Informazio korporatiba
Izenpe SA, Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa: Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek bultzatuta 2002. urtean eratutako sozietate anonimo bat da. Eusko Jaurlaritzaren eta Aldundien sozietate informatikoen bitartez eratu da: EJIE, LANTIK, IZFE eta CCASA.
Ziurtapen-zerbitzuen egile batek sinadura elektronikoko zerbitzuak eskaintzen ditu. Sinadura elektronikoa honela defini daiteke: ohiko eskuzko sinadura “ordezka” dezaketen prozedura tekniko eta juridikoen multzoa, aurrez bertaratuta egin behar ziren izapideak orain Internet bidez eta telefono bidez egin ahal izateko. Izenpek aholkularitza, prestakuntza eta dibulgazioko zerbitzu osoagoak egitera jo du, baita administrazio publikoei zein enpresei informazioaren gizartearen arloko arau berriak abian jartzen laguntzen dieten beste produktu osagarri batzuk eskaintzera ere. Era berean, teknologiaren bilakaeraren eskariei, herritar erabiltzaileen beharrei eta on lineko zerbitzuen eta aplikazioen garapenari erantzutera jo du.
Izenperen helburuak, egitekoa eta ikuspegia
- Telekomunikazio-sareen bidezko gobernu elektronikoaren erabilera sustatzea eta gobernu elektronikoaren garapena indartzea, betiere transakzioen segurtasuneko, konfidentzialtasuneko, benetakotasuneko eta atzeraezintasuneko bermeekin.
- Euskal sektore publikoa osatzen duten erakundeen esparruan, segurtasun-zerbitzuak eta zerbitzu teknikoak eta administratiboak egitea, teknika eta bitarteko elektronikoen, informatikoen eta telematikoen bitartez.
- Pertsona edo entitate publikoentzat edo pribatuentzat beharrezkoak diren txartel-euskarriak edo erabiltzaile-mailako tituluak edo ziurtagiriak jaulkitzea, fabrikatzea eta hornitzea.
- Zerbitzari-mailako tituluak edo ziurtagiriak jaulkitzea, fabrikatzea eta hornitzea.
- Gobernu elektronikoa sustatzearekin lotzen diren aholkularitza-zerbitzuak egitea.
- Izenpek eta haren zuzendaritzak, bestalde, aditzera eman nahi dute gizonen eta emakumeen arteko berdintasunarekin duten gizarte-konpromisoa, eta haien erabiltzaileei, bezeroei eta erakunde hornitzaileei ezagutarazi nahi diete sexu-jazarpena eta jazarpen sexista borrokatzeko enpresak duen politika eta, zehazki, honako protokolo honen existentzia, berau zorroztasunez bete behar dela adierazita.
Izenperen jarduerari aplikatzekoa zaion legeria
- Esteka falta da 910/2014 Araudia, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, uztailaren 23koa, identifikazio elektronikoari eta barne-merkatuko transakzio elektronikoetarako konfiantzako zerbitzuei buruzkoa eta 1999/93/EE Zuzentaraua indargabetzen duena
-
6/2020 Legea, azaroaren 11koa, konfiantzazko zerbitzu elektronikoen alderdi jakin batzuk arautzen dituena.
-
2016/679 (EB) ERREGELAMENDUA, 2016ko apirilaren 27koa, EUROPAKO PARLAMENTUARENA ETA KONTSEILUARENA, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen du (Datuak babesteko erregelamendu orokorra).
-
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.
-
9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Zerbitzu Publikoen Kontratuena, Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2014/23/UE eta 2014/24/UE zuzentarauak, 2014ko otsailaren 26koak, Espainiako ordenamendu juridikora lekualdatzen dituena.
Maila | Izen-abizenak | Erakundea | Kargua |
---|---|---|---|
Presidentea | Xabier Patxi Arrieta Goiri jn. | Eusko Jaurlaritza | Informatika eta telekomunikazioetako zuzendaria |
Presidenteordea | Urko Goitia Goikoetxea jn. | LANTIK | Zuzendaria |
Kontseiluko kidea | Jon Iñaki Betolaza San Miguel jn. | Eusko Jaurlaritza | Farmaziako zuzendaria |
Kontseiluko kidea | Miren Matxalen Lauzurika Jauregi and. | Eusko Jaurlaritza | Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako zuzendaria |
Kontseiluko kidea | Miren Karmele Arias Martinez and. | Eusko Jaurlaritza | Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak, Zerbitzu zuzendaria |
Kontseiluko kidea | Asier Sáez de Vicuña Ortueta jn. | EJIE | Zuzendaria |
Kontseiluko kidea | Iañki Suarez Arauzo jn. | SPRI | Eraldaketa Digitalaren Arloko zuzendaria |
Kontseiluko kidea | Nerea Martiartu Crespo and. | LANTIK | Gerente |
Kontseiluko kidea | Iratxe Guillerna Campo and. | LANTIK | Estrategia, Negozio eta Modernizazio Unitateko zuzendaria |
Kontseiluko kidea | Aitor Olaizola Zubillaga jn. | IZFE | Zuzendari nagusia |
Kontseiluko kidea | Miren Izaskun Gainberri and. | Gipuzkoako Foru Aldundia | Administrazio eta Finantzetako burua |
Kontseiluko kidea | Javier Mardones Gomez-Marañon jn. | CCASA | Zerbitzu Orokorren zuzendaria |
Kontseiluko kidea | Maria Mutuberria Zabala and. | UPV/EHU | Eraldaketa Digitaleko eta Administrazio Elektronikoko Proiektuen Koordinazioaren arduraduna |
Kontseiluko kidea | Ana María López Loyarte and. | Toki administrazioaren ordezkaria. Donostiako Udala | Gobernantza Ireki, Digital eta Kolaboratiboko ordezkaritza |
Idazkaria (ez da kontseiluko kide) | Talia Besga Basterra and. |
- Arlo teknikoko arduraduna
- Hardwareko teknikaria
- Hardwareko teknikaria
- Softwareko teknikaria
- PKI Sistemetako eta Azpiegituretako teknikaria
- PKI Sistemetako eta Azpiegituretako teknikaria
- Zerbitzuetako teknikaria
- Aholkularitza juridikoko arduraduna
- Segurtasuneko arduraduna
- Langile eta administrazioko arduraduna
- Ofizial administraria
- Marketin eta komunikazioko arduraduna
- Zerbitzuetako teknikaria
- Proiektuen arloko arduraduna
- Proiektuen arloko arduraduna
- Proiektuen arloko arduraduna
- % 57 emakumeak
- % 43 gizonak
- % 86 goi-mailako tituludunak
- Administrazioa eta langileak
- Aholkularitza juridikoa
- Marketin eta komunikazioa
- Proiektuak
- Teknika eta produkzioa
- Zuzendaritza Nagusia
- Arloko arduraduna
- Proiektuen eta zerbitzuen arduraduna
- Teknikari espezialista
- Administraria
Zuzendaritza-taldea:
-
Zuzendaritza Nagusiaren profila: Izaskun Urrestarazu
- Ondasunen adierazpena eta jarduera jakinaraziak
- Izenpeko zuzendaria r langile publikoen eta goi-karguen edo parekoen bateragarritasunari buruzko ebazpenenmende dago.
- Erakunde honek ez du kargua uztearen ondoriozko kalte-ordainik ordaindu.
Informazio publikora sartzeko eskubidea baliatzeko eskaera: