Bak, herritarrentzako sinadura eta identifikazioa

Oinarrizko mailako identifikazio elektronikoko baliabide bat da, honela osatua:

  • Erreferentzia-zenbaki bat, erabiltzailearen NANarekin/AIZrekin bat datorrena.
  • Pasahitz bat.
  • Ziurtagiri kualifikatu gabe bat, Izenperen biltegi zentralizatu seguru batean, hodeian, sortzen dena eta sinadura-egintzetarako baliagarria izango dena.

Segurtasun-maila zerbitzuaren araberakoa izango da, eta identifikazio-baliabideak erabili beharko ditugu zerbitzu horietan. Bak baliabideak aukera emango digu kritikotasun txikiko zerbitzuetan eta/edo tramiteetan geure burua kautotzeko eta sinatzeko, Euskadiko identifikazio elektronikoko atariaren bidez. Horrez gain, “hodeian” modu seguruan eta zentralizatuta jasotzen den eta Izenpek zaintzen duen ziurtagiriak sinadura elektronikoak egiteko aukera emango digu, sinadura horiek beharrezkoak direnean. Esate baterako, eskaera bat edo onarpen bat sinatzeko.

Bak baliabidea eskatzeak EZ du aurrez aurre identifikatzea eskatzen. Baliabide horren jaulkipenari erabilera bakarreko aktibazio-kode baten bidez emango zaio hasiera. Aktibazio-kode horrek “eskaera guztiz online egiteko” aukera emango du. 

Gaur egun, Foru Aldundiek herritarrei zuzendutako haien web-atarien bitartez banatzen dituzte aktibazio-kode horiek.

Zure telefono mugikorra eskura izan beharko duzu beti, pasahitza balidatu ahal izateko. 4 urrats xume egin beharko dituzu zure Bak erabili aurretik.

Bak edo BakQ bat baduzu, baina ez baduzu gogoan, hemen proba dezakezu: https://servicios.izenpe.com/jbbak/

Araban:

Nahikoa izango da formulario labur bat betetzea, zu nor zaren egiaztatzeko aukera emango duten datuekin. Web-atari honetan aurki dezakezu: https://www.araba.eus/bak/

Aldundiak errentaren aitorpenaren azken emaitza (PFEZ) eskatuko du zure Bak ziurtagiriaren jaulkitze-prozesuan sartzeko. Gako hori AR eta 12 digituz (zenbakiz eta letraz) osatuta dago. Gako horrekin jaulkipen-prozesua osatu ahal izango duzu:https://www.izenpe.eus/bak_afa/

Bizkaian:

Aktibazio-kodea eskatzeko egoitza elektronikoko web-formulario bat osatu beharko da.

Aktibazio-kode hori emisio-prozesua osatzeko erabili beharko duzuhttps://www.izenpe.eus/bak_bfa/

Kasu guztietan eskura izan beharko da telefono mugikorra, pasahitza baliozkotzeko. 4 urrats erraz egin beharko dituzu zure Bak erabiltzen hasi ahal izan aurretik.

Bak edo BakQ bat baduzu, baina ez baduzu gogoratzen, zure aldundiko formularioan egiaztatuko duzu, jaulkipenarekin hasi aurretik.

Gipuzkoan:
Gaur egun ez da Bak emititzen.

BakQ lortzeko arazorik izanez gero, 943 11 30 00 telefono zenbakira dei dezakezu.

Zerbitzu hauek dituzu erabilgarri zure Bak ziurtagiria kudeatzeko:

  • Pasahitza edo harremanetarako datuak aldatzea.
  • Egoera (indarraldia) egiaztatzea.
  • Probatzea eta sinatzea.

Sartu kudeaketa-tresnetara

Interesgarria izan dakizuke

Zerbitzuen eta tresnen ataria

BakQ, Bak, ziurtagiriak, sinadura, baliozkotzea… kudeaketa-tresna guztietara sartzeko aukera ematen du.

Kudeaketa-panelera sartzea

Soluzio gehiago

  • Idazki, sinadura-tresnak
  • Giltza, identitate digitalen federazio-plataforma
  • Ef4ktur, faktura elektronikoa
Ikus soluzio guztiak
Etxera