Euskadiko identifikazio elektronikoa

Bak: ohiko galderak

Oinarrizko mailako identifikazio elektronikoko bitartekoa da. Honako hauek osatzen dute:

  • Erreferentzia-zenbaki bat, erabiltzailearen NANarekin/AIZrekin bat datorrena.
  • Pasahitz bat.
  • Eta Izenperen biltegi zentralizatu seguru batean, “hodeian”, jaulkitako ziurtagiri ez kualifikatua, sinadura-egintzetarako baliagarria izango dena.

Zerbitzuaren arabera, eskatutako segurtasun maila aldatu egingo da eta faktore desberdinak dituen identifikazio-bitartekoak erabili beharko ditugu. Bak-ek kautotzeko aukera emango digu eta Euskadiko identifikazio elektronikoko atariaren bidez kritikotasun baxuko izapideak eta/edo zerbitzuak sinatu ahal izango ditugu.  Gainera, “hodeian” modu seguruan eta zentralizatuan gordetako eta Izenpek zaindutako ziurtagiriari esker, beharrezkoa denean sinadura elektronikoak egin ahal izango dira. Adibidez, eskaera edo onarpen bat sinatzea.

Identifikaziorako bitarteko OSAGARRIAK dira.

Bi maila edo bertsio daude. Oinarrizkoa, kritikotasunik gabeko zerbitzu eta izapideak egiteko: Bak (NAN/AIZ + pasahitza) eta BakQ, maila bat goragokoa, gure transakzioetan segurtasun handiagoa eskaintzen diguna, baina erabiltzeko sinpletasun berberarekin.

BakQ baldin baduzu, oinarrizko mailako Bak ere beti eskuragarri dago erabiltzeko.

Alderantziz ez da gertatzen. Bak izan dezakezu, baina ez BakQ, horretarako eskaera berria egin behar baita beste eskakizun batzuekin.

Euskal administrazioen zenbait zerbitzutan kontsultak eta tramiteak online egiteko aukera ematen du.

Ez, inolaz ere ezin du hirugarren batek Bak eskaera bat izapidetu beste baten izenean, ezta ordezkaritza legal, tutoretzako edo antzekoen kasuetan ere.

Kasu horietan, ordezkariak Bak eskatu beharko du eta ordezkaritza aurrez aurre aurkeztu beharko du dagokion zerbitzuaren aurrean.

Jaulkipen- eta aktibazio-prozesua oso erraza da: dagokion foru-aldundian, eman diguten estekan, aktibazio-kodea lortu ostean abiarazten da.

  1. Gure datu pertsonalak eta aktibazio-kodea sartuko ditugu, gure nortasuna egiaztatzeko.
  2. SMS bidez pasahitz bat jasoko dugu, eta aldatu egingo dugu, gogoratzeko errazagoa dugun beste batekin.
  3. Lehen aldiz gure NAN/AIZ eta pasahitz berria erabilita identifikatuko gara.
  4. Erabilera-baldintzak onartuko ditugu eta Bak erabiltzeko prest izango dugu.

Bai, NAN/AIZ eta pasahitza eskatzen den pantaila berean dago aukera: Pasahitza ahaztu duzu? estekaren bidez, berehala  bidaliko dizugu baliozko pasahitz berria, izapidearekin jarraitu ahal izateko.

Edo kudeaketa-tresnen ataritik: https://servicios.izenpe.com/jbbak/

Bak kudeaketa guztiak egin daitezke kudeaketa-tresnen ataritik:   https://servicios.izenpe.com/jbbak/

Izenpek BakQ-ren iraungitze-data baino 30 egun lehenago abisatzen du emailez, berritzeko eman beharreko pausoak adierazita.

Iraungitze-data iritsiz gero eta berritu ez badugu, BakQ berria eskatu beharko dugu, lehen aldiko pauso berberak emanez.

Izenperen zerbitzuko ataritik aldatu eta eguneratu daitezke Izenperekin harremanetan jartzeko datuak, Bak/BakQ kudeaketa-panelera sartuta.

Bak-en, posta elektronikoa aukerakoa da, baina komenigarria da, Bak-en iraungitze-alertak jasotzeko.

Harremanetarako email-helbidea bezala, mugikorreko aldaketak Izenperen zerbitzuko ataritik egin daitezke, Bak/BakQ kudeaketa-panelera sartuta.

Ez. Bak/BakQ identifikazio elektroniko pertsonaleko bitartekoa da; beraz, pertsona bakoitzak bakarra izango du eta norberarena eta transferiezina izango da.

Bak-ek uzten du harremanetarako kanal/datuetako bat beste pertsona batekin partekatzen, baina ez biak, segurtasun-arrazoiengatik.

Bak-en, posta elektronikoa aukerakoa da, baina komenigarria da, Bak-en iraungitze-alertak jasotzeko.

Bak jaulkitzean nire telefono mugikorra soilik eman banuen, ezingo dut partekatu Bak-en beste erabiltzaile batekin.

Azken aldaketako data:

Izenperen herritarraren ziurtagiria edo NAN elektronikoa baduzu, online eskatu. Bestela, BakQ eskatzeko 600 leku baino gehiago daude eta horietako batera joan.

Mapa ikusi

Interesgarria izan dakizuke

BakQ zerbitzuak

Izenpek zure esku jartzen duen kudeaketa-panelaren bidez modu telematikoan kudeatu ahal izango duzu zure BakQ ziurtagiria. Besteak beste, pasahitza aldatu ahal izango duzu, indarraldia kontsultatu…

Kudeaketa-panelera sartu

Izenpe Mobile

Aplikazio mugikor horri esker, identifikazio elektronikorako baliabide seguru gisa erabili ahal izan duzu zure gailu mugikorra. Haren bidez, zure BakQ identitate digitalera sartu ahal izango zara, edozein tramite egiteko. Autentifikatzeko eta sinatzeko modu erosoa eta arina, pasahitza eta koordenatua erabili gabe, telefono mugikorra soilik.

Izenpe Mobilen alta hartu

Txartel birtuala

Txartel birtuala zure ordenagailuan instalatzen den software txiki bat da, eta horrekin ziurtagiri digitalen erabilera ahalbidetzen duen edozein egoitza edo bulego elektronikotan identifikatu ahal izango zara. Hartara, txartel birtualak beste edozein ziurtagiriren moduan funtzionatzen du, eta hodeiko ziurtagiriak edozein tramitetan eta zerbitzutan erabili ahal izango dira.

Gehiago jakiteko
Joan hasierara