Entitate-zigiluaren ziurtagiria

Izenperen software-zigiluaren ziurtagiriak aukera ematen du dokumentuak eta fakturak erraz eta arin sinatzeko, erantzun gabe eta/edo automatizatuta, bai eta administrazio publikoen hainbat zerbitzutara sartzeko ere.

Administrazio bakoitzean kontsultatzea eskatutako zerbitzuetarako onarpena.

Eskaerak bi pauso ditu

1. Eskaera-formularioa web-aplikazio bidez osatuz hasiko da, eta eskatutako dokumentazioa gehituta, erakunde motaren arabera. Webgune honetan bertan kontsulta daiteke hori. 

Izapidea online osa daiteke indarrean den ziurtagiria izanez gero (Izenperen herritarra, aitortutako korporatiboa edo erakundearen ordezkaria, edo eNAN bat), edo bestela, aurrez aurre, aurretiazko hitzorduarekin identifikatzera joanda.

Aplikazioak zehaztuko du kasu bakoitzean nola jokatu, eta eskaera betetakoan, Izenpek posta elektroniko bat bidaliko dizu jarraibide guztiekin.

2. Software formatuan jaulkitzen den ziurtagiria da, beraz, jaulkitzeko bigarren pauso bat behar da: 

Eskaera teknikoa sortzea: softwareko ziurtagiri bat modu egokian jaulkitzeko, eskaera tekniko bat bidali behar zaio Izenperi. Horretarako, jarraian datorren gidan deskribatutako pausoak eman behar dira, eta eskaintzen dugun softwarearekin:

Ziurtagiri honek  3 urteko indarraldia daukate.

Ziurtagiri hori emateak kostu hauek ditu:

3 urte > 285,55 €(+ BEZ).

Oharra: Administrazio bakoitzean kontsultatu behar da bere onarpena.

Interesgarria izan dakizuke

Zerbitzuen eta tresnen ataria

BakQ, Bak, ziurtagiriak, sinadura, baliozkotzea… kudeaketa-tresna guztietara sartzeko aukera ematen du.

Kudeaketa-panelera sartzea

Soluzio gehiago

  • Idazki, sinadura-tresnak
  • Giltza, identitate digitalen federazio-plataforma
  • Ef4ktur, faktura elektronikoa
Ikus soluzio guztiak
Etxera