Informazio korporatiba

Izenpe SA, Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa: Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek bultzatuta 2002. urtean eratutako sozietate anonimo bat da. Eusko Jaurlaritzaren eta Aldundien sozietate informatikoen bitartez eratu da: EJIE, LANTIK, IZFE eta CCASA.

Ziurtapen-zerbitzuen egile batek sinadura elektronikoko zerbitzuak eskaintzen ditu. Sinadura elektronikoa honela defini daiteke: ohiko eskuzko sinadura “ordezka” dezaketen prozedura tekniko eta juridikoen multzoa, aurrez bertaratuta egin behar ziren izapideak orain Internet bidez eta telefono bidez egin ahal izateko. Izenpek aholkularitza, prestakuntza eta dibulgazioko zerbitzu osoagoak egitera jo du, baita administrazio publikoei zein enpresei informazioaren gizartearen arloko arau berriak abian jartzen laguntzen dieten beste produktu osagarri batzuk eskaintzera ere. Era berean, teknologiaren bilakaeraren eskariei, herritar erabiltzaileen beharrei eta on lineko zerbitzuen eta aplikazioen garapenari erantzutera jo du.

Izenperen helburuak, egitekoa eta ikuspegia

  • Telekomunikazio-sareen bidezko gobernu elektronikoaren erabilera sustatzea eta gobernu elektronikoaren garapena indartzea, betiere transakzioen segurtasuneko, konfidentzialtasuneko, benetakotasuneko eta atzeraezintasuneko bermeekin.
  • Euskal sektore publikoa osatzen duten erakundeen esparruan, segurtasun-zerbitzuak eta zerbitzu teknikoak eta administratiboak egitea, teknika eta bitarteko elektronikoen, informatikoen eta telematikoen bitartez.
  • Pertsona edo entitate publikoentzat edo pribatuentzat beharrezkoak diren txartel-euskarriak edo erabiltzaile-mailako tituluak edo ziurtagiriak jaulkitzea, fabrikatzea eta hornitzea.
  • Zerbitzari-mailako tituluak edo ziurtagiriak jaulkitzea, fabrikatzea eta hornitzea.
  • Gobernu elektronikoa sustatzearekin lotzen diren aholkularitza-zerbitzuak egitea.
  • Izenpek eta haren zuzendaritzak, bestalde, aditzera eman nahi dute gizonen eta emakumeen arteko berdintasunarekin duten gizarte-konpromisoa, eta haien erabiltzaileei, bezeroei eta erakunde hornitzaileei ezagutarazi nahi diete sexu-jazarpena eta jazarpen sexista borrokatzeko enpresak duen politika eta, zehazki, honako protokolo honen existentzia, berau zorroztasunez bete behar dela adierazita.

Izenperen jarduerari aplikatzekoa zaion legeria

Izenperen estatutuak

Izenperen estatutuak, 2018 (PDF, 233 KB)

Maila Izen-abizenak Erakundea Kargua
Presidentea Xabier Patxi Arrieta Goiri jn. Eusko Jaurlaritza Informatika eta telekomunikazioetako zuzendaria
Presidenteordea Urko Goitia Goikoetxea jn. LANTIK Zuzendaria
Kontseiluko kidea Jon Iñaki Betolaza San Miguel jn. Eusko Jaurlaritza Farmaziako zuzendaria
Kontseiluko kidea Javier Bikandi Irazabal jn. Eusko Jaurlaritza Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria
Kontseiluko kidea Alex Etxeberria Aranburu jn. EJIE Zuzendaria
Kontseiluko kidea Juan Ignacio Urresola Arechabala jn. Eusko Jaurlaritza Lan eta Justizia Saileko Zerbitzu zuzendaria
Kontseiluko kidea Aitor Urzelai Inza jn. Eusko Jaurlaritza Plangintza eta Estrategiako zuzendaria
Kontseiluko kidea Juan Antonio Martin Zubiaur jn. BiscayTik fundazioa Proiektuburua
Kontseiluko kidea Roberto Ibarretxe Aspiunza jn. LANTIK Administrazioko zuzendaria
Kontseiluko kidea

Aitor Olaizola jn.

IZFE

Zuzendari nagusial
Kontseiluko kidea Jose Luis Mendiola jn. Gipuzkoako Foru Aldundia Informatikako gerentea
Kontseiluko kidea Ana María del Val Sancho and. CCASA Zerbitzu Orokorren zuzendaria
Idazkaria (ez da kontseiluko kide) Talia Besga Basterrra and.
Zuzendari nagusia Izaskun Urrestarazu and. IZENPE Zuzendaria

Zuzendaritza Nagusia

  • Arlo teknikoko arduraduna
    • Hardwareko teknikaria
    • Hardwareko teknikaria
    • Softwareko teknikaria
    • Zerbitzuetako teknikaria
  • Aholkularitza juridikoko arduraduna
  • Segurtasuneko arduraduna
  • Langile eta administrazioko arduraduna
    • Ofizial administraria
  • Marketin eta komunikazioko arduraduna
    • Zerbitzuetako teknikaria
  • Proiektuen arloko arduraduna
    • Proiektuen arloko arduraduna
    • Proiektuen arloko arduraduna
Banaketa
  • % 64 emakumeak
  • % 36 gizonak
  • % 86 goi-mailako tituludunak
5 lan-arlo
  • Administrazioa eta langileak
  • Aholkularitza juridikoa
  • Marketin eta komunikazioa
  • Proiektuak
  • Teknika eta produkzioa
5 maila profesional
  • Zuzendaritza Nagusia
  • Arloko arduraduna
  • Proiektuen eta zerbitzuen arduraduna
  • Teknikari espezialista
  • Administraria

Interesgarria izan dakizuke

Kontratatzailearen profila

Izenpek zure eskueran jartzen du Izenperen kontratatzailearen profila, aktibo dauden iragarki irekiak kontsultatzeko aukera izan dezazun.

Ikusi iragarkiak

Zerbitzuen eta tresnen ataria

Izenperen identifikazio elektronikorako hainbat bitarteko kudeatzea, probatzea eta eskatzea ahalbidetzen duten tresna guztietara sartzeko aukera ematen du.

Sartu kudeaketa-panelean

Euskadiko identifikazio elektronikoa

Euskal administrazioen identifikazio elektronikorako plataforma da. Herritarrei, enpresei eta profesionalei aukera ematen die leku bakar batean identifikatzeko, Euskadiko administrazio publikoarekin tramiteak egiteko.

Gehiago jakiteko

Gure profesionaltasuna bermatzen duten aitorpenak

Joan hasierara