Euskadiko identifikazio elektronikoa

Ziurtagiria eskatzea

Izenpek aukera ematen dizu ziurtagiriak modu presentzialean eskatzeko eta berritzeko Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bere bulegoetan. Era berean, modu telematikoan eta eguneko edozein ordutan egiteko aukera ematen du, joan-etorriak saihestuz. Hautatu hobe datorkizun aukera.

Izenperi hitzordu presentziala eskatzea Bilboko, Gasteizko eta Donostiako bere bulegoetarako.

Izenpek identifikaziorako hitzorduak emateko aukera ematen duen aplikazio bat du, edota, azkenean etorri ezin baduzu, hitzordua ezabatzeko aukera ematen du. Honako ziurtagiri hauek jaulkitzeko eska daiteke hitzordua:

  • Herritarraren / autonomoaren ziurtagiria
  • Entitatearen edo nortasun juridikorik gabeko entitatearen ordezkariaren ziurtagiria
  • Ziurtagiri profesional korporatiboa

HITZORDUA ESKATU

Izenpek herritarraren ziurtagiria eta entitatearen edo nortasun juridikorik gabeko entitatearen ordezkariaren ziurtagiria eskatzeko eta berritzeko aukera emango dizu.

Horrez gain, BakQ eska dezakezu zure ziurtagiri profesionala abiapuntu izanik.

Hartara, tramitea arinduko dugu eta eguneko edozein ordutan kudeatu ahal izango dira gure ziurtagiriak, joan-etorriak saihestuz. Izenpek eskaera eta kasuan-kasuan nahitaezkoa den dokumentazio juridikoa baliozkotuko ditu, eta, behar izanez gero, eman beharreko urrats gehigarrien berri emango dizu. Gainera, prozesu berean, ziurtagiria ordain daiteke, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez eskatzen denean.

ZIURTAGIRIA ONLINE ESKATZEA/BERRITZEA

Berritzeetan beste ziurtagiri bat jaulkiko da, eta ziurtagiri horren hasiera-data aktibo dagoen ziurtagiriaren iraungipen-dataren ondorengoa izango da, bata iraungi eta bestea erabiltzen hasteko.

Ziurtagiri bakoitzean, kostua, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta prozedura zertxobait desberdina da. Horregatik, gida labur batzuk dituzu eskura, kasuan-kasuan egin beharreko urratsekin eta eskaera bideratzeko aurkeztu beharreko dokumentazioarekin.

Zalantzarik baduzu ziurtagiri bakoitzaren informazio espezifikoa kontsulta dezakezu:

Horrez gain, pasabide beretik ziurtagiri korporatiboak ordain ditzakezu eta irakurgailuak eros ditzakezu. Bestela, beti bertara zaitezke hurbilen duzun KZgunera; zure ziurtagiria behar bezala eskatzeko aholkuak emango dizkizute eta prozesuan gidatuko zaituzte.

Interesgarria izan dakizuke

Zerbitzuen eta tresnen ataria

Izenperen identifikazio elektronikorako hainbat bitarteko kudeatzea, probatzea eta eskatzea ahalbidetzen duten tresna guztietara sartzeko aukera ematen du.

Kudeaketa-panelera sartzea

Soluzio gehiago

  • Idazki, sinadura-tresnak
  • Giltza, identitate digitalen federazio-plataforma
  • Ef4ktur, faktura elektronikoa
Ikus soluzio guztiak
Joan hasierara