BakQ, herritarrentzako identifikazio elektronikoaren "orotariko giltza"

BakQ identifikazio eta sinadura elektronikoko baliabide bat da, 16 urtetik gorakoentzat, eta identifikatzaile batez eta autentifikatzeko bi faktorez osatuta dago:

  • Erabiltzailea (erabiltzailearen NAN/AIZ)
  • Pasahitza (8 karaktere)
  • Koordenatuen jokoa, 16 posiziokoa (2021eko otsailaren 2a baino lehen eskatu bazenuen) edo SMS bidez telefono mugikorrera bidalitako kode bat.

Ordenagailuetan, telefono mugikorretan eta tabletetan erabil daiteke, edozein sistema eragilerekin, eta ezer instalatu beharrik gabe. Gainera, BakQ bat eskatzeak Bak ere erabiltzeko aukera ematen du; beraz, une horretatik aurrera, horietako edozein erabili ahal izango duzu, kasuaren arabera.

BakQ bidez, online egin ahal izango dituzu kontsultak eta tramiteak administrazio publikoen zerbitzuetan. Tramite elektronikoak ere egin ahal izango dituzu.

BakQ jaulkipenak berekin dakar Bak igortzea. Bi identifikazio-bitarteko horiek pasahitza, harremanetarako datuak eta indarraldia partekatzen dituzte.

BakQ edukitzeko 3 modu daude.

  • Izenperen herritarren ziurtagiria baduzu (txartel berdea), aurrez aurre lortua, edo NAN elektronikoa baduzu, online eska dezakezu zure BakQ, online eskaerak ataletik.
  • Urrunetik, online eskaerak ataletik, bideo-identifikazioarekin.
  • Aurrez aurre, jarritako arreta-guneren batean. Proposatzen dizugun mapan aurki dezakezu hurbilen duzun arreta-puntua (600 puntu baino gehiago dira), bertan BakQ eskatzeko zer erakunderengana jo dezakezun ageri da.

 Non eskatu behar da BakQ?

BakQ berri bat behar izanez gero, errazena aurrez aurreko arreta-gune hauetara jotzea da, eskatzeko. Hurbilen duzun eskaera-puntua bila dezakezu proposatzen dizugun mapan. Bertan, BakQ eskatzera zein erakundetara joan nahi duzun agertuko da.

Puntu horretan osatuko da eskaera eta jakinaraziko dizute zer urrats egin behar diren.

BAKQ BITARTEKOA ESKATZEKO PUNTUEN MAPA

OHARRA: Erakunde batzuek aldez aurretik hitzordua eskatu behar dute BakQ eskatzeko.

Nola jaulkitzen eta aktibatzen da BakQ?

  1. Arreta-puntu batean eskaera osatu ondoren, posta elektroniko bat bidaliko dugu. Posta horretan koordenatuak eta jaulkitzeko eta aktibatzeko prozesurako esteka bat jasoko dituzu.
  2. Jaulkitzeko eta aktibatzeko prozesua oso erraza da:
    1. SMS bat bidaliko dugu pasahitz batekin —erraz gogoratuko duzun beste pasahitz batekin aldatu beharko duzu—.
    2. Zure datu pertsonalak egiaztatu, eta BakQ erabiltzeko terminoak eta baldintzak onartu beharko dira.
    3. Lehen kautotzea edo identifikazioa egingo da, hodeian dagoen sinadura-ziurtagiria jaulki ahal izateko.
    4. BakQ prest egongo da, nahi duzun online harremanetan kautotzeko eta sinatzeko.

Euskal administrazioek egoitza elektronikoak eta bulego birtualak dituzte, eta administrazio horiekiko gure kudeaketak egoitza eta bulego elektroniko horietan egin nahi baditugu, geure burua identifikatu beharko dugu.

Identifikazio arina eta erraza egiteko, Euskadiko identifikazio-ataria erakusten dute.

Bertan, hainbat identifikazio-bitartekoren artean hautatzeko aukera izango duzu, eta zuk daukazuna edo une horretan erabili nahi duzuna hautatu beharko duzu.

BakQ hautatzen baduzu, pasahitza eta koordenatuak eskatuko dizkizu identifikazioa baliozkotzeko. 

Eta beste administrazio batzuetan?

Izenperen identifikazio elektronikoko ataria erabiltzen ez duten administrazioekin eta erakundeekin harremanetan jartzen zarenean ere BakQ erabil dezakezu identifikatzeko eta sinatzeko.

Zure BakQ baliabideak sinadura-ziurtagiri kualifikatu bat du. Hortaz, eta ziurtagiri kualifikatu hori txartel fisiko batean (herritarraren ziurtagirian adibidez) erabiliko balitz bezalaxe erabili ahal izateko, Izenpek txartel birtuala jartzen du zure esku.

Zure ordenagailuan instalatzen den software txiki bat da, eta horrekin ziurtagiri digitalen erabilera ahalbidetzen duen edozein egoitza edo bulego elektronikotan identifikatu ahal izango zara. Hartara, txartel birtualak beste edozein ziurtagiriren moduan funtzionatzen du, eta edozein tramitetan eta zerbitzutan erabili ahal izango da.

Garrantzitsua: Txartel birtualaren funtzionamendua deskargatzea eta kontsultatzea.

Interesgarria izan dakizuke

Zerbitzuen eta tresnen ataria

BakQ, Bak, ziurtagiriak, sinadura, baliozkotzea… kudeaketa-tresna guztietara sartzeko aukera ematen du.

Kudeaketa-panelera sartzea

Txartel birtuala

Txartel birtuala zure ordenagailuan instalatzen den software txiki bat da, eta horrekin ziurtagiri digitalen erabilera ahalbidetzen duen edozein egoitza edo bulego elektronikotan identifikatu ahal izango zara. Hartara, txartel birtualak beste edozein ziurtagiriren moduan funtzionatzen du, eta hodeiko ziurtagiriak edozein tramitetan eta zerbitzutan erabili ahal izango dira.

Gehiago jakiteko
Etxera