Egiaztapen-zerbitzuak

Sinadura elektronikoko ziurtagiri guztiak iraungitzen dira. Gainera, ziurtagiria galdu egin dezakegu edo lapurtu egin diezagukete. Horrelakoetan eten edo/eta ezeztatu egin behar izaten dira; sinaduraren unean nahiz ondoren.

Hori dela eta, Izenpek on-line sistema erraz eta segurua eskaintzen du. OCSP (Online Certificate Status Protocol) izenekoaren laguntzaz eta Izenperen zerbitzarira konektatzearen bidez, ziurtagirien baliozkotasuna egiaztatu ahal izango da, baita aplikazioetan erabilitako ziurtagirien egoera ere.

Transakzio batean esku hartzen duen ziurtagiri bakoitzeko, aplikazioak ziurtagiria egiaztatzeko eskaera bidali beharko du ziurtagiriak baliozkotzeko zerbitzarira, eta uneko egoeraren berri emango duen erantzun sinatua jasoko du atzera.

OCSP protokoloak abantaila ugari dakartza ezeztatzeko zerrendetan oinarritutako (CRL) baliozkotzearen ondoan. Honakoak azpimarra ditzakegu horien artean:

  • Oso bolumen handia duten eta guztiz eguneratuta ez dauden CRLak aldizka banatzeko premia saihesten du.
  • Transakzioen balioa ondoren egiaztatzea ahalbidetzen du, sinatutako erantzunak gordetzen baitira, CRL guztiak artxibatzeko premiarik gabe.

OCSP protokoloak ez du CRLen erabilera baztertzen, bi sistemak osagarri izan daitezke eta. OCSP protokoloaren bidez baliozkotu ahal izateko baliozkotzeko zerbitzariak beti erabilgarri egon behar duenez, ziurtagiriak CRL bidez baliozkotzeko sistema mekanismo alternatibo gisa erabil daiteke.

 

 

Akreditazioak

  • ETSI TS 101456
  • ETSI TS 102042
  •  ETSI TS 102023
  • Certificado Aenor 27001
  • ETSI MEMBER
  • Reconocimiento a la igualdad Emakunde
  • Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiria