logo zain

Zain

Sinadura zerbitzuen plataforma

Zain konfiantzako zerbitzuen plataforma da, segurtasun-zerbitzu global eta estandarizatuen multzoa hartzen duena barne (kautotzea, baimentzea, sinadura elektronikoa eta datuen babesa), web-zerbitzu gisa.

ZAIN plataformak aukera emango digu orain arte aplikazioak integrazioko ohiko tresnak erabiliz segurtasun-mekanismoz hornitzeak berekin zekarren konplexutasuna gainditzeko. Plataformaren zerbitzuetara bideratutako arkitekturari eta informazioa kudeatzeko sistema osoari esker, konfiantzako mekanismoak txertatu ahal izan dira negozio-prozesuetan, batzuen eta besteen arteko independentziari bide emanez eta segurtasuneko eta ikuskaritzako politikak modu zentralizatuan kudeatzeko ahalmena eskainiz. Erabateko modularitateak etorkizuneko hazkundea ere bermatuko du, funtzionalitateari nahiz prestazioei begira. Eskalagarritasuna eta jardun-denboraren inguruko eskakizunik zorrotzenetara egokitzeko ahalmena ditu ezaugarri.

Laburbilduz:

  • Ezartzeko eta mantentzeko erraza
  • Zerbitzu berriak abian jartzeko gutxieneko ahalegina
  • Hardwarearekiko erabateko independentzia
  • Estandar eta premia berriekin bat datorrena
  • Berritasunetara egokitutakoa eta eguneratua

Izenpek eskaera egiteko txantiloia emango dizu eta bertan bilduko ditu aplikazioak egoki konfiguratzeko beharrezkoak diren datuak.

Aplikazioari dagokion ziurtagiriaren zati publikoa plataforman hartu behar da barne.

Aplikazioak sinadurak zerbitzarian egiten baditu, ezinbestekoa da plataformak helburu horretarako erabiliko den ziurtagiria zaintzea. Izenperen ziurtagiri hauetakoren bat izan beharko duzu:

  • Erakundea
  • Administrazio-organoarena
  • Aplikazioa

Izenpek ongietorri-kita emango dizu, eta bertan egongo da aplikazioei alta ematearen inguruko dokumentazioa, baita tutorialak eta adibideak ere; eta aplikazioaren konfigurazioa barne duen txostena emango dio berorren arduradunari.

Plataformako bezero nagusiak:

  • Eusko Jaurlaritza
  • Osakidetza
  • Arabako Foru Aldundia
  • Eusko Legebiltzarra 
  • Biscaytik
  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Ararteko
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Tecnalia
  • Metaposta
  • Bilboko Portu Agintaritza
  • Txingudiko Zerbitzuak 
  • Acurian
  • Barakaldoko Udala 
  • Beasaingo Udala
  • Bermeoko Udala
  • Eibarko Udala
  • Irungo Udala
  • Legazpiko Udala
  • Leioako Udala
  • Vitoria-Gasteizko Udala 

imagen green arrow Jarduera-adierazleak

Gure zerbitzu edo soluzioren bat interesatzen bazaizu, ez izan zalantzarik eta jarri harremanetan gurekin. Zure esanetara gauzkazu arreta pertsonalizatua emateko.

Jarri harremanetan Izenperekin

Interesgarria izan dakizuke

Kontratatzailearen profila

Izenpek zure eskueran jartzen du Izenperen kontratatzailearen profila, aktibo dauden iragarki irekiak kontsultatzeko aukera izan dezazun.

Ikusi iragarkiak

Zerbitzuen eta tresnen ataria

Izenperen identifikazio elektronikorako hainbat bitarteko kudeatzea, probatzea eta eskatzea ahalbidetzen duten tresna guztietara sartzeko aukera ematen du.

Sartu kudeaketa-panelean

Euskadiko identifikazio elektronikoa

Euskal administrazioen identifikazio elektronikorako plataforma da. Herritarrei, enpresei eta profesionalei aukera ematen die leku bakar batean identifikatzeko, Euskadiko administrazio publikoarekin tramiteak egiteko.

Gehiago jakiteko

Gure profesionaltasuna bermatzen duten aitorpenak

Joan hasierara