Izenpek pertsona eta erakunde erabiltzaileei arreta emateko hartutako neurriak

Argitalpen-data: 

Covid-19k eragindako salbuespen-egoeraren aurrean eta osasun-agintarien eskakizunei jarraituz, Izenpek zerbitzu aktiboak mantentzeko prebentzio-neurriak jarri ditu abian, betiere segurtasun-printzipioak betetzen badira.

Izenpe

  1. Izenpek aurrez aurreko arreta eten du bulego guztietan

Aurrez aurreko hitzorduak bertan behera geratuko dira, aurkako abisua eman arte, ezin baitira aurrez aurreko identifikazioak segurtasunez eta bermez egin. Neurri horrekin, gomendioak bete nahi ditugu, herritarren joan-etorriak eta aurrez aurreko kontaktua saihestuz.

 

  1. Identifikazio elektronikoko baliabide bat edo ziurtagiri elektroniko bat on line eskatzeko aukerari eutsiko zaio

https://servicios.izenpe.com/solicitud_online/ gunetik, betiere IZENPE herritar-ziurtagiria, NANa edo herritar-eskaerarako eskatutakoaren edo BakQ ziurtagiria baino lehenagoko mota bereko ziurtagiria izanez gero.

Gainera, Izenpek aukera eman du "konfiantzazko zerbitzu elektronikoen emaile kualifikatuen konfiantza-zerrendan" sartutako ziurtagiri guztiekin (NAN elektronikoa, FNMT, etab.) erakunde eta erakunde horren ordezkariaren ziurtagiria eskatzeko eta berritzeko.

 

  1. Zein dira Izenperekin harremanetan jartzeko moduak?

Telefono bidezko arreta-zerbitzuek —kontsulta- eta informazio-zerbitzuek zein gorabehera teknikoen zerbitzuek— lanean jarraitzen dute eta eskaerei erantzuten diete.

Ahal izanez gero, helarazi zure kontsulta edo arazoa servicios@izenpe.eus helbidearen bidez, eta adierazi harremanetan jartzeko telefonoa.

Larrialdietan, edo gorabehera teknikoren bat izatean, 900 840 123 edo 945 01 62 90 telefonoan arreta eskaintzen jarraitzen dugu.

 

  1. Administrazioek administrazio-prozedura guztien epeak eten dituzte, herritarrei kalterik ez eragiteko.

Eten egin dira baldintzak, baita sektore publikoko erakundeen prozedurak tramitatzeko epeak ere. Errege Dekretu horrek edo, hala badagokio, haren luzapenek indarra galtzen dutenean, hasiko dira epeak berriz zenbatzen.

 

  1. NISAEk —datuen bitartekaritzako eskaeren kudeaketa— erabiltzaileei zuzendutako arretari eusten dio.

Akreditazioak

  • Certificado Aenor 27001
  • ETSI MEMBER
  • Reconocimiento a la igualdad Emakunde
  • Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiria
  • lsti