Euskadiko identifikazio elektronikoa

Ticketbaiko ziurtagiriei eta sinadura elektronikoari buruzko ohiko galderak

TicketBAI fitxategiak sinatzeko, honako hauek izango dira erabili beharreko ziurtagiriak:

  • Pertsona fisikoen ziurtagiri kualifikatuak.
  • Zigilu elektronikoko ziurtagiri kualifikatuak.
  • Gailuaren ziurtagiriak. Gailu bakoitzerako nortasun bakarra eskaintzen du, eta fakturak igortzeko erabiltzen den gailuan instalatuta eta hari lotuta dago.
  • Autonomoen ziurtagiria: ziurtagiri ez-kualifikatua da, jarduera ekonomikoak aitortzen dituzten pertsona fisikoentzat (autonomoak, esate baterako) igorritakoa eta horren funtzioa da ziurtagiria eskatu duenaren IFZ bermatzea.

Faktura elektronikoak sinatzeko erabiltzen diren ziurtagiriek pertsona fisikoen ziurtagiri kualifikatuak edo zigilu elektronikoko ziurtagiri kualifikatuak izan behar dute.

Autonomoen ziurtagiriak edo gailuaren ziurtagiriak, ziurtagiri ez kualifikatuak direnez, EZ dira baliozkoak faktura elektronikoak sinatzeko.

@firma-ren sailkapenaren arabera, honako hauek bereiz ditzakegu:

Sailkapena = 0 – Pertsona fisikoa, 59/2003 Legearen arabera.

Sailkapena = 1 – Pertsona juridikoa, 59/2003 Legearen arabera.

Sailkapena = 4 – Zigilua, 11/2007 Legearen arabera.

Sailkapena = 5 – Enplegatu publikoa, 11/2007 Legearen arabera.

Sailkapena = 6 – Nortasun Juridikorik gabeko Erakundeen Ziurtagiriak.

Sailkapena = 8 – Zigiluko kualifikatua (UE 910/2014).

Sailkapena = 11 – Herri-administrazioen aurrean pertsona juridiko bat ordezkatzen duen pertsona fisikoa.

Sailkapena = 12 – Herri-administrazioen aurrean pertsona juridikorik gabeko erakundea ordezkatzen duen pertsona fisikoa.

TicketBAI fitxategien bidalketa sinatzeko, erabili beharreko ziurtagiriak sinaduran baimendutako berberak dira:

  • Pertsona fisikoen ziurtagiri kualifikatuak.
  • Zigilu elektronikoko ziurtagiri kualifikatuak.
  • Gailuaren ziurtagiriak. Gailu bakoitzerako nortasun bakarra eskaintzen du, eta fakturak igortzeko erabiltzen den gailuan instalatuta eta hari lotuta dago.
  • Autonomoen ziurtagiria: ziurtagiri ez-kualifikatua da, jarduera ekonomikoak aitortzen dituzten pertsona fisikoentzat (autonomoak, esate baterako) igorritakoa eta horren funtzioa da ziurtagiria eskatu duenaren IFZ bermatzea.

Herri-administrazioetako web-zerbitzuetara zuzendutako faktura elektronikoen bidalketa sinatzeko, sinadurarako onartutakoez gain, aplikaziokoak ere baimenduta egongo dira.

Gailuaren ziurtagiriak eta autonomoen ziurtagiriak ez daude @firma-ren sailkapenean jasota. Ondorioz, oro har, EZ dira baliozkoak Estatuko herri-administrazioei zuzendutako faktura elektronikoen bidalketa sinatzeko.

Herri-administrazioetako web-zerbitzuetara bidalitako faktura elektronikoak sinatzeko onartutako ziurtagirien @firma-ren sailkapena kontuan hartuta, honako sailkapen hau egin dezakegu:

Sailkapena = 0 – Pertsona fisikoa, 59/2003 Legearen arabera.

Sailkapena = 1 – Pertsona juridikoa, 59/2003 Legearen arabera.

Sailkapena = 2 – Osagaia/SSL/aitortu gabea/enpresako zigilua.

Sailkapena = 3 – Egoitza.

Sailkapena = 4 – Zigilua, 11/2007 Legearen arabera.

Sailkapena = 5 – Enplegatu publikoa, 11/2007 Legearen arabera.

Sailkapena = 6 – Nortasun Juridikorik gabeko Erakundeen Ziurtagiriak.

Sailkapena = 7 – Enplegatu publikoa, goitizenarekin.

Sailkapena = 8 – Zigiluko kualifikatua (UE 910/2014).

Sailkapena = 9 – Webguneko autentifikazioko kualifikatua (UE 910/2014).

Sailkapena = 11 – Herri-administrazioen aurrean pertsona juridiko bat ordezkatzen duen pertsona fisikoa.

Sailkapena = 12 – Herri-administrazioen aurrean pertsona juridikorik gabeko erakundea ordezkatzen duen pertsona fisikoa.

Bai; gailuaren ziurtagiriak eskura ditzake ziurtagiria erabiliko duen eta zergapekoa ez den pertsona batek.

Gailuaren ziurtagiri bat ziurtagiri ez-kualifikatua da eta gailu bakarra identifikatzen du. Erakundearen ordezkariaren ziurtagiria ziurtagiri kualifikatu pertsonala da eta edozein administrazioren aurrean erakundea ordezkatzeko ahalordeak dituen pertsona ordezkatzen du. Euskadiko administrazioen baitan, gailuaren ziurtagiria Ticketbai fitxategiak sinatzeko eta bidaltzeko garaian bakarrik erabil daiteke. Aldiz, erakundearen ordezkariari dagokion ziurtagiria izapidetze ugaritan erabil daiteke.

Gailuaren ziurtagiria sinadurari lotutako PINik gabe instalatzen da; aldiz, erakundearen ordezkariaren ziurtagiria, bere software bertsioan PINik gabe instala daitekeen arren, ez da hori egitea gomendatzen.

Gailuaren ziurtagiriaren iraupena 10 urtekoa da; aldiz, erakundearen ordezkariaren ziurtagiriak 4 urteko iraupena du.

Gailuaren ziurtagiria ziurtagiri-ez kualifikatua da eta gailua bakarrik identifikatzen du; erakundearen zigilua dokumentu eta fakturak modu arinean eta erantzunik gabe zigilatzea ahalbidetzen duen zigilua da. Horrek bermatzen du igorri zitzaion erakunde hori bera duela jatorri.

Euskadiko administrazioen baitan, gailuaren ziurtagiria Ticketbai fitxategiak sinatzeko eta bidaltzeko garaian bakarrik erabil daiteke. Aldiz, erakundearen zigilua izapidetze ugaritan erabil daiteke.

Gailuaren ziurtagiriaren iraupena 10 urtekoa da; aldiz, erakundearen zigiluak 3 urteko iraupena du..

Bai; gailuaren ziurtagiriak etorkizunera begira berri daitezke, iraungitze-data baino 60 egun lehenagotik hasita.

Kode baten iturria eta segurtasuna ziurtatzen duen ziurtagiria da.  Software arloko garatzaileek kode-sinaduren ziurtagiriak erabiltzen dituzte software arloko programak, kontrolatzaileak eta aplikazioak modu digitalean sinatzeko. Horiek guztiak, gero, banatu egiten dituzte amaierako erabiltzaileek egiazta dezaten jasotako kodea hirugarren batek ez duela aldatu edo arriskuan jarri.

Kode-sinadurako ziurtagiriek bermatzen dute erabiltzaileek ez dutela exekutatuko den sistema eragileak bidalitako ohartarazpen-mezurik jasoko programa abiarazteko edo instalatzeko garaian.

https://casecurity.org/wp-content/uploads/2016/09/Minimum-requirements-for-the-Issuance-and-Management-of-code-signing.pdf dokumentuak jasotzen ditu ziurtagiri horiek igorri ahal izateko bete beharreko eskakizunak.

Izenpek ez du kode-sinadurako ziurtagiririk igortzen.

Bai. Egoera hau hainbat zergapekoek fakturak egiteko eta EEELren idatzoharrak bidaltzeko gailu bera erabiltzen dutenean ematen da. Kasu honetan, zergapeko bakoitzak ziurtagiriaren serie zenbakia jakinarazi behar dio Foru Ogasunari, dagokion formulario elektronikoa betez.

Ez, gailuaren ziurtagiria bere izenean alta eman duen pertsonak soilik erabili dezake. Hau da, gailu ziurtagiriak ezin dira erabili hirugarren pertsonen ordezkaritzan.

Interesgarria izan dakizuke

Zerbitzuen eta tresnen ataria

Izenperen identifikazio elektronikorako hainbat bitarteko kudeatzea, probatzea eta eskatzea ahalbidetzen duten tresna guztietara sartzeko aukera ematen du.

Kudeaketa-panelera sartzea

Soluzio gehiago

  • Idazki, sinadura-tresnak
  • Giltza, identitate digitalen federazio-plataforma
  • Ef4ktur, faktura elektronikoa
Ikus soluzio guztiak
Joan hasierara