Informazio korporatiba
Izenpe SA, Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa: Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek bultzatuta 2002. urtean eratutako sozietate anonimo bat da. Eusko Jaurlaritzaren eta Aldundien sozietate informatikoen bitartez eratu da: EJIE, LANTIK, IZFE eta CCASA.
Ziurtapen-zerbitzuen egile batek sinadura elektronikoko zerbitzuak eskaintzen ditu. Sinadura elektronikoa honela defini daiteke: ohiko eskuzko sinadura “ordezka” dezaketen prozedura tekniko eta juridikoen multzoa, aurrez bertaratuta egin behar ziren izapideak orain Internet bidez eta telefono bidez egin ahal izateko. Izenpek aholkularitza, prestakuntza eta dibulgazioko zerbitzu osoagoak egitera jo du, baita administrazio publikoei zein enpresei informazioaren gizartearen arloko arau berriak abian jartzen laguntzen dieten beste produktu osagarri batzuk eskaintzera ere. Era berean, teknologiaren bilakaeraren eskariei, herritar erabiltzaileen beharrei eta on lineko zerbitzuen eta aplikazioen garapenari erantzutera jo du.
Izenperen helburuak, egitekoa eta ikuspegia
- Telekomunikazio-sareen bidezko gobernu elektronikoaren erabilera sustatzea eta gobernu elektronikoaren garapena indartzea, betiere transakzioen segurtasuneko, konfidentzialtasuneko, benetakotasuneko eta atzeraezintasuneko bermeekin.
- Euskal sektore publikoa osatzen duten erakundeen esparruan, segurtasun-zerbitzuak eta zerbitzu teknikoak eta administratiboak egitea, teknika eta bitarteko elektronikoen, informatikoen eta telematikoen bitartez.
- Pertsona edo entitate publikoentzat edo pribatuentzat beharrezkoak diren txartel-euskarriak edo erabiltzaile-mailako tituluak edo ziurtagiriak jaulkitzea, fabrikatzea eta hornitzea.
- Zerbitzari-mailako tituluak edo ziurtagiriak jaulkitzea, fabrikatzea eta hornitzea.
- Gobernu elektronikoa sustatzearekin lotzen diren aholkularitza-zerbitzuak egitea.
- Izenpek eta haren zuzendaritzak, bestalde, aditzera eman nahi dute gizonen eta emakumeen arteko berdintasunarekin duten gizarte-konpromisoa, eta haien erabiltzaileei, bezeroei eta erakunde hornitzaileei ezagutarazi nahi diete sexu-jazarpena eta jazarpen sexista borrokatzeko enpresak duen politika eta, zehazki, honako protokolo honen existentzia, berau zorroztasunez bete behar dela adierazita.
Izenperen jarduerari aplikatzekoa zaion legeria
- 59/2003 Legea, abenduaren 19koa, sinadura elektronikoari buruzkoa.
- Esteka falta da 910/2014 Araudia, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, uztailaren 23koa, identifikazio elektronikoari eta barne-merkatuko transakzio elektronikoetarako konfiantzako zerbitzuei buruzkoa eta 1999/93/EE Zuzentaraua indargabetzen duena
- 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, datu pertsonalak babesteari buruzkoa.
- 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren Araudia, datu pertsonalak babesteari buruzkoa, onartzen duena.
- 1/1996 Errege Dekretu Legegilea, apirilaren 12koa, Jabetzari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
- 3/2011 Errege Dekretu Legegilea, azaroaren 14koa, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
Izenperen estatutuak
Maila | Izen-abizenak | Erakundea | Kargua |
---|---|---|---|
Presidentea | Xabier Patxi Arrieta Goiri jn. | Eusko Jaurlaritza | Informatika eta telekomunikazioetako zuzendaria |
Presidenteordea | Urko Goitia Goikoetxea jn. | LANTIK | Zuzendaria |
Kontseiluko kidea | Jon Iñaki Betolaza San Miguel jn. | Eusko Jaurlaritza | Farmaziako zuzendaria |
Kontseiluko kidea | Javier Bikandi Irazabal jn. | Eusko Jaurlaritza | Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria |
Kontseiluko kidea | Alex Etxeberria Aranburu jn. | EJIE | Zuzendaria |
Kontseiluko kidea | Juan Ignacio Urresola Arechabala jn. | Eusko Jaurlaritza | Lan eta Justizia Saileko Zerbitzu zuzendaria |
Kontseiluko kidea | Aitor Urzelai Inza jn. | Eusko Jaurlaritza | Plangintza eta Estrategiako zuzendaria |
Kontseiluko kidea | Juan Antonio Martin Zubiaur jn. | BiscayTik fundazioa | Proiektuburua |
Kontseiluko kidea | Roberto Ibarretxe Aspiunza jn. | LANTIK | Administrazioko zuzendaria |
Kontseiluko kidea |
Aitor Olaizola jn. |
IZFE |
Zuzendari nagusial |
Kontseiluko kidea | Jose Luis Mendiola jn. | Gipuzkoako Foru Aldundia | Informatikako gerentea |
Kontseiluko kidea | Ana María del Val Sancho and. | CCASA | Zerbitzu Orokorren zuzendaria |
Idazkaria (ez da kontseiluko kide) | Talia Besga Basterrra and. | ||
Zuzendari nagusia | Izaskun Urrestarazu and. | IZENPE | Zuzendaria |
Zuzendaritza Nagusia
- Arlo teknikoko arduraduna
- Hardwareko teknikaria
- Hardwareko teknikaria
- Softwareko teknikaria
- Zerbitzuetako teknikaria
- Aholkularitza juridikoko arduraduna
- Segurtasuneko arduraduna
- Langile eta administrazioko arduraduna
- Ofizial administraria
- Marketin eta komunikazioko arduraduna
- Zerbitzuetako teknikaria
- Proiektuen arloko arduraduna
- Proiektuen arloko arduraduna
- Proiektuen arloko arduraduna
- % 64 emakumeak
- % 36 gizonak
- % 86 goi-mailako tituludunak
- Administrazioa eta langileak
- Aholkularitza juridikoa
- Marketin eta komunikazioa
- Proiektuak
- Teknika eta produkzioa
- Zuzendaritza Nagusia
- Arloko arduraduna
- Proiektuen eta zerbitzuen arduraduna
- Teknikari espezialista
- Administraria
Zuzendaritza-taldea:
-
Zuzendaritza Nagusiaren profila: Izaskun Urrestarazu
- Goi-karguen ordainsariak » Zuzendaritza Nagusia: 67.773,72€
- Ondasunen adierazpena eta jarduera jakinaraziak
- Izenpeko zuzendaria r langile publikoen eta goi-karguen edo parekoen bateragarritasunari buruzko ebazpenenmende dago.
- Erakunde honek ez du kargua uztearen ondoriozko kalte-ordainik ordaindu.
Informazio publikora sartzeko eskubidea baliatzeko eskaera: