SSL, zerbitzari seguruaren ziurtagiriak

Gure web-domeinuei ziurtagiri bat gehitzeak eta erabiltzailearentzat gune seguru eta konfiantzazkotzat identifikatzeak islatu egiten du euskal administrazio eta enpresen indargune eta kudeaketa teknologiko egokia.

Erabiltzailearen konfiantza (gero eta adituagoa da Internet erabiltzen eta horren bidez izapideak egiten) marka baten irudiaren, indarraren eta ospearen funtsezko osagaia da. Horregatik, garrantzitsua da webgune bakoitzari kasuak kasu beharrezkoa den konfiantza- eta segurtasun-maila ematea; kritikotasun txikiko web korporatiboetarako domeinu-ziurtagiriaren bidez nahiz maila altuagoko erakunde-ziurtagirien bitartez.

Gainera, datuen tratamenduagatik edo merkataritza elektronikoagatik webgune bereziki delikatuak dituzten erakundeek SSL kualifikatu bat eskatu beharko lukete. Ziurtagiri horrek web-orrien bisitariei modu erraz eta fidagarri bat eskaintzen die euren lineako konfiantza ezartzeko, zerbitzari seguruaren ziurtagiriei babes-geruza gehigarri bat ematen baitie.

SSL, zerbitzari seguaruaren ziurtagiriak

Izenpek SSL ziurtagirien eskaintza zabala eskaintzen du, segurtasun digitalean liderra den Sektigo Ziurtapen Agintaritzarekin (CA) duen aliantzari esker. Horrek Izenperentzako ziurtagiri digitalak jaulkitzen ditu SubCA propio batetik, eta gure entitateen edozein behar berme eta segurtasun osoz asetzeko aukera ematen du.

ZIURTAGIRI MOTA PREZIOA (Bez gabe)
SSL DV: domeinu bakarra 42€ 
SSL DV wildcard 69€ 
SSL OV 77
SSL OV wildcard 180
SSL kualifikatua 137
Barruko CA  150

IZENPEk oso aplikazio sinplea jarri du Web ziurtagirien eskatzaileen esku. Aplikazio horrek erraztu egin du entitate berak kudeatzen dituen SSL eta Egoitza ziurtagiriak eskatzeko, kontrolatzeko eta ordaintzeko zereginak. 

APLIKAZIORAKO SARBIDEA

Alta hartu beharko da, eta ziurtagiriaren arabera osatu beharko da. Behin amaitu ondoren, IZENPE eskatzailearekin harremanetan jarriko da hurrengo urratsen berri emateko.

Interesgarria izan dakizuke

Zerbitzuen eta tresnen ataria

BakQ, Bak, ziurtagiriak, sinadura, baliozkotzea… kudeaketa-tresna guztietara sartzeko aukera ematen du.

Kudeaketa-panelera sartzea

Soluzio gehiago

  • Idazki, sinadura-tresnak
  • Giltza, identitate digitalen federazio-plataforma
  • Ef4ktur, faktura elektronikoa
Ikus soluzio guztiak
Etxera