logo giltza

Giltza

Identitateko plataforma autentifikazio eta sinadurarako

Identifikatzeko beharra etengabea da segurtasun-sistema guztietan eta parte-hartze, kontsulta edo informazioko prozesu ugaritan.

Autentifikazioa beste aldea benetan bera dela ziurtatzen duen prozesua da. Hortaz, haren sendotasunak zuzeneko eragina dauka segurtasun-sistemen fidagarritasunean, eta haren beharra zerbitzuaren garrantziaren eta kritikotasunaren araberakoa da. Zerbitzu horiek beti ez dute sinadura-funtzio bat behar erabili ahal izateko. Identifikatzeko mekanismo eta formula asko daude, eta premia berezien arabera ugaritu dira. Mekanismorik onartuena eta zabalduena erabiltzailea/pasahitza da, baina eskaintzen duen segurtasun-maila oso txikia da. Izan ere, keyloggerrak erabiliz kopia daiteke edota indar basatia baliatuta edo, besterik gabe, «zeharka begiratuta» lor daiteke. Gauza bera gertatzen da hardware-mekanismoekin, erabiltzailearen esperientzia eragozten baitute, batez ere kontsumitzailearen premietara bideratutako sistemen kasuan (mugikortasuna behar dute eta kostu handiagoa dute).

Ez dago segurtasunik handiena eskaintzen duen eta, aldi berean, testuinguru guztietan erraz erabil daitekeen autentifikazio-mekanismo “idealik”, eta, gainera, «hodeiko» aplikazioak aplikazio korporatiboen luzapen gisa ikusten dira gero eta neurri handiagoan.

 

Giltza autentifikazio-mekanismoen konbinazioan oinarritu da kasu bakoitzean segurtasunaren, kostuen eta erabilera-erraztasunaren arteko erlaziorik onena eskaintzeko. Faktore desberdinak erabiltzen ditu kasu bakoitzean, beharrezkoa den segurtasun-mailaren edo kritikotasunaren arabera, eta nahi diren identitate guztiak federatzeko aukera ematen du. Gainera, sendotasun-maila handiagoak eskaintzen ditu beharrezkoa den kasuetan, identifikazio paralelorik sortu behar izan gabe.

Web eta Cloud inguruneetarako autentifikazio moldagarriko zerbitzari bat da:

  • Autentifikazio-mekanismo korporatiboak, sozialak eta gobernukoak eskaintzen ditu.
  • Autentifikazio metagarria. Autentifikazioaren konfiantza-maila ebaluatzen du, eta maila hori igo egiten du aplikazioak behar duenean.
  • Testuinguruaren araberako informazioaren azterketa. Autentifikazioaren segurtasuna hobetzen du erabiltzailearen esperientzia eragotzi gabe.
  • Identitate-federazioarekiko konfiantza kudeatzen du, eta aplikazioen arteko sarbide bakarreko kontrola eskaintzen du.
  • Autentifikazioaren reporting-sistema bat eta segurtasun-arazoak konpontzeko erreakzio bizkorra eskaintzen ditu.

Zerbitzuek izapide bakoitzerako nolako segurtasun-maila nahi duten eta kasu bakoitzerako zer identifikazio-baliabide onartzen dituzten finkatuko dute, eta Giltza plataformari jakinaraziko diote. Plataformak, berriz, autentifikazioarekin edo sinadurarekin jarraitzeko aukera ditzakeen baliabideak erakutsiko dizkio erabiltzaileari.

Herritarrek, harremanetan jarri nahi duten administrazioaren izapide elektronikoko web-atariaren edo egoitza elektronikoaren bitartez, aukeraketa egin eta kudeaketa hasiko dute, argibideei jarraikiz.

Atariak berak edo zerbitzuak autentifikazioa edo sinadura behar duenean soilik zabalduko da Giltza plataformaren ataria. Atari horrek izapidearekin aurrera jarraitzeko erabil daitezkeen identifikazio-baliabideak erakutsiko ditu, eta bakoitzaren segurtasun-maila adieraziko du.

Herritarrek beren irizpidearen arabera edo erakutsitakoen artean eskuragarri dituzten identifikazio-baliabideak kontuan hartuta aukeratu ahal izango dute erabili nahi dutena.

Zerbitzu berean, erabiltzaileak hainbat identifikazio-baliabide aukeratu ahal izango ditu izapide edo une bakoitzean.

Joan hasierara