Euskadiko identifikazio elektronikoa

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publiko bat bada, soluzio hauek aurkezten dizkiogu:

Langile publikoaren ziurtagiri profesionalak

Titularrek tramite digitalak egin ahal izango dituzte administrazio publikoekin, baita barneko tramite profesionalak ere. Orotariko dokumentuak sinatu ahal izango ditu (pdf, office, mezu elektronikoak) eta ordenagailura erabiltzaile gisa sartzeko ere baliagarria izango zaio.

Gehiago jakiteko

Administrazio-zigiluaren ziurtagiria

Izenpek jaulkitzen duen administrazio-zigiluaren ziurtagiria administrazio-jardun automatizatura zuzentzen da, eta, ziurtagiri kualifikatu baten bidez, identifikatu eta autentifikatu ahal izango da Administrazio Publikoaren eskumenaren erabilera.

Gehiago jakiteko

Egoitza elektronikoaren eta zerbitzari seguruaren ziurtagiria (SSL)

Administrazioaren web-domeinuak SSL ziurtagiri batez hornitzea eta erabiltzailearentzat seguruak eta konfiantzazkoak diren gune gisa identifikatzea euskal administrazioen sendotasunaren eta kudeaketa teknologiko onaren isla da.

Gehiago jakiteko

Interesgarria izan dakizuke

Zerbitzuen eta tresnen ataria

Izenperen identifikazio elektronikorako hainbat bitarteko kudeatzea, probatzea eta eskatzea ahalbidetzen duten tresna guztietara sartzeko aukera ematen du.

Kudeaketa-panelera sartzea

Soluzio gehiago

  • Idazki, sinadura-tresnak
  • Giltza, identitate digitalen federazio-plataforma
  • Ef4ktur, faktura elektronikoa
Ikus soluzio guztiak
Joan hasierara