Euskadiko identifikazio elektronikoa

BakQ: ohiko galderak

Pertsona fisikoak identifikatzeko bitartekoa ere bada, kautotzeko eta sinadura elektronikorako. Honako hauek osatzen dute:

  • Identifikatzaile bat, erabiltzailearen NANarekin/AIZrekin bat datorrena.
  • Pasahitz bat. (Bak-ekin partekatua)
  • Koordenatuen jokoa, 16 posiziokoa (2021eko otsailaren 2a baino lehen eskatu bazenuen) edo SMS bidez telefono mugikorrera bidalitako kode bat.
  • Eta biltegi zentralizatu batean jaulkitako ziurtagiri kualifikatua, sinadura-egintzetarako baliagarria izango dena.

 Azken batean, Bak da, segurtasun-elementu bat gehituta: koordenatuak. Eta izaera juridiko handiagoa duen “hodeiko” ziurtagiri bat.

 BakQ baldin baduzu, Bak erabiltzeko aukera ere baduzu. Alderantziz ez da gertatzen, Bak beheragoko mailakoa baita.

Identifikaziorako bitarteko OSAGARRIAK dira.

Bi maila edo bertsio daude. Oinarrizkoa, kritikotasunik gabeko zerbitzu eta izapideak egiteko: Bak (NAN/AIZ + pasahitza) eta BakQ, maila bat goragokoa, gure transakzioetan segurtasun handiagoa eskaintzen diguna, baina erabiltzeko sinpletasun berberarekin.

BakQ baldin baduzu, oinarrizko mailako Bak ere beti eskuragarri dago erabiltzeko.

Alderantziz ez da gertatzen. Bak izan dezakezu, baina ez BakQ, horretarako eskaera berria egin behar baita beste eskakizun batzuekin.

 

Euskal administrazioen zenbait zerbitzutan kontsultak eta tramiteak online egiteko aukera ematen du. BakQren kasuan, segurtasun maila handiagoa da, beraz, izapide eta zerbitzu gehiagotara sartzeko aukera eskaintzen du.

Ziurtagiri kualifikatu bat denez gero, aurrez aurreko identifikazioa egin behar da.

1. Errazena da aurrez aurreko arreta-puntu hauetako batera hurbiltzea eta bertan eskatzea. Proposatzen dizugun mapan aurki dezakezu hurbilen duzun arreta-puntua, bertan BakQ bitartekoa eskatzeko aurrez aurreko arreta ematen duten entitateak ageri dira.

BAKQ BITARTEKOA ESKATZEKO PUNTUEN MAPA

2. Gaitutako puntuetara joateko aukerarik ez baduzu, notario aurrean legitima dezakezu eskaera:

Eskaera-formularioa bete eta sinatu, zure NAN/AIZren kopia batekin batera; notario batek zure eskaera legitimatu beharko du eta kopia kautotu.

BakQ bitartekoa eskatzeko formularioa

Hona bidali:

Erref: BakQ bitartekoaren eskaera

Izenpe

Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71.

01008 Vitoria-Gasteiz.

 

Ez, inolaz ere ezin du hirugarren batek BakQ eskaera bat izapidetu beste baten izenean, ezta ordezkaritza legal, tutoretzako edo antzekoen kasuetan ere.

Kasu horietan, ordezkariak BakQ eskatu beharko du eta ordezkaritza aurrez aurre aurkeztu beharko du dagokion zerbitzuaren aurrean.

Arreta-puntu batean eskaera osatu ondoren, email bat bidaliko dugu. Bertan ikusiko duzu jaulkipen- eta aktibazio-prozesurako esteka bat.

Jaulkipen- eta aktibazio-prozesua oso erraza da:

  1. SMS bat bidaliko dugu pasahitz batekin. Pasahitza aldatu egin beharko duzu eta berri bat, gogoratzeko erraza den bat, jarri.
  2. Datu pertsonalak egiaztatu eta BakQren erabilera-baldintzak onartu beharko dituzu.
  3. Lehen aldiz kautotu beharko duzu hodeiko sinadura-ziurtagiria jaulki ahal izateko.
  4. BakQ prest egongo da behar dituzun onlineko harremanetan kautotzeko eta sinatzeko.

Kautotzeko pantailan bertan agertzen den estekaren bidez berreskura daiteke pasahitza.

 

Edo Izenperen zerbitzu-ataritik:

https://servicios.izenpe.com/jbbak/

Bak bitartekoaren kudeaketa guztiak Izenperen zerbitzu-ataritik egin daitezke:

https://servicios.izenpe.com/jbbak/

Izenpek BakQren iraungitze-data baino 30 egun lehenago abisatzen du emailez, berritzeko eman beharreko pausoak adierazita.

Iraungitze-data iritsiz gero eta berritu ez badugu, BakQ berria eskatu beharko dugu, lehen aldiko pauso berberak emanez.

Berritzean, bigarren faktorea (koordenatu-jokoa) telefono mugikorrera bidaliko zaizun SMS batez ordezkatuko da, etorkizunean egingo dituzun erabileretarako. Horregatik, erabilitako telefono mugikorreko zenbakia BakQren titularrarena eta harena bakarrik izatea eskatuko da, ezingo da beste erabiltzaile batekin partekatu.

Bai, koordenatuak erabili ordez bigarren faktorea telefono mugikorrera bidalitako SMS bidezkoa izatea nahi baduzu, BakQren kudeaketa-paneletik egin dezakezu aldaketa.

BakQ berritzean emaila beste erabiltzaile batek erabiltzen duela detektatuz gero, zuk soilik erregistratutako beste batekin aldatzeko eskatuko dizugu.

BakQ berritzean telefono mugikorra beste erabiltzaile batek erabiltzen duela detektatuz gero, bi aukera izango dituzu:

  • Partekatu gabeko beste telefono zenbaki batekin aldatu.
  • Berarekin jarraitu. Pasahitza bidalita zurea dela egiaztatuko dugu eta beste erabiltzailearen BakQ ezeztatu egingo da segurtasunagatik. Pertsona horri emailez jakinaraziko diogu.

Izenperen zerbitzuko ataritik aldatu eta eguneratu daitezke Izenperekin harremanetan jartzeko datuak, Bak/BakQ kudeaketa-panelera sartuta.

 Gogoan izan! Ezin duzu emaila edo telefono mugikorra BakQren beste erabiltzaile batekin partekatu.

Harremanetarako email-helbidea bezala, mugikorreko aldaketak Izenperen zerbitzuko ataritik egin daitezke, Bak/BakQ kudeaketa-panelera sartuta.

Gogoan izan! Ezin duzu emaila edo telefono mugikorra BakQren beste erabiltzaile batekin partekatu.

Ez. Bak/BakQ identifikazio elektroniko pertsonaleko bitartekoa da; beraz, pertsona bakoitzak bakarra izango du eta norberarena eta transferiezina izango da.

Ez, behin koordenatuetatik SMSrako aldaketa egindakoan ezin da berriz koordenatuen bidezko BakQ erabili. Hasieratik SMS bidezko kodea erabiltzen duten BakQ ziurtagirien kasuan ere ezin da koordenatuen jokoa lortu BakQrako.

Bai, NAN/AIZ eta pasahitza eskatzen den pantaila berean dago aukera: Pasahitza ahaztu duzu? Estekaren bidez, berehala emailera bidaliko dizugu baliozko pasahitz berria, izapidearekin jarraitu ahal izateko.

Bada aukera bat hemen ere: www.servicios.izenpe.eus/jbbak/

BakQ identifikazio elektronikorako baliabide bat zenuen. Zure Bakq-eko pasahitza berreskuratzeko, beste pertsona batek erabiltzen duen telefono mugikor bat behar zen.

Bidalketa horien segurtasunagatik, zure BakQ baliogabetu dugu, hau da, ezin da erabili.

Eta orain zer egin dezaket?

BakQ berri bat behar izanez gero, errazena aurrez aurreko arreta-gune hauetara jotzea da, eskatzeko. Hurbilen duzun eskaera-puntua bila dezakezu proposatzen dizugun mapan. Bertan, BakQ eskatzera zein erakundetara joan nahi duzun agertuko da.

BAKQ eskaera-puntuen mapa

Gogoan izan puntu horietako askotan aurretiko hitzordua behar dela. Gainera, NAN/AIZ edo pasaportea indarrean duen pertsonara joan beharko duzu, eta, azkenik, alta-prozesuan eskatuko dizkizugun helbide elektronikoko eta telefonoko harreman-datuek bakarrak eta ez partekatuak izan beharko dute.

Izenperen herritarraren ziurtagiria edo NAN elektronikoa baduzu, online eskatu. Bestela, BakQ eskatzeko 600 leku baino gehiago daude eta horietako batera joan.

Mapa ikusi

Interesgarria izan dakizuke

BakQ zerbitzuak

Izenpek zure esku jartzen duen kudeaketa-panelaren bidez modu telematikoan kudeatu ahal izango duzu zure BakQ ziurtagiria. Besteak beste, pasahitza aldatu ahal izango duzu, indarraldia kontsultatu…

Kudeaketa-panelera sartu

Izenpe Mobile

Aplikazio mugikor horri esker, identifikazio elektronikorako baliabide seguru gisa erabili ahal izan duzu zure gailu mugikorra. Haren bidez, zure BakQ identitate digitalera sartu ahal izango zara, edozein tramite egiteko. Autentifikatzeko eta sinatzeko modu erosoa eta arina, pasahitza eta koordenatua erabili gabe, telefono mugikorra soilik.

Izenpe Mobilen alta hartu

Txartel birtuala

Txartel birtuala zure ordenagailuan instalatzen den software txiki bat da, eta horrekin ziurtagiri digitalen erabilera ahalbidetzen duen edozein egoitza edo bulego elektronikotan identifikatu ahal izango zara. Hartara, txartel birtualak beste edozein ziurtagiriren moduan funtzionatzen du, eta hodeiko ziurtagiriak edozein tramitetan eta zerbitzutan erabili ahal izango dira.

Gehiago jakiteko
Joan hasierara