Izenpek herritaren esku jartzen dituen zerbitzu hauek nabarmentzen ditugu

BakQ: herritarrentzat askotariko erabilerak dituen identifikazio-baliabidea
Euskal administrazioetako zerbitzuetan bere burua identifikatu ahal izango du eta modu elektronikoan sinatu, bere ordenagailuan edo gailu mugikorrean ezer instalatu beharrik gabe.
Euskadiko identifikazio elektroniko bidezko atarietan eta ziurtagiri digital kualifikatuak onartzen dituen beste edozein zerbitzutan erabil daiteke.
Eskatu orainIdentifikazio elektronikoko beste soluzio batzuk erakutsiko dizkizugu

Herritarraren ziurtagiria
Herritarrak administrazioarekin egin beharreko tramiteetan bere burua identifikatu eta modu elektronikoan sinatu ahal izango du, erraz eta bere tresnerian ezer instalatu beharrik gabe.
Eskatu orain
Bak
Bak ziurtagiriak aukera emango digu kritikotasun txikiko zerbitzuetan eta/edo tramiteetan geure burua kautotzeko eta sinatzeko, Euskadiko identifikazio elektronikoaren atariaren bidez.
Eskatu orain
Aldi baterako pasahitza
Maila oso txikiko identifikazio-baliabidea, aldi baterako erabiliko dena BakQ ziurtagiria jaulki aurreko erregistro-prozesuetan.
Eskatu orain
Izenpe mobile
Aplikazio mugikor horri esker, identifikazio elektronikorako baliabide seguru gisa erabili ahal izan duzu zure gailu mugikorra. Haren bidez, zure BakQ identitate digitalera sartu ahal izango zara, edozein tramite egiteko. Autentifikatzeko eta sinatzeko modu erosoa eta arina, pasahitza eta koordenatua erabili gabe, telefono mugikorra soilik.
Eskatu orain