Ziurtagiri profesionalak
Sozietate publikoetako, zuzenbide publikoko erakundeetako eta erakunde pribatuetako langileei zuzenduta daude.
Tresna berri horren soluzio teknologikoek eguneko kudeaketa telematikoan eraginkortasun handiagoa lortzen lagunduko dute. Horrez gain, txartelaren titularrek txartel horrekin izapide digitalak egin ditzakete hainbat administrazio publikorekin, eta lanbideko barne-izapideetan ere erabil ditzakete.
Eskaera egiteko garaian, erakundearen edo langilearen profila kontuan izanik, zertxobait aldatuko da jarri beharreko dokumentazioa eta jarraitu beharreko prozedura.
Berritzeak
IZENPEren ziurtagiria iraungitzeko data baino 60 egun lehenago, IZENPEk horren berri emateko mezu elektronikoa bidaliko du eskaera egin zenean emandako helbide elektronikora. Berritzeetan beste ziurtagiri bat jaulkiko da, eta ziurtagiri horren hasiera-data aktibo dagoen ziurtagiriaren iraungipen-dataren ondorengoa izango da, bata iraungi eta bestea erabiltzen hasteko.
*Oharra: 2022ko apirilaren 1etik aurrera, ziurtagiri profesionalen indarraldia 3 urtekoa izango da. Oharra teknikoa (PDF, 148 KB)
Izenperen ziurtagiri profesional onartuak langilea bere enpresarekin edo erakundearekin lan-mailan lotuta dagoen pertsona gisa identifikatzen du, eta, horrela, bere lan-esparruan zenbait kudeaketa arin eta segurtasunez egiteko aukera ematen dio.
Ziurtagiri horiek entitatearen zuzendaritzak eskatzen ditu, eta zuzendaritzak berak ezeztatuko ditu. Horrenbestez, antolakundearen barruan egon daitezkeen aldaketen aurrean, baimenak modu sinplean kudeatzeko aukera ematen du.
Ziurtagiri korporatiboen konfigurazioa dela eta, on line tramitazioez gain, beste eragiketa osagarri batzuk ere egin ahal izango dira:
- Ordenagailuko saioari hasiera ematea (Smart Card Logon)
- VPN sarerako konexioa
Ziurtagiri horiek eskatu eta izapidetzeko, beharrezkoa den prozedura eta dokumentazioa ezagutzeko dokumentazioa deskargatu behar da, eta, horrez gain, honako inprimaki hauek bete eta sinatu behar dira:
- Ordezkariaren ziurtagiria izapidetzeko gidak eta formularioak, erakunde motaren arabera:
Erakunde motaren arabera, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta prozedura zertxobait desberdinak dira. Erabiltzaileari ziurtagiria eskatzeko moduari eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazioa emateko: Entitateko gidak
- Ziurtagiriak eskatzeko/berritzeko formularioak (biak osatu beharko dira):
- Izenperen ziurtagiri PROFESIONALA - BAIMENA formularioa (PDF, 126 KB) Eskatzaileak bete beharrekoa (pertsona pribatu edo publiko ororen aurrean erakundea ordezkatzeko ahalmena duen pertsona edo legezko ordezkaria) eta komuna ziurtagiri profesionalako eredu guztietarako. Hitzorduan sinatuta eta zigilatuta entregatu behar da.
- Izenperen ziurtagiri PROFESIONALA – GAKOEN EDUKITZAILEA formularioa (PDF, 143 KB) gakoen edukitzaile adina eskaera bete beharko da, hau da, ziurtagiri profesional bat izango duen pertsona adina. Erakundeak eta gakoak dituen pertsonak sinatuta eta zigilatuta aurkeztu behar da.
DESKRIBAPENA | PREZIOA (BEZ gabe) | PREZIOA (BEZ barne) |
---|---|---|
Ziurtagiri profesionala pribatua, txartelean | 46,91 € | 56,76 € |
Ziurtagiri profesionala pribatua, Token USBan (ez du irakurgailurik behar) | 69,97 € | 84,66 € |
Ziurtagiri profesionala software | 36,78 € | 44,50 € |
USB irukargailua (aukerakoa) | 10,00 € | 12,10 € |
Bidalketa seguruaren kostuak* (bertaratu gabeko identifikazioa duten berritzeetarako) | 8,20 € |
*Penintsula barruko bidalketetarako soilik, irletara bidaltzeko edo nazioarteko bidalketetarako eskatu berariazko kostuak.
Ordainketa
Honela ordaindu ahal izango da (Profesionala pribatuetarakoak):
- IZENPEren on-lineko eskaeren aplikazioren ordainketa-atebidearen bidez.
- Ordainketa-agiri bidez, Izenperekin lan egiten duen finantza-entitate batean (Kutxabank edo BBVA) fisikoki aurkezteko.
- Txartel bidezko ordainketaren bidez, IZENPEren erregistro-puntuetan identifikatzeko unean.
Faktura
Eskatzaileak aurrez espresuki baimenduz gero, IZENPEk faktura pdf formatuan eta modu elektronikoan bidal dezake erabiltzaileak adierazi duen helbide elektronikora.
OHARRA:
- Eskatzen ez den eta itzul daitekeen dokumentazioa bidaltzearen ondoriozko gastuak bere gain hartu beharko ditu erakunde eskatzaileak, baldin eta beste bidalketa bat eragiten badute.
- Eskatzen diren eta IZENPEri egotzi ezin zaizkion banku-transferentziek edo -ordainketek 5 €-tan baloratutako kudeaketa gastuak eragingo dituzte.
- Ez dira onartuko beste ordaintzeko motarik.