Euskadiko identifikazio elektronikoa

Ziurtagiri profesionalak: korporatiboak eta langile publikoarenak

Enpresa pribatuei zein publikoei eta funtzionarioei zuzentzen zaie. Tresna berri horren soluzio teknologikoek eguneko kudeaketa telematikoan eraginkortasun handiagoa lortzen lagunduko dute. Horrez gain, txartelaren titularrek txartel horrekin izapide digitalak egin ditzakete hainbat administrazio publikorekin, eta lanbideko barne-izapideetan ere erabil ditzakete.

Eskaera egiteko garaian, erakundearen edo langilearen profila kontuan izanik, zertxobait aldatuko da jarri beharreko dokumentazioa eta jarraitu beharreko prozedura.

Ziurtagiri horiek guztiak ziurtagiri onartuak dira, ziurtagiri digitalen artean seguruenak, eta horien sinadura elektronikoa legez onartuta dago, eskuzko sinaduraren parean. Ziurtagiri horiek 4 urteko balioa dute, eta IZENPEk arreta-zerbitzua eskaintzen die erabiltzaileei, ziurtagiriekin sortzen diren gorabeherei erantzuteko eta ziurtagiriak instalatzen eta erabiltzen laguntzeko. Horretarako, 900 840 123 telefonoak erabil daitezke.

Berritzeak

IZENPEren ziurtagiria iraungitzeko data baino 60 egun lehenago, IZENPEk horren berri emateko mezu elektronikoa bidaliko du eskaera egin zenean emandako helbide elektronikora. Berritzeetan beste ziurtagiri bat jaulkiko da, eta ziurtagiri horren hasiera-data aktibo dagoen ziurtagiriaren iraungipen-dataren ondorengoa izango da, bata iraungi eta bestea erabiltzen hasteko.

Izenperen ziurtagiri korporatibo onartuak langilea bere enpresarekin edo erakundearekin lan-mailan lotuta dagoen pertsona gisa identifikatzen du, eta, horrela, bere lan-esparruan zenbait kudeaketa arin eta segurtasunez egiteko aukera ematen dio.

Ziurtagiri horiek entitatearen zuzendaritzak eskatzen ditu, eta zuzendaritzak berak ezeztatuko ditu. Horrenbestez, antolakundearen barruan egon daitezkeen aldaketen aurrean, baimenak modu sinplean kudeatzeko aukera ematen du.

Ziurtagiri korporatiboen konfigurazioa dela eta, on line tramitazioez gain, beste eragiketa osagarri batzuk ere egin ahal izango dira:

  • Ordenagailuko saioari hasiera ematea (Smart Card Logon)
  • Posta elektronikoak sinatzea.
  • VPN sarerako konexioa

Izenpek elementu eta diseinu generikoa duen txartel batean ziurtagiri korporatibo pribatu onartuak modu bateratuan eskatzeko aukera ematen du. 

Horretarako, behera karga ezazu prozedura eta beharrezko dokumentazioa ezagutzeko dokumentazioa, eta osa eta sina itzazu honako formulario hauek:

  1. Ordezkariaren ziurtagiria izapidetzeko gidak eta formularioak, erakunde motaren arabera:

    Erakunde motaren arabera, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta prozedura zertxobait desberdinak dira. Erabiltzaileari ziurtagiria eskatzeko moduari eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazioa emateko, Izenpek gida hauek eskaintzen ditu:

    Entitate motak Dokumentazioa
    Merkataritza sozietateak Gida (PDF, 155 KB)
    Herri administrazioa eta sektore publikoa Gida (PDF, 163 KB)
    Kooperatibak Gida (PDF, 155 KB)
    Langile elkargoak Gida (PDF, 155 KB)
    Ikastetxeak Gida (PDF, 332 KB)
  2. Ziurtagiriak eskatzeko/berritzeko formularioak (biak osatu beharko dira):
DESKRIBAPENA Prezioa, BEZ gabe Prezioa, BEZ barne
Ziurtagiri korporatib pribatua, txartelean 46,91 € 56,76 €
Ziurtagiri korporatibo pribatua, Token USBan (ez du irakurgailurik behar) 69,97 € 84,66 €
USB irukargailua (aukerakoa) 10,00 € 12,10 €
Bidalketa seguruaren kostuak* (bertaratu gabeko identifikazioa duten berritzeetarako) 8,20 €

*Penintsula barruko bidalketetarako soilik, irletara bidaltzeko edo nazioarteko bidalketetarako eskatu berariazko kostuak.

Ordainketa

Honela ordaindu ahal izango da (Korporatibo pribatuetarakoak):

  • IZENPEren on-lineko eskaeren aplikazioren ordainketa-atebidearen bidez.
  • Ordainketa-agiri bidez, Izenperekin lan egiten duen finantza-entitate batean (Kutxabank edo BBVA) fisikoki aurkezteko.
  • Txartel bidezko ordainketaren bidez, IZENPEren erregistro-puntuetan identifikatzeko unean.

ORDAINKETA-PASAGUNEA

Faktura

Eskatzaileak aurrez espresuki baimenduz gero, IZENPEk faktura pdf formatuan eta modu elektronikoan bidal dezake erabiltzaileak adierazi duen helbide elektronikora.

OHARRA:

  • Eskatzen ez den eta itzul daitekeen dokumentazioa bidaltzearen ondoriozko gastuak bere gain hartu beharko ditu erakunde eskatzaileak, baldin eta beste bidalketa bat eragiten badute.
  • Eskatzen diren eta IZENPEri egotzi ezin zaizkion banku-transferentziek edo -ordainketek 5 €-tan baloratutako kudeaketa gastuak eragingo dituzte.
  • Ez dira onartuko beste ordaintzeko motarik.

Esparru korporatiboan erabiltzeko ziurtagiria eskatzen duten entitate publikoetako pertsonei zuzendutako ziurtagiriak dira, eta honelakoak izan daitezke:

  • Erakunde publikoetako langileak.
  • Ziurtagiri korporatibo onartua.
  • Onartu gabeko ziurtagiri korporatiboa.

Administrazio publikoek funtzionarioentzat, bitarteko langileentzat eta karguentzat eskatuko dute lehen ziurtagiri mota hori, hau da, erakunde publikoetako langileen ziurtagiria.

Korporatibo publikoak hauei zuzentzen zaizkie:

  • Legez eratu diren edo Administrazio Publiko batekin edo batzuekin lotzen diren edo horien mendekoak diren zuzenbide publikoko entitateei.
  • Organismo autonomoei.
  • Unibertsitate publikoei.
  • Gehien bat (zuzenean edo zeharka) partaidetza publikoa duten merkataritza-sozietateei.
  • Gehienbat partaidetza publikoa duten partzuergoei, fundazioei eta elkarteei.
  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoei.

Entitate publikoetako langileentzako ziurtagiri korporatiboa eskatzea

Entitate motaren arabera, ekarpen gisa jarri beharreko dokumentazioa eta prozedura zertxobait desberdina da. Horregatik, gida labur batzuk dituzu eskura, kasuan kasu jarraitu beharreko urratsekin eta eskaera bideratzeko aurkeztu beharreko dokumentazioarekin:  Behera karga ezazu zure entitateari dagokion dokumentazioa, eta hala prozedura eta zer dokumentazio behar den jakingo duzu:

  1. Entitate motaren arabera ziurtagiria bideratzeko gidak eta formularioak:
  2. Ziurtagiriak eskatzeko/berritzeko formularioak (biak osatu beharko dira):
    1. Izenperen ERAKUNDE PUBLIKOETAKO LANGILEEN ziurtagiria - ESKATZAILEA  formularioa Eskatzaileak soilik bete beharrekoa. Alkatea, idazkaria edo entitateko presidentea. Formularioa sinadura elektroniko bidez sinatu ahal izango du, baldin eta sinadura elektroniko onartuko ziurtagiria badu, eta posta elektroniko bidez bidali ahal izango dio IZENPEri.
    2. Izenperen ERAKUNDE PUBLIKOETAKO LANGILEEN ziurtagiria – GAKOEN EDUKITZAILEA  formularioa aurreko formularioarekin batera gakoen edukitzaile adina eskaera bete eta aurkeztu beharko da, hau da, ziurtagiri korporatibo bat izango duen pertsona adina.Formularioa eskatzaile nagusiak sinatuko du, eta horrek identifikatuko du ziurtagiri baten etorkizuneko titular bakoitza.

Eskatzaileak beretzat izango den ziurtagiri korporatibo bat behar badu, beste hirugarren batek eskatu beharko du.

Izenperen herritarraren ziurtagiria edo NAN elektronikoa baduzu, online eskatu. Bestela, hitzordua eskatu eta Izenpek gaitutako erregistro-puntuetako batera joan.

Hitzordua eskatu

Interesgarria izan dakizuke

Zerbitzuen eta tresnen ataria

Izenperen identifikazio elektronikorako hainbat bitarteko kudeatzea, probatzea eta eskatzea ahalbidetzen duten tresna guztietara sartzeko aukera ematen du.

Kudeaketa-panelera sartzea

Soluzio gehiago

  • Idazki, sinadura-tresnak
  • Giltza, identitate digitalen federazio-plataforma
  • Ef4ktur, faktura elektronikoa
Ikus soluzio guztiak
Joan hasierara