Aplikazio ziurtagiria

Aplikazio-ziurtagiria da aplikazio informatiko batek aplikazioak berak sinatutako mezu edo fitxategien benetakotasuna eta integritatea ziurtatzeko erabiltzen duen ziurtagiria. Ziurtagiria jasotzen duen aplikazioa erabiltzen duen entitatea da ziurtagiriaren harpideduna. Ziurtagirian entitatea identifikatzen da, eta, hala, aplikazio informatiko batean instalatzeak berau erabiltzen duen entitatea identifikatzeko aukera ematen du.Izenpek jaulkitako ziurtagiri hori honako erabileretarako soilik erabiliko du harpidedunak: aplikazioak berak sortutako fitxategien eta/edo mezuen benetakotasuna eta integritatea ziurtatzeko.

Kontsulta iezaguzu ziurtagiri horien erabilerei buruz eta zure beharren araberako aholkuak emango dizkizugu.

Eskaera hiru pausotan egiten da:

  1. Izapide administratiboa osatzea

    Formulario horiek betetzean gidatuko zaituzten iruzkinak dituzte.

    Eskaeraren formularioa aplikazio ziurtagiria (PDF, 134 KB)

  2. Eskaera teknikoa sortzea

    Beharrezkoa da eskaera teknikoa Izenpe-ra igortzea. Hartarako jarraitu behar duzu hurrengo gidan deskribatzen diren pausoak.

  3. Igor ezazu helbide honetara certservidor@izenpe.eus, “Aplikazio-ziurtagiriaren eskaera” adierazi beharko duzu gaia eremuan.

Interesgarria izan dakizuke

Zerbitzuen eta tresnen ataria

BakQ, Bak, ziurtagiriak, sinadura, baliozkotzea… kudeaketa-tresna guztietara sartzeko aukera ematen du.

Kudeaketa-panelera sartzea

Soluzio gehiago

  • Idazki, sinadura-tresnak
  • Giltza, identitate digitalen federazio-plataforma
  • Ef4ktur, faktura elektronikoa
Ikus soluzio guztiak
Etxera