Euskadiko identifikazio elektronikoa

Profesionalak hodeian

Edozein entitateko profesionalentzako identifikazio elektronikoko baliabidea, biltegi publiko batean, hodeian, gordetzen dena.

Zure nortasun digital profesionala.

Autentifikaziorako eta sinadura elektronikorako identifikazio elektronikoko baliabidea, elementu hauek osatua:

  • NANa
  • Pasahitza
  • OTPa: helbide elektroniko batera edo telefono mugikorrera, SMS bidez
  • Sinadura elektronikoko ziurtagiriak, hodeian, profesionala kide den entitate bakoitzerako

Entitate bakoitzeko ordezkariak/arduradunak eskaera onartu ostean, BakQ-aren oso antzekoa da.

Eskatzeko bi modu:

  • Aurretiazko ziurtagiri profesional baten bidez, txartelean
  • Identifikazio presentzialaren bidez, postu korporatibo batean

Eskaeraren ondoren, jaulkipen-prozesuan 6 urrats egin beharko dira pertsona bakoitzeko:

  1. Hodeiko ziurtagiri profesionala jaulkitzeko eta aktibatzeko esteka duen mezu elektronikoa jaso.
  2. Erabilera bakarreko kodea duen eta jarraitzeko aukera emango duen erregistro-SMSa jaso telefono mugikorrean edo OTP MAIL mezua helbide elektronikoan.
  3. Nortasuna egiaztu: NANaren iraungitze-data eskatzen da.
  4. Pasahitza sortu, tramitazioen barruan identifikatzeko eta sinatzeko erabiliko dena.
  5. Ziurtagiria erabiltzeko terminoak eta baldintzak onartu .
  6. Autentifikatzeko SMS edo OTP MAIL bat jaso eta, horren bidez, jaulkipen-prozesua amaitu eta hodeiko ziurtagiri profesionala aktibatu.

5 minututan izango duzu erabilgarri hodeiko nortasun digital profesionala.

Autentifikatzeko garaian, entitateak Euskadiko identifikazio elektronikoko ataria erakutsiko dizu. Bertan, onartutako identifikazio elektronikoko baliabideen aukerak erakutsiko dizkizu.

Hauen artean hautatu beharko duzu: “Profesionalak hodeian”

Lehen urrats gisa NANa eta pasahitza eskatuko dizkizu.

Gero, zure telefono mugikorrera edo helbide elektronikora bidalitako —zure konfigurazioaren arabera— erabilera bakarreko kodea eskatuko dizu.

Identifikatuta zaude!

Eta beste administrazio batzuetan?

Izenperen identifikazio elektronikoko ataria erabiltzen ez duten administrazioekin eta erakundeekin harremanetan jartzen zarenean ere hodeiko ziurtagiri profesionala erabil dezakezu identifikatzeko eta sinatzeko.

Sinadura-ziurtagiri kualifikatu bat, zure nortasun digital profesionalaren parte dena. Hortaz, eta ziurtagiri kualifikatu hori txartel fisiko batean erabiliko balitz bezalaxe erabili ahal izateko, Izenpek txartel birtuala jartzen du zure esku.

Zure ordenagailuan instalatu behar duzun software txiki bat da, eta horrekin ziurtagiri digitalen erabilera ahalbidetzen duen edozein egoitza edo bulego elektronikotan identifikatu ahal izango zara.

Hartara, txartel birtualak beste edozein ziurtagiriren moduan funtzionatzen du, eta edozein tramitetan eta zerbitzutan erabili ahal izango da.

Deskargatu eta instalatu ordenagailuan

Panel horretatik askotariko ekintzak egin ahal izango dituzu hodeiko zure ziurtagiri profesionala kudeatzeko.

  • Harremanetarako datuak aldatzea
  • Pasahitza aldatzea edo berreskuratzea
  • Ziurtagiria ezeztatzea

Kudeaketa-panelera sartzea

Interesgarria izan dakizuke

Zerbitzuen eta tresnen ataria

Izenperen identifikazio elektronikorako hainbat bitarteko kudeatzea, probatzea eta eskatzea ahalbidetzen duten tresna guztietara sartzeko aukera ematen du.

Kudeaketa-panelera sartzea

Soluzio gehiago

  • Idazki, sinadura-tresnak
  • Giltza, identitate digitalen federazio-plataforma
  • Ef4ktur, faktura elektronikoa
Ikus soluzio guztiak
Joan hasierara