ENTITATEAREN eta nortasun juridikorik gabeko entitatearen ORDEZKARIAREN ZIURTAGIRIA

Izenperen ENTITATEAREN ORDEZKARIAREN ziurtagiria sinadura elektronikoko ziurtagiri kualifikatu bat da, administrazioekin (tokikoekin, forukoekin, autonomiakoekin eta estatukoekin) modu telematikoan komunikatzeko (kautotzeko eta sinatzeko) aukera ematen duena. Ziurtagiri horrek pertsona juridikoaren ziurtagiriarekin edo nortasun juridikorik gabeko  entitatearen ziurtagiriarekin betetzen zen espazioa beteko du.

ENTITATEKO ORDEZKARIA MOTAKO EDO NORTASUN JURIDIKORIK GABEKO ENTITATEKO ORDEZKARIA MOTAKO SINADURA ELEKTRONIKOKO ZIURTAGIRIA ESKATZEKO, ESKATZAILEAK LEGEZKO ORDEZKARIA EDO AHALDUN OROKORRA IZAN BEHARKO DU, eta edozein pertsona publikoren edo pribaturen aurrean erakundea ordezkatzeko ahalmenak inskribatuta egon beharko du.

Txartelean, Token USB edo Softwarean euskarrian eska daitezke.

                               

 

Berritzeak

Ziurtagiri horiek 4 urteko balioa dute, eta Izenperen ziurtagiria iraungitzeko data baino 60 egun lehenago, Izenpek ziurtagiria berritzeko prozesuaren berri emateko mezu elektronikoa bidaliko du eskaera egin zenean emandako posta elektronikoko helbidera. Berritzeetan beste ziurtagiri bat jaulkiko da, eta ziurtagiri horren hasiera-data aktibo dagoen ziurtagiriaren iraungipen-dataren ondorengoa izango da, bata iraungi eta bestea erabiltzen hasteko.

 

    Eskatuz entitate-zigilu ziurtagiri bat bereziki faktura elektronikorako esanda gainera beste aukera batzuk daude SOFTWAREAN »

      OHARRA: Entitatearen ziurtagiria eskatzen duenak kontuan izan beharko ditu horiek jaulkitzeko epeak. Eskatutako dokumentazioa osatzeko, erregistro-ziurtagiriak eta/edo notario ahalordeak behar izaten dira, eta horiek ziurtagiria jaulkitzeko azken data atzeraraz dezakete.

      Eskaerari hasiera emateko, bidezko formularioa bete beharko da gure on line aplikazioaren bidez eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko da, betiere entitate motaren arabera. Aplikazioak kasuak kasu zein prozedura jarraitu beharko den jakinaraziko du, eta Izenpek mezu elektroniko bat bidaliko du eskaera bete ondoren egin beharreko jarraibide guztiak argitzeko.

      Tramitea ziurtagiriarekin on line bete daiteke, edo eskaera-atebidearen bidez eta identifikatzeko bertaratuta osa daiteke, betiere aurrez hitzordua eskatuta.

       

       

       
      Ziurtagiria eskatzen baduzu formatu softwarean eskaera bigarren pauso batez osatuta dago:

      Eskaera teknikoa sortzea: Beharrezkoa da eskaera teknikoa Izenpe-ra igortzea. Hartarako jarraitu behar duzu hurrengo gidan deskribatzen diren pausoak »

      » Windows (EXE, 6 MB)

      » Linux eta/ala Mac (ZIP, 6 MB)

       

       Edukiontzi segurua instalatzeko jarrabideak (PDF, 405 KB)  »

      PRODUKTUA

      PREZIOA (21%BEZ barne  

      Entitatearen ziurtagiria, txartelean edo softwarean

      92,48€

      Entitatearen ziurtagiria,Token USBeuskarrian (ez du irakurgailurik behar)

      124,51€

      USB irakurgailua  (aukerakoa, txartelerako beharrezkoa)

      12,10€

      Bidalketa seguruaren kostuak* (bertaratu gabeko identifikazioa duten eskaeretarako)

      8,20€

      * Izenpek kudeatutako ziurtagiria eta gakoak modu seguruan bidaltzea eskatzaileak adierazitako helbidera, betiere Penintsula barruan.  Eska itzazu kostu zehatzak uharteetarako edo nazioarteko bidalketetarako. Hala egin ezean, erakunde eskatzaileak bere gain hartuko ditu ziurtagiria eta gakoak jasotzearen gastuak.

       

      HONELA ORDAINDU ahal izango da:

      • Izenperen on lineko eskaeren aplikazioren ordainketa-atebidearen bidez.
      • Ordainketa-agiri bidez, Izenperekin lan egiten duen finantza-entitate batean (Kutxabank edo BBVA) fisikoki aurkezteko.
      • Txartel bidezko ordainketaren bidez, Izenperen erregistro-puntuetan identifikatzeko unean.

      Eskatzaileak aurrez espresuki baimenduz gero, Izenpek faktura pdf formatuan eta modu elektronikoan bidal dezake erabiltzaileak adierazi duen helbide elektronikora.

      OHARRA:

      • Eskatzen ez den eta itzul daitekeen dokumentazioa bidaltzearen ondoriozko gastuak bere gain hartu beharko ditu erakunde eskatzaileak, baldin eta beste bidalketa bat eragiten badute.
      • Eskatzen diren eta Izenperi egotzi ezin zaizkion banku-transferentziek edo -ordainketek  5 €-tan balioztatutako kudeaketa gastuak eragingo dituzte.
      • Ez da ordaintzeko beste modurik onartuko.

      Entitatearen edo nortasun juridikorik gabeko entitatearen ordezkariaren ziurtagiria eskatzean, erakunde eskatzaileak entitatearen indarraldiaren egiaztagiria eman beharko du, baita pertsona eskatzailearen identifikazio-agiria eta horrek ziurtagiria eskatzeko duen ahalmenaren egiaztagiria ere.

      Behera karga ezazu entitatearen irudi juridikoari dagokion dokumentazioa, eta hala prozedura eta zer dokumentazio behar den jakingo duzu:

       

      1. Entitate motaren arabera ORDEZKARIAREN ziurtagiria tramitatzeko gidak »

      Entitate motaren arabera, ekarpen gisa jarri beharreko dokumentazioa eta prozedura zertxobait desberdina da. Ziurtagiria eskatzeko moduari eta eman beharreko dokumentazioari buruzko informazioa emateko, IZENPEk honako gida hauek eskaintzen ditu entitate eskatzailearen nortasun juridikoaren arabera:

       

      OHARRA:

      IzenpeEk bere gain hartuko du entitatea indarrean dagoen egiaztatzea, baita eskatzailearen ahalmena indarrean dagoen egiaztatzea ere, betiere entitatea administrazioen aurrean ordezkatzeko legezko ordezkari edo ahaldun izanik, merkataritza-sozietateen kasuan. Dagokien eusko jaurlaritzaren erregistroan inskribatuta dauden fundazio, Kooperatiba, BGAE, ikastetxeek, Klub eta Kirol Federazioa lehenengo eta behin, dokumentazioa Izenperi bidaliko diote (Beato Tomás de Zumarraga, 71 1º 01008 Vitoria-Gasteiz). Behin egiaztatuta, identifikazio-hitzordua eskatzeko abisua emango zaio.

      Lehen jaulkipeneko eskaeran soilik izango da beharrezkoa IFZ aurkeztea.

       

      2. Entitatearen eta nortasun juridikorik gabeko entitatearen ORDEZKARIAREN ziurtagiriak jaulkitzea eskatzeko formularioa (PDF, 171 KB)  »

       

      Dokumentazio juridikoa

      Ziurtagiri hau arautzen dute Izenperen Ziurtapen Praktiken Deklarazioak eta Entitatearen eta nortasun juridikorik gabeko entitatearen ordezkariaren ziurtagirirako berariazko dokumentazioan zehaztutakoak.

       

      » Ziurtagiriaren ESKAERARI buruzko galderak

      » Ziurtagiriaren erabilerari buruzko galderak


       

      Ziurtagiriaren ESKAERARI buruzko galderak


      Nola has dezaket eskaera?

      Behar duzun entitate-ziurtagiriaren eskaerari hasiera emateko, on lineko gure aplikazioaren bidez bete beharko da formularioa, eta entitate motaren arabera beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu beharko da.

      Aplikazioak kasu bakoitzean jarraitu beharreko prozedura azalduko dizu, eta mezu elektroniko bat jasoko duzu aurkeztu beharreko dokumentazio gehigarriarekin, hori beharrezkoa izanez gero. Eskaera ziurtagiri bidez on line sina dezakezu, edo aplikazioaren bitartez abiarazi eta bertaratuta amaitu, edo eskaera notario aurrean kautotu.

      Zer euskarri hautatu behar dut?

      Txartel edo token euskarriak berdin jaulkitzen dira. Txartel kriptografikoak txartel-irakurgailua beharko du erabiltzeko. Tokena edozein USB erabiltzen den moduan erabiltzen da, zuzenean ordenagailura konektatzen da eta ez du irakurgailuaren beharrik.

      Zein dira nortasun juridikorik gabeko entitateak?

      Nortasun juridikorik gabeko entitateak dira:

      FUNTSAK: inbertsioa, arrisku-kapitala, hipoteka-tituluen merkatuaren erregulazioa, inbertsioen eta pentsio-funtsen bermea, hipoteka titulazioa, aktiboen tituilazioa.

      Mankomunitate moduko auzo-mendietako erkidego titularrak.

      Enpresen aldi baterako elkarteak.

      Ondasun-erkidegoak edo jabe-erkidegoak.

      Sozietate zibilak.

      Jabeen erkidegoak.

      Nork eska dezake entitatearen ordezkariaren ziurtagiria?

      Legezko ordezkariak edo administrazio publikoen aurrean ordezkaritza-ahalmena (orokorra edo berariazkoa) duen ahaldunak.

      Zer dokumentazio behar da eskatzeko?

      Izenpek bere gain hartuko du entitatea indarrean dagoen egiaztatzea, baita eskatzailearen ahalmena indarrean dagoen egiaztatzea ere, betiere entitatea administrazioen aurrean ordezkatzeko legezko ordezkari edo ahaldun den aldetik, merkataritza-sozietateen kasuan eta Eusko Jaurlaritzaren erregistroetan inskribatuta dauden fundazioen, kooperatiben, BGAEen, ikastetxeen, kirol-federazioen eta kirol-elkarteen kasuan. Gainerako kasuetan, entitatearen indarraldia egiaztatu beharko dute, baita eskatzailearen ahalmena ere, dagokion entitate motaren gidan ezartzen den moduan.

      Lehen jaulkipeneko eskaeran soilik izango da beharrezkoa IFZ aurkeztea.



      Eskatzaileak elektronikoki sinatzerik ez badu eta bertaratu ezin badu?

      Izenperi beharrezko dokumentazio guztiarekin batera bidali beharko dio:

      • Eskaera-formulario sinatua, eta sinadura notario aurrean legitimatuta.
      • Eskatzailearen NANren eta entitatearen IFZren kopia, notario bidez kautotua.
      • Bere ordez bertaratuko den hirugarren bat baimentzea.

      Hirugarren batek jaso al dezake eskatzailearen izenean sinadura elektronikoko ziurtagiria?

      BAI, eskatzaileak sinatutako eta notario aurrean legitimatutako jaulkipen-eskaera eramaten badu eta eskatzailearen izenean ziurtagiria jasotzeko gaituko duen notario-baimena badu, baita, jakina, gainerako dokumentazioa ere.

      Posta bidez bidal al diezadakete ziurtagiria?

      BAI, eskaera osoa on line egiten bada, edo eskatzaileak ezin badu hitzordura bertaratu.

      Izenpek ziurtagiria eta gakoak 2 bidalketa bereizitan igorriko ditu, eta bidalketaren gastuak entitate eskatzailearen kargura izango dira. Bidalketa-gastuak “ordaintzeko” modalitatearekin baino txikiagoak izateko, Izenpek aukera ematen du 8,20 €-gatik –ziurtagiriaren ordainketa-transferentzian gehitu beharreko zenbatekoa– ziurtagiria posta bidez eta modu seguruan jasotzeko (entrega-epea egunen bat atzeratzen da kasu horretan).

      Ordainketa hori bi bidalketari erantzungo dio: lehenengoan, txartela eta jatorrizko dokumentazioa bidaliko da, bidezkoa bada mezulariaren bidez itzuliko dena. Bigarrenean, posta bidez bidaliko dira ziurtagiriaren gakoak.

      Nola formaliza dezaket ziurtagiriaren ordainketa?

      Erabiltzaileak ordaintzeko aukera hauen arteko bat aukeratu ahal izango du, betiere Izenperen on lineko eskaeren aplikazioaren bitartez:

      • Edozein banku-txartel bidez
      • Kutxabank, Euskadiko Kutxa edo BBVAren banku elektroniko bidez
      • Ordainketa-agiria inprimatuta eta Kutxabank, Euskadiko Kutxa edo BBVAren bulego batera bertaratuta, bertan ordaintzeko.

      Edo, IZENPEren erregistro-entitatera bertaratu eta ordainduta, banku-txartel bidez.

      Eskatzaileak aurrez espresuki baimenduz gero, Izenpek faktura pdf formatuan eta modu elektronikoan bidal dezake erabiltzaileak adierazi duen helbide elektronikora.



      Eska al dezaket entitatearen ordezkariaren ziurtagiri bat baino gehiago?

      BAI, entitate bererako nahi adina entitatearen ziurtagiri eska daiteke, betiere eskatzaileak desberdinak badira; hortaz, eskatzaile bakoitzak eskatzen diren baldintzak bete beharko ditu.

      Hainbat pertsonak entitatearen ziurtagiri bera erabil dezan behar baduzu, HSMan –“hodeian”– jaulkitzea eska dezakezu. Hartara, Izenpek  biltegi zentralizatu batean jaulkiko du ziurtagiria eta erabakitzen diren erabiltzaileek bertan sartu ahal izango dira, ziurtagiri hori urrutitik erabiltzeko.

      Informazio + »

      Zer informazio du ziurtagiriak (txipak)?

      Ziurtagiriak entitatearen eta pertsona fisiko eskatzailearen datuak baino ez ditu: enpresaren izena eta IFZ, eta eskatzailearen izena eta NANa. Txartelak ez du beste inolako daturik.

      Datu horietakoren bat aldatzen bada, ziurtagiria ezeztatu beharko da eta beste bat eskatu beharko da datu berriekin.


      Dokumentazioaren fotokopiak aurkez al daitezke?

      EZ, jatorrizkoak edo notario aurrean kautotutako kopiak izan beharko dute. Jatorrizkoak gorde nahi izanez gero, jatorrizkoez gain horien fotokopia ere aurkeztu beharko da –edonola ere, tramitazioaren ondoren entregatuko dira jatorrizkoak–.



      Non dira hitzorduak eta zer ordutegiren barruan?

      Hitzorduak Gasteizen (Ramiro Maeztu 10. Zuzenean bulegoak), Bilbon (Gran Via 85. Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza - Zuzenean) eta Donostian (San Bartolome 28. Erregistro Zibil zaharra), astelehenetik ostiralera, goizeko ordutegian izango dira, 15 minutuero.
      Nahitaez hartu beharko da hitzordua (www.izenpe.com/cita).



      Zein da telefono-arretarako ordutegia?

      Informazioa (1. aukera): astelehenetik ostegunera 08:00etatik 17:00etara eta ostiraletan 08:00etatik 15:00etara.

      Zerbitzu teknikoa (Erabiltzaileentzako Zerbitzua): astelehenetik ostegunera 08:00etatik 18:00etara eta ostiraletan 08:00etatik 15:00etara.


      Muga al daiteke ziurtagirien erabilera?

      Ez, ziurtagirien erabilera ezin da mugatu.

       

      Ziurtagiriaren erabilerari buruzko galderak

      Zer egin behar dut nire ziurtagiria erabiltzen hasteko?

      Ziurtagiria erabiltzen hasteko, web-orrian eskura dagoen Izenperen softwarea instalatu beharko duzu. Gainera, zure ziurtagiria txartelean jaulki bada, ziurtagiria eskuratzeko irakurgailua eduki beharko duzu.

      Zer egin behar dut ziurtagiria galtzen badut?

      Ezeztatu ziurtagiria, iruzurrezko erabilera saihesteko.

      Nola ezeztatu behar dut nire ziurtagiria?

      Zure ziurtagiria ezeztatzeko, deitu Izenperen erabiltzailearentzako arreta zentrora 902 542 542, edo IZENPEren webgunetik bertatik ezezta dezakezu.

      PINa ahaztu zait

      Hiru saio dauzkazu blokeatu aurretik. Soilik zure PUKa baldin badakizu desblokeatu ahal izango duzu, eta beste bat jarri –PINa entregatzean eman zitzaizun gakoen orri berean agertzen da PUKa–. Erne! PUKa zein den ez badakizu, ziurtagiria ezeztatu beharko duzu eta beste bat eskatu beharko duzu; hartara, zure gako berriak gogoratzea eta modu seguruan gordetzea gomendatzen dizugu.

      Ez dut gakoen orria aurkitzen

      PINa gogoratzen ez baduzu, edo PUKa erabili behar baduzu eta aurkitzen ez baduzu, ziurtagiria ezeztatu beharko duzu, eta beste bat eskatu. Segurtasuna tarteko, Izenpek ez du inolako gakorik gordetzen.

      Arazoak ditut ziurtagiriarekin, ez du funtzionatzen

      Zure ziurtagiriarekin arazoak badituzu, lehenik, arazoak ziurtagiriak dituen egiaztatu beharko duzu. Horretarako, sinadura proba egin ahal izango duzu Izenperen web-gunean: arazoak izaten jarraitzen baduzu, deitu 902 542 542 telefonora (zain egon).

      Ez dugu irakurgailurik, non lor dezakegu bat?

      IZENPEk ziurtagiria jaulkitzearekin batera txartel-irakurgailua eskuratzeko aukera ere ematen dizu. Bestela, on-line erosi ahal izango duzu, edo ia edozein informatika-dendatan.

       

      Akreditazioak

      • ETSI TS 101456
      • ETSI TS 102042
      •  ETSI TS 102023
      • Certificado Aenor 27001
      • ETSI MEMBER
      • Reconocimiento a la igualdad Emakunde
      • Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiria