Aplikazio edo kode sinaduren ziurtagiria

Aplikazio-ziurtagiria da aplikazio informatiko batek aplikazioak berak sinatutako mezu edo fitxategien benetakotasuna eta integritatea ziurtatzeko erabiltzen duen ziurtagiria. Ziurtagiria jasotzen duen aplikazioa erabiltzen duen entitatea da ziurtagiriaren harpideduna. Ziurtagirian entitatea identifikatzen da, eta, hala, aplikazio informatiko batean instalatzeak berau erabiltzen duen entitatea identifikatzeko aukera ematen du.Izenpek jaulkitako ziurtagiri hori honako erabileretarako soilik erabiliko du harpidedunak: aplikazioak berak sortutako fitxategien eta/edo mezuen benetakotasuna eta integritatea ziurtatzeko.

Kode-sinadurako ziurtagiria da software-osagai baten benetakotasuna eta integritatea ziurtatzeko erabiltzen den ziurtagiria. Ziurtagiriak sinatutako software-osagaiaren jabe den entitatea da ziurtagiriaren harpideduna; inolako pertsona fisikoa identifikatu gabe. Izenpek jaulkitako ziurtagiri hori honako erabileretarako soilik erabiliko du harpidedunak: software-osagai baten benetakotasuna eta integritatea ziurtatzeko.

Kontsulta iezaguzu ziurtagiri horien erabilerei buruz eta zure beharren araberako aholkuak emango dizkizugu.

Eskaera hiru pausotan egiten da

  1. Izapide administratiboa osatzea

    Estos formularios poseen comentarios que le guiarán en su cumplimentación.

    Eskaeraren formularioa Aplikazio edo kode sinaduraren ziurtagiria (PDF, 134 KB)

  2. Eskaera teknikoa sortzea

    Beharrezkoa da eskaera teknikoa Izenpe-ra igortzea. Hartarako jarraitu behar duzu hurrengo gidan deskribatzen diren pausoak.

  3. Igor ezazu helbide honetara certservidor@izenpe.eus, “Aplikazio-ziurtagiriaren eskaera” adierazi beharko duzu gaia eremuan.

Akreditazioak

  • Certificado Aenor 27001
  • ETSI MEMBER
  • Reconocimiento a la igualdad Emakunde
  • Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiria
  • lsti