasako dira erabiltzaile batetik bestera (plataformak sinadura-zirkuituak automatizatuko ditu). Horrek honako abantaila hauek eskaintzen dizkie sinatzeko ahalmena duten erabiltzaileei:

  1. Sinatzaileek postontzi bakar batean izango dituzte sinatzeko dituzten dokumentu guztiak.
  2. Saguaren klik soil batekin sinatu ahal izango dute elektronikoki dokumentu bat, edo batzuk. Oso erraza da.
  3. Dokumentuak sinatu ostean, automatikoki igorriko zaizkio hurrengo sinatzaileari.
  4. Web-sistema bat denez gero, erabiltzaileek munduko edozein lekutatik eta edozein unetan sinatu ahal izango dute haien ziurtagiri digitalarekin.
  5. Sistemak edozein fitxategi elektronikoki sinatzeko aukera emango du, fitxategiaren formatua edozein izanik ere (Word, OpenOffice, PDF, audioa, bideoak,…) eta tamaina edozein izanik ere.
  6. Erabiltzaileek beharrezko zirkuitu guztiak definitu ahal izango dituzte, sistemak dituen tresnak baliatuta.

Akreditazioak

  • ETSI TS 101456
  • ETSI TS 102042
  •  ETSI TS 102023
  • Certificado Aenor 27001
  • ETSI MEMBER
  • Reconocimiento a la igualdad Emakunde
  • Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiria