Konpromisoak
Izenpek konpromiso sendoa du gizartearekin. Konpromiso hori zerbitzu-bokazioaren emaitza da, haren misioarekin, ikuspegiarekin eta balioekin koherentea.
Izenperen zuzendaritzaren helburu nagusietako bat da enpresa osatzen duten pertsona guztien osasuna, segurtasuna eta ongizatea bermatzea, baita enpresaren ondasunak eta bertako produktuak zaintzea ere, era horretan, lan-jarduera baldintza seguru eta lehiakorretan garatzeko. Era berean, 54/2003 Legearen bidez aldatutako Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legea onartzeko eta egunean edukitzeko konpromisoa hartzen du, baita gai honetan enpresaren jardueretan eragina duten laneko legeak eta araudiak ere.
Izenpe eta bere zuzendaritzaren konpromisoetako bat Emakumeen eta Gizonen Berdintasunarekin dago. Horregatik, Eusko Jaurlaritzaren 11/2014 Dekretua, otsailaren 11koak doitzen duen bezala, Izenpe, 2011eko azarotik, Emakumeen eta Gizonen Aukera-berdintasunerako Lankidetza Erakundea da.
Halaber Izenpek laneko sexu-jazarpenari aurre egiteko protokolo bat dauka.
- Eusko Jaurlaritzaren 11/2014 Dekretua, otsailaren 11koak doitzen duen bezala, Izenpe, Emakumeen eta Gizonen Aukera-berdintasunerako Lankidetza Erakundea da (PDF, 331 KB)
- 2015eko abuztuaren 31koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Izenpe erakundeari emakumeen eta gizonen berdintasunerako lankidetza erakundearen izaera aitortzeko dena (PDF, 174 KB)
- Emakundearen 2018ko urriaren 1eko ebazpena; horren bidez ebatzi da Izenpe erakundeak jarraitzen duela "Emakume eta gizonen berdintasunerako lankidetza erakundea"ren bereizgarria izaten (PDF, 42 KB)
- Emakundearen 2020ko abuztuaren 24ko ebazpena; horren bidez ebatzi da Izenpe erakundeak jarraitzen duela "Emakume eta gizonen berdintasunerako lankidetza erakundea"ren bereizgarria izaten (PDF, 168 KB)
IZENPEK BIKAIN-EUSKARAREN KALITATE ZIURTAGIRIA ESKURATU DU. BIKAIN ZILARRA!
Bikain Ziurtagiri ofizial, publiko eta doakoa da, Eusko Jaurlaritzak luzatzen duena, eta enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duena.
BIKAIN ZIURTAGIRI MAILAK. Oinarrizko maila edo Bikain beltza , Tarteko maila edo Bikain zilarra eta Goi maila edo Bikain urrea.
Bikain Ziurtagiriak banatzeko ekitaldia 2014. 300 pertsona inguru elkartu dira Euskararen Kalitate Ziurtagirien 7. edizio honetan, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak, Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu ditu azaroaren 18an, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egindako ekitaldian eta hantxe egon gara gure ziurtagiria jasotzeko