Euskadiko identifikazio elektronikoa

Telefono bidez identifikatzeko pasahitza

Sistema berri bat da, interesdunari aukera ematen diona bere burua identifikatzeko administrazio batzuek telefonoz egiten dituzten zerbitzu pertsonalizatuetan.

Sistema berri bat da, interesdunari aukera ematen diona bere burua identifikatzeko administrazio batzuek telefonoz egiten dituzten zerbitzu pertsonalizatuetan.

Zerbitzuan alta hartzeko, Izenperen identifikazio elektronikoko bitarteko bat erabiltzen da (Izenperen BakQ, herritarraren ziurtagiria, ordezkariaren ziurtagiria edo profesionalaren ziurtagiria).

Izenperen kudeatzeko eta laguntzeko tresnen bitartez sartzen da alta hartzeko atalera eta kudeaketa-panelera.

Izenperen identifikazio elektronikoko bitarteko bat izanez gero (BakQ, herritarraren ziurtagiria, ziurtagiri profesionala edo ordezkariaren ziurtagiria), telefono bidez identifikatzeko pasahitza eska dezakezu gure online zerbitzuaren bidez (leiho berri batean irekitzen da).

Egin beharreko urratsak:

  1. Lehenik, identifikazio elektronikoko baliabide baten bidez autentifikatu beharko duzu zeure burua.
  2. Telefono mugikor bat eta helbide elektroniko bat eskatuko dugu, harremanetarako.
  3. Telefono bidez identifikatzeko zure pasahitza hautatu beharko duzu (8 digitu).
  4. Izenpek bigarren autentifikazio-faktore bat emango dizu, “telefono bidez identifikatzeko zenbakia”, PDF formatuan ikusi eta deskargatu ahal izango dena.

Nolakoa da telefono bidez identifikatzeko zenbakia?

  • Autentifikatzeko bigarren faktorea da (jada badudana).
  • Sei zenbaki-posizioz osatuta dago, robot batek entzun eta interpretatu ahal izateko. Komuna
  • Izenperen telefono bidez identifikatzeko zerbitzuak sortzen du.
  • Erabiltzaileak ezin du aldatu, baina zerbitzuak emandako beste bat lor dezake.

Telefono bidezko zerbitzuan:

Zure nortasuna egiaztatu behar duzun telefono-zerbitzura deitzean, robot batek eskatuko dizkizu zure pasahitza eta telefono bidez identifikatzeko zenbakia (ahotsez edo telefono-teklatuaren bidez), ondoren agente batekin jarraituko du kontsultak.

Nola kudea daiteke zerbitzua?

Erabiltzaileak:

  • Telefono mugikorra eta/ helbide elektronikoa aldatu ahal izango du.
  • Beste pasahitz bat eskatu ahal izango du.
  • Telefono bidez identifikatzeko beste zenbaki bat eskatu ahal izango du.
  • Telefono bidez identifikatzeko zenbakia inprimatu ahal izango du.
  • Telefono bidez identifikatzeko zerbitzua desblokeatu ahal izango du, baldin eta zerbitzua blokeatu bada pasahitza edo telefono bidez identifikatzeko zenbakia 5 aldiz oker sartzeagatik.
  • Zerbitzuan baja hartu ahal izango du.

Hori guztia Izenperen kudeatzeko eta laguntzeko tresnen kudeaketa-panelaren bitartez egin ahal izango du.

Interesgarria izan dakizuke

Zerbitzuen eta tresnen ataria

Izenperen identifikazio elektronikorako hainbat bitarteko kudeatzea, probatzea eta eskatzea ahalbidetzen duten tresna guztietara sartzeko aukera ematen du.

Kudeaketa-panelera sartzea

Soluzio gehiago

  • Idazki, sinadura-tresnak
  • Giltza, identitate digitalen federazio-plataforma
  • Ef4ktur, faktura elektronikoa
Ikus soluzio guztiak
Joan hasierara