Euskadiko identifikazio elektronikoa

Enpresa edo erakunde bat izanez gero (nortasun juridikoa duena edo ez duena), soluzio hauek aurkezten dizkizugu. Aurkitu zure negozio-beharretara hobe egokitzen den baliabidea

Ordezkariaren ziurtagiria

Sinadura elektronikoko ziurtagiri kualifikatu bat da, administrazioekin (tokikoekin, forukoekin, autonomia-erkidegokoekin eta estatukoekin) modu telematikoan komunikatzeko (kautotzeko eta sinatzeko) aukera ematen duena.

Gehiago jakiteko

Ziurtagiri profesional korporatiboak

Administrazioekin kudeaketa telematikoak egin ahal izango dira, eta orotariko dokumentuak sinatu ahal izango dira —pdf, Office, mezu elektronikoak, ordenagailuetarako sarbideak…—.

Gehiago jakiteko

Entitate-zigiluaren ziurtagiria

Software-euskarrian jaulkitako Entitate-ziurtagiriak aukera ematen du dokumentuak eta fakturak erraz eta arin sinatzeko, arreta jarri gabe eta/edo modu automatizatuan, eta gomendagarria da BEZaren berehalako informazio-hornidurarako, baita administrazio publikoen zenbait zerbitzutara sartzeko ere.

Gehiago jakiteko

TicketBAI ziurtagiriak

TicketBAI (TBAI) fitxategiak sinatzea nahitaezkoa da jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztientzat, eta IZENPEk eskaintzen dituen ziurtagiri elektronikoak erabili behar dira.

Gehiago jakiteko

Zerbitzari seguruaren ziurtagiria

Batez ere erabilgarriak dira arrisku handiko Interneteko domeinuak dituzten enpresetarako edo phishing-erasoen mende edo Internet bidezko beste iruzurren mende egon daitezkeenetarako, baita, oro har, erabiltzaileei harreman telematikoetan segurtasunaren aldeko apustu argia erakutsi nahi dieten enpresa eta erakunde orotarako ere.

Gehiago jakiteko

Interesgarria izan dakizuke

Zerbitzuen eta tresnen ataria

Izenperen identifikazio elektronikorako hainbat bitarteko kudeatzea, probatzea eta eskatzea ahalbidetzen duten tresna guztietara sartzeko aukera ematen du.

Kudeaketa-panelera sartzea

Soluzio gehiago

  • Idazki, sinadura-tresnak
  • Giltza, identitate digitalen federazio-plataforma
  • Ef4ktur, faktura elektronikoa
Ikus soluzio guztiak
Joan hasierara