Segurtasuna eta pribatutasuna

Izenperen Zuzendaritza Nagusiak konpromisoa hartzen du ISO 27001 nazioarteko estandarrean oinarritutako Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistema (ISKS) mantentzeko eta hobetzeko, honako printzipio orokor hauen arabera:

Sortzen, gordetzen eta/edo kudeatzen duen informazio ororen eskuragarritasuna, osotasuna, konfidentzialtasuna, trazabilitatea, egiazkotasuna eta pribatutasuna zaintzea, baita hura eusten duten zerbitzu eta sistema informatikoena ere.

Aplikatzen diren antolaketa, araudi, kontratu, operatiba eta teknologia mailako segurtasun-neurriak informazioaren kritikotasunarekiko eta haiek eusten dituzten zerbitzu eta sistema informatikoei eragiten dieten arriskuekiko proportzionalak direla bermatzea; behar bezala zaintzea eta kostuaren eta onuraren arteko balantze egokia eginez mantentzea.

Eskainitako zerbitzuen eta/edo haiek eusten dituzten sistema informatikoen segurtasunari edo jarraikortasunari eragiten dioten gorabeherak modu eraginkorrean kudeatzen eta ebazten direla ziurtatzea, berriz ez errepikatzeko.

Eskaintzen diren zerbitzuak eskaintzen jarraitu ahal izango direla bermatzea, baita haien disfuntzioak eragin litzakeen gorabehera larria gertatuz gero ere.

Informazioaren segurtasuna erakundearen kulturaren parte izan dadin zaintzea, langile guztiek uler, onar eta aplika ditzaten erantzukizunez segurtasuneko jarraibideak.

Joan hasierara