Akreditazioak eta foroak

Izenpek bere profesionaltasuna eta jardun ona abalatzen duten ziurtagiri kualifikatu zorrotzenak eta aitorpenak ditu.

ISO/IEC 27001 eta 27701 ziurtagiriak

ISO/IEC 27001 ziurtagiria informazioaren segurtasunerako estandar bat da (Information technology - Security techniques - Information security management systems - Requirements).

ISO 27001 deskargatzea (gaztelaniaz) (PDF, 253 KB)

ISO/IEC 27701: Informazioaren Segurtasunaren Kudeaketaren pribatutasuna kudeatzeko hedapen bat da, eta pribatutasuna babesteari buruzko orientazioa ematea du helburu.

ISO 27701 deskargatzea (gaztelaniaz) (PDF, 776 KB)

ETSI ziurtagiriak

  • ETSI EN 319 411-2 ziurtagari onartuko jaulkitzeko. Telekomunikazio Arauen Europako Institutuko (ETSI) ETSI EN 319 411-2 estandarrak jasotzen ditu ziurtagiri onartuak jaulkitzen dituzten Ziurtapen Autoritateek bete beharreko operazio eta kudeaketa ildoak. Honi eker, Izenpe, nabigatzaile eta sistema eragile nagusienek onartzea posible izan da.
  • ETSI EN 319 411-1 Web lekuei ziurtagiria. Telekomunikazio Arauen Europako Institutuko (ETSI) ETSI EN 319 411-1 estandarrak jasotzen ditu gako publikoko ziurtagiriak jaulkitzen dituzten Ziurtapen Autoritateek bete beharreko operazio eta kudeaketa ildoak. Horrez gain, balidazio hedatuko zirtagiriak jaulkitzeko aukera eskaintzen du zerbitzari ziurtagirientzat beraien ezaugarri nagusiena nabigatzaile barretan berdez agertzen direla delarik.
  • ETSI EN 319 421 Denbora zigilatzeko zerbitzua.

CAB Forum nazioarteko foroa

  • CA/Browser foroa ziurtatze-agintarien (CA) eta Interneteko nabigatzaileen agintarien (browser) antolakunde boluntarioa da. Webgune babestuen segurtasuna bermatzeko jarraibideak abiarazi ditu. Balidazio hedatua (EV) deritzan ezaugarri berria duen Zerbitzari Seguruko Ziurtagirien (SSL) bidez babestuko dituzte webguneak. Mota horretako ziurtagirien hartzailearen nortasuna egiaztatzeko eta ziurtatzeko prozedurak ere babestuko dituzte.
  • SSL ziurtagirien balidazio hedatuak babes-geruza erantsia gaineratzen die zerbitzari seguruko ziurtagiriei. Horrela, webgunearen azken erabiltzaileak benetan web-orri horretan dagoela, eta ez beste batean, ziurtatzen du eta Interneteko iruzurrak saihesten ditu.
  • EV balidazio hedatua duten SSL ziurtagiriei esker, enpresek eta administrazioek haien webgunera segurtasunez sartzen dela ziurtatzen dute, eta, gainera, phishing arriskua eta Interneteko beste iruzur batzuk kontrolatzen dituzte.
  • Mundu-mailan onartuta dagoen autoritate ziurtagiri-emaile publiko bakarra da.

Informazio gehiago

ETSI (Telekomunikazioetako Estandarren Europako Institutua)

Onartutako ziurtagiriak jaulkitzen dituzten ziurtapen-autoritateek bete beharreko lanerako eta kudeaketarako norabideak biltzen ditu. 

Informazio gehiago

UE Trust Mark, kalifikatutako konfinatza zerbitzuetarako etiketa

Konfiantza-etiketa honengatik bereizten da argi eta garbi gainerako konfiantza-zerbitzuak kalifikatutako konfiantza-zerbitzuak, gardentasunari horrela merkatuan lagunduz eta lineako zerbitzuetarakokonfiantza eta hauen egokitasuna, erabiltzaileek osoki aprobetxa ditzatela eta zerbitzu|komun elektronikoekin fida daitezela erreserbarik gabe funtsezko alderdien, beraz sustatuz.

Informazio gehiago

Joan hasierara