Barneko Informazio Sistemak

Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa-Empresa de Certificación y Servicios, Izenpe, SAk Informazioko Barne Sistema bat du, balizko arrisku eta ez-betetzeei buruzko informazioa emateko aukera ematen duena, sozietate honen etikaren eta betetze-kulturaren ildotik.

Legearen aurkako egitateei buruzko komunikazioak ahoz, idatziz edo bi modutara egin ahal izango zaizkio Barneko Informazio Sistemari.

  • Ahozko komunikazioen kasuan, 900 840 123 zenbakiaren bidez bideratu beharko dira, Izenperen legezko eta araudia betetzeko arduradunarekin harremanetan jarrita, hura baita informazio-sistemaren arduraduna.

Informatzaileak aurrez aurreko bilera bat eskatzen badu salaketa jartzeko, gehienez ere zazpi (7) egun naturaleko epean egin beharko da.

  • Idatzizko komunikazioen kasuan, honela bideratu ahal izango dira:
  • Helbidea: salaketak@izenpe.eus.
  • Posta: Beato Tomás de Zumárraga kalea, 71. zkia, 1. solairua. 01008 Vitoria-Gasteiz, Informazio Sistemaren arduradunaren esanetara.

Edozein salaketa jartzeko kanala edozein dela ere, gutxienez honako informazio hau jaso beharko da:

  • Salatutako irregulartasuna, irregulartasunaren inguruabarrak zehatz-mehatz aipatuta eta, ahal den neurrian, dokumentu-euskarria erantsita.
  • Irregulartasunaren zuzeneko erantzuleen identitatea.

Egiten diren komunikazioak erakundeko barne-sistemaren arduradunak kudeatuko ditu, esklusiboki eta konfidentzialtasun-betebehar zorrotzenarekin.

Informazio-kanal hori aipatutako irregulartasunak edo ez-betetzeak jakinarazteko baino ez da erabiliko. Ez dira erabili behar beste esparru batzuetan kexak helarazteko.

Azken aldaketako data:

Joan hasierara