Herritarren Ziurtagiria
Izenperen Herritar Ziurtagiriak aukera ematen du administrazio publikoekiko (tokikoak, foralak, autonomikoak eta estatukoak) eta zerbitzu pribatuekiko harreman telematikoetan identifikatzeko eta elektronikoki sinatzeko.
Txartelean ematen da, eta 4 urteko balioa du. 20€-ko kostua du BEZa barne (2022ko martxoaren 1etik), eta BakQ doako aukera da herritarrentzat identifikazio eta sinadura elektronikoa egiteko.
Ziurtagiria iraungitzeko data baino 60 egun lehenago, Izenpek ziurtagiria berritzeko prozesuaren berri emateko mezu elektronikoa bidaliko du eskaera egin zenean emandako posta elektronikoko helbidera.
Izenpe Herritar Ziurtagiriaren eskaera bi modutan egin daiteke:
- Izenperen Herritarraren Ziurtagiria edo NAN elektronikoa aktibo baduzu, eta dagozkion gakoak ezagutzen badituzu, on-line eskatu ahal izango duzu, eta ziurtagiria duen txartela eta gakoak adierazitako posta-helbidean jasoko dituzu.
- Aurreko kasuan ez bazaude, eskaera-orria bete eta ondoren bertaratze bidezko identifikazioa egin beharko duzu. Izenpek gaitutako erregistro-puntuetako adozeinetara joan zaitzeke, aurrez hitzordua hartuta.
Documentazioa:
Ziurtagiriaren izapideetan gida zaitzaketen hainbat ohiko galdera eskainiko dizkizugu:
Ziurtagiriaren ESKAERARI buruzko galderak
Nola ekingo diot eskaera bati?
Izenperen herritarraren ziurtagiria bi modutan eska daiteke:
- Izenperen zure herritarraren ziurtagiria baduzu, edo e-NAN aktiboa eta haren gakoak badakizkizu, erabat online tramita dezakezu, eta txartela eta ziurtagiria eta gakoak jasoko dituzu adierazitako posta-helbidean. Ekin eskaerari.
- Horrela ez bada, eskaera betetakoan, etorri egin beharko duzu aurrez aurre identifikatzeko. Izenpek gaitutako edozein erregistro-puntutan hitzorduarekin.
Ba al du kosturik herritarraren ziurtagiriak?
2019ko urtarrilaren 8tik, txartela euskarria duen herritarren ziurtagiriak 20€ (BEZa barne) balio duela jakinarazten dizuegu, beraz, BakQ doako alternatiba izango da, bai identifikaziorako baita sinadura elektronikorako ere. Zure eskabiderako hitzordua eska dezakezu edo mapa honetan adierazitako edozein puntutara jo.
Bidal al diezadakete ziurtagiria posta bidez?
BAI, eskaera guztia online egiten baduzu edo eskatzailea bera ezin bada joan hitzordura.
Kasu horretan, hau igorri beharko duzu Izenpera (Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71, 1. 01008 Vitoria-Gasteiz):
- Eskaera-formulario sinatua, eta sinadura notario aurrean legitimatuta.
- Eskatzailearen NANaren eta entitatearen IFZren kopia, notario bidez kautotua.
IZENPEk ziurtagiria eta gakoak 2 bidalketa bereizitan igorriko ditu, eta bidalketaren gastuak entitate eskatzailearen kargura izango dira. Baina bidalketa-gastuak “garraio-kostua ordaintzeko” modalitatearekin baino txikiagoak izan daitezen, Izenpek aukera eskaintzen dizu, ziurtagiria ordaintzeko transferentzian 8,20 euro gehituta, zure ziurtagiria postaz eta modu seguruan jasotzeko (entrega-epea egun batzuk luzatzen da kasu horretan).
Bertara al daiteke eskatzailearen izenean hirugarren pertsona bat sinadura elektronikoko ziurtagiria jasotzera?
BAI, eskatzaileak sinatutako eta notario aurrean legitimatutako jaulkipen-eskaera eramaten badu eta eskatzailearen izenean ziurtagiria eta eskatutako gainerako dokumentazioa jasotzeko gaituko duen notario-baimena badu.
Beste norbaiten izenean Herritarra edo BakQ motako ziurtagiria eskatzeko notario-ahalordea aurkezten duen pertsona.
Konfiantzako zerbitzuak arautzen dituen legeriak ez du aurreikusten pertsona fisikoaren ordezkariaren ziurtagiririk dagoenik; beraz, notario-ahalordeak ez dira baliozkotzat jotzen hirugarren baten izenean jarduteko.
Kasu horretan, jardulearen ziurtagiria ordezkatutako pertsonarekin lotuko litzateke, administrazio bakoitzean horretarako dagoen Ordezkarien Erregistroaren bidez, eta ordezkari gisa jardutea.
Zer informazio du ziurtagiriak (txipak)?
Ziurtagiriak entitatearen eta pertsona fisiko eskatzailearen nortasun-datuak besterik ez ditu: eskatzailearen izena eta NAN. Txartelak ez du beste inolako daturik.
Datu horietakoren bat aldatu egiten bada, ziurtagiri hori ezeztatu eta berria eskatu behar da datu berriekin.
Uko egiteko eskubidea aplikatzea Ziurtapenapen eta Zerbitzu Enpresa-Empresa de Certificación y Firma, Izenpe, S.A.-k emandako identifikazio- eta sinadura-bitartekoen eremuan.
Identifikazio elektronikoko baliabide batek eskatzaileak Konfiantzazko Zerbitzua ematen duenari emandako identifikazio-datuak barne hartzen ditu (izena, abizenak, nortasun agiriaren zenbakia).
Izenpek bidalitako baliabideak, hiritarren arloan bidalitakoak zein arlo profesionalean bidalitakoak, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak babesten dituen LGCyU legean, 103 artikuluan, E¡Uko egiteko eskubidearen salbuespenak, «c) Kontsumitzaile eta erabiltzailearen zehaztapenen arabera egindako edo argi eta garbi pertsonalizatutako ondasunen hornidura.» atalean araututako salbuespenetako bat da, beraz, horri dagokionez, uko egiteko eskubiderik ez dagokiola ulertzen da.
Ziurtagiria BERRITZEARI buruzko galderak
Noiz iraungiko da nire ziurtagiria?
Jaulki eta 4 urtetara iraungiko da Izenperen pertsona juridikoaren ziurtagiria. Izenpek posta elektroniko bat igorriko dizu, eskaeran emandako helbidera, iraungi baino 60 egun lehenago; egun horietan, ziurtagiria berritzea eska dezakezu.
Nola jakingo dut nire ziurtagiria iraungitzear dagoen?
Ziurtagiria iraungi baino 60 egun lehenago, Izenpek posta elektroniko bat igorriko du eskaera egiteko unean emandako helbidera, berritze-prozesuaren berri emateko.
Zure ziurtagiriaren iraungitze-data egiazta dezakezu, txartelaren atzealdean inprimatuta, zure ziurtagiria erabiltzean.
Nola has dezaket berritzeko prozedura?
Gure atebidearen bidez guztiz online egin dezakezu eta adieraziko diguzun posta-helbidean jasoko duzu. Kontsulta ezazu prozedura Izenperen web-orrian, eta zalantzarik baduzu, 900 840 123 telefonoan kontsulta dezakezu.
Nola jasoko dut nire ziurtagiri berria?
Ziurtagiria jaulkitakoan, postaz igorriko zaizu eskaera-formularioan adierazi duzun helbidera. Bi bidalketa bereizi jasoko dituzu: lehenengoa txartel berriarekin. Egun batzuk geroago, segurtasun-arrazoiengatik, bigarren bidalketa batean ziurtagiria erabiltzeko gakoak jasoko dituzu.
Eta iraungi bazait?
Jaulkipenerako egindako tramite berak egin beharko dituzu.
Nire ziurtagiria iraungitzen bada, zer gertatuko da ordura arte sinatutakoarekin?
Ziurtagiria indarrean dagoen bitartean egindako sinadura guztiak zuzenak dira, eta hala baliozkotuko dira, ziurtagiria iraungi ondoren ere.
Ziurtagiriaren ERABILERARI buruzko galderak
Zer egin behar dut nire ziurtagiria erabiltzen hasteko?
Ziurtagiria erabiltzen hasteko, web-orrian eskura dagoen Izenperen softwarea instalatu beharko duzu. Gainera, zure ziurtagiria txartelean jaulki bada, ziurtagiria eskuratzeko irakurgailua eduki beharko duzu.
Zer egin behar dut ziurtagiria galtzen badut?
Ezezta ezazu ziurtagiria iruzurrezko erabilera saihesteko.
Nola ezeztatu nire ziurtagiria?
Zure ziurtagiria Izenperen web-orritik ezezta dezakezu, edo Izenperen 900 840 123 ELZra deitu.
PINa ahaztu zait
Hiru saio dituzu blokeatu aurretik. Desblokeatu eta berri bat jar dezakezu PINa entregatu zitzaizun gako-orri berean datorren PUKa baldin badakizu. Kontuz! Horrela ez bada, zure ziurtagiria ezeztatu eta berria eskatu beharko duzu. Zure gako berriak gogoratzea edo modu seguruan gordetzea gomendatzen dizugu.
Ez dut aurkitzen gakoen orria
PINa gogoratzen ez baduzu, edo PUKa erabili behar baduzu eta aurkitzen ez badituzu, ziurtagiria ezeztatu eta berria eskatu beharko duzu. Izenpek ez du gakorik gordetzen, segurtasun-arrazoiengatik.
Arazoak ditut ziurtagiriarekin, ez dabil
Zure ziurtagiriarekin arazorik baduzu, arazoak ziurtagiriak dituen egiazta dezakezu, Izenperen sinadura proba bat eginik. Arazoak izaten jarraitzen baduzu, dei ezazu 900 840 123 telefonora (egon itxaronaldian).
Ez dugu irakurgailurik, non lor dezakegu bat?
Horien erabilera orokortu egin da eta edozein informatika-dendatan eta azalera handitan dute txartel kriptografikoen irakurgailuen eskaintza.