Euskadiko identifikazio elektronikoa

Txartel birtuala

Zure ordenagailuan instalatzen den software txiki bat da, eta horrekin ziurtagiri digitalen erabilera ahalbidetzen duen edozein egoitza edo bulego elektronikotan identifikatu ahal izango zara. Hartara, txartel birtualak beste edozein ziurtagiriren moduan funtzionatzen du, eta edozein tramitetan eta zerbitzutan erabili ahal izango da.

  1. Deskargatu eta instalatu ordenagailuan
  2. Hasierako menuan, Izenperen karpetan aurkituko duzu “egoitza txartel birtual”
    Txartel birtuala
  3. Exekutatu ezazu eta hasi saioa BakQ-rekin identifikatzen zaren bezala:
  4. Beheko barran ondo hasitako saioa edo arazoren bat gertatzen den ikusiko da.
  5. Txartel birtuala prest dago BakQ-rekin identifikatzeko eta sinatzeko.
  6. Behar duzunean, ziurtatu saioa hasi duzula, adierazi dugun bezala.

Behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzeko, joan IZENPEren zerbitzuetako web-orriko probako aplikazioetara eta egin sinadura-proba Giltzarekin; hautatu ziurtagiriak:

Giltza sinadura proba aukeratu

Ziurtagiri digitalak aukera hautatu

Jada BakQ-rekin identifika zaitezke eta sina dezakezu ziurtagiriak onartzen dituen edozein lekutan!

Euskadiko identifikazio-ataria oraindik ez duen egoitza batean BakQ txartel birtuala erabiltzearen adibide bat erakutsiko dugu. Bide hori bera egin beharko dugu beste edozein bulego birtualetan.

Adibidez, Tu seguridad Social 

Sartu egoitza elektronikoan eta aukeratu sartzea edo, batzuetan, adierazi "identifikatu".

Txartel birtuala irekita dagoela eta saioa hasita dagoela ziurtatu behar da. Mahaigaineko beheko barran egiazta daiteke.

Aukeratu ziurtagiriak adierazten dituen aukera, eta aukeratu erabili nahi duzuna.

Txartel birtuala automatikoki exekutatuko da. Identifikatuta dago!

Interesgarria izan dakizuke

Zerbitzuen eta tresnen ataria

Izenperen identifikazio elektronikorako hainbat bitarteko kudeatzea, probatzea eta eskatzea ahalbidetzen duten tresna guztietara sartzeko aukera ematen du.

Kudeaketa-panelera sartzea

Soluzio gehiago

  • Idazki, sinadura-tresnak
  • Giltza, identitate digitalen federazio-plataforma
  • Ef4ktur, faktura elektronikoa
Ikus soluzio guztiak
Joan hasierara