Euskadiko identifikazio elektronikoa

Izenpe Mobile

Izenpe Mobile aplikazio mugikor bat da, bere gailu mugikorra identifikazio elektroniko segururako bitarteko gisa erabiltzea ahalbidetzen duena.

Izenpe Mobile aplikazio mugikor bat da, bere gailu mugikorra identifikazio elektroniko segururako bitarteko gisa erabiltzea ahalbidetzen duena. Horrekin, Izenpeko biltegi zentralizatu batean dagoen BakQ nortasun digitala eskuratuko du. Aplikazio mugikor horretatik identitate horretarako sarbidea PIN batek babesten du, eta aplikazioak berretsi beharreko transakzioaren xehetasunak edo sinatzeko eskatu zaizun dokumentua erakusten ditu.

Identifikazio elektronikorako bitarteko gisa BakQ duen pertsona orok bi bide izango ditu Euskadiko identifikazio elektronikoko ataritik autentifikatzeko: pasahitza eta koordenatuak edo aplikazio mugikorra.

Aplikazioa autentifikatu eta sinatu ahal izateko diseinatuta dago, instalatuta dagoen gailu mugikorrean bertan edo beste gailu batzuekin konbinatuta (mugikorrak edo ordenagailu arruntak), Izenpe identifikazioarekin.

Edozein unetan eskatu ahal izango da Izenperen zerbitzuen webguneko BakQren kudeaketa-paneletik.

Android eta iOS sistemetarako guztiz doakoa den aplikazioa da.

Aplikazioa erabiliko den gailuan instalatu ondoren, alta-prozesuak eta aplikazioak aldi berean gidatuko dute prozesua osatzeko.

     

     

  1. Sartu instalatutako aplikazioan.
  2. Aukeratu PIN bat eta/edo erabili hatz-marka digitala.
  3. Izenpek zure ordenagailuaren alta-prozesuan erakusten dizun kodea eskaneatu edo osatu.
  4. Zorionak! Izenpe mobilearekin erabil dezakezu zure BakQ.

Egoitza elektroniko edo bulego birtual batean identifikatu nahi izanez gero, identifikazio-bitarteko onartuen aukerak erakusten badizkizu, IZENPE mobile botoia aukeratu behar duzu.

  

Zure telefono mugikorrak identifikazio-eskaeraren berri emango dizu.

      

 Berretsi PINarekin edo hatz-marka digitalarekin, eta autentifikazioa osatu egingo da.

Interesgarria izan dakizuke

BakQ zerbitzuak

Izenpek zure esku jartzen duen kudeaketa-panelaren bidez modu telematikoan kudeatu ahal izango duzu zure BakQ ziurtagiria. Besteak beste, pasahitza aldatu ahal izango duzu, indarraldia kontsultatu…

Kudeaketa-panelera sartu

BakQ

Herritarrentzat askotariko erabilerak dituen identifikazio-baliabidea da. Online egin ahal izango dituzu kontsultak eta tramiteak administrazio publikoen zerbitzuetan, eta tramite elektronikoak ere egin ahal izango dituzu.

Gehiago jakiteko

Txartel birtuala

Txartel birtuala zure ordenagailuan instalatzen den software txiki bat da, eta horrekin ziurtagiri digitalen erabilera ahalbidetzen duen edozein egoitza edo bulego elektronikotan identifikatu ahal izango zara. Hartara, txartel birtualak beste edozein ziurtagiriren moduan funtzionatzen du, eta hodeiko ziurtagiriak edozein tramitetan eta zerbitzutan erabili ahal izango dira.

Gehiago jakiteko
Joan hasierara