Euskadiko identifikazio elektronikoa

Bak, herritarrentzako sinadura eta identifikazioa

Oinarrizko mailako identifikazio elektronikoko baliabide bat da, honela osatua:

  • Erreferentzia-zenbaki bat, erabiltzailearen NANarekin/AIZrekin bat datorrena.
  • Pasahitz bat.
  • Ziurtagiri kualifikatu gabe bat, Izenperen biltegi zentralizatu seguru batean, hodeian, sortzen dena eta sinadura-egintzetarako baliagarria izango dena.

Segurtasun-maila zerbitzuaren araberakoa izango da, eta identifikazio-baliabideak erabili beharko ditugu zerbitzu horietan. Bak baliabideak aukera emango digu kritikotasun txikiko zerbitzuetan eta/edo tramiteetan geure burua kautotzeko eta sinatzeko, Euskadiko identifikazio elektronikoko atariaren bidez. Horrez gain, “hodeian” modu seguruan eta zentralizatuta jasotzen den eta Izenpek zaintzen duen ziurtagiriak sinadura elektronikoak egiteko aukera emango digu, sinadura horiek beharrezkoak direnean. Esate baterako, eskaera bat edo onarpen bat sinatzeko.

Bak baliabidea eskatzeak EZ du aurrez aurre identifikatzea eskatzen. Baliabide horren jaulkipenari erabilera bakarreko aktibazio-kode baten bidez emango zaio hasiera. Aktibazio-kode horrek “eskaera guztiz online egiteko” aukera emango du. 

Gaur egun, Foru Aldundiek herritarrei zuzendutako haien web-atarien bitartez banatzen dituzte aktibazio-kode horiek.

Araban:

Nahikoa izango da formulario labur bat betetzea, zu nor zaren egiaztatzeko aukera emango duten datuekin. Web-atari honetan aurki dezakezu: https://www.araba.eus/bak/

Aldundiak errentaren aitorpenaren azken emaitza (PFEZ) eskatuko du zure Bak ziurtagiriaren jaulkitze-prozesuan sartzeko. Gako hori AR eta 12 digituz (zenbakiz eta letraz) osatuta dago. Gako horrekin jaulkipen-prozesua osatu ahal izango duzu: https://servicios.izenpe.com/bak/dfa.do

Bizkaian:

Aktibazio-kodea eskatzeko egoitza elektronikoko web-formulario bat osatu beharko da.

Jaulkipenari hasiera emateko, zure errenta-gakoa erabil dezakezu; bestela, posta-gutun bidez jaso dezakezu kodea zure etxean bertan. Jaulkipen-prozesua osatzeko erabili beharko duzun kodea:  https://www.izenpe.eus/bak_dfb/

Kasu guztietan eskura izan beharko da telefono mugikorra, pasahitza baliozkotzeko. 4 urrats erraz egin beharko dituzu zure Bak erabiltzen hasi ahal izan aurretik.

Bak edo BakQ bat baduzu, baina ez baduzu gogoratzen, zure aldundiko formularioan egiaztatuko duzu, jaulkipenarekin hasi aurretik.

Zerbitzu hauek dituzu erabilgarri zure Bak ziurtagiria kudeatzeko:

  • Pasahitza edo harremanetarako datuak aldatzea.
  • Egoera (indarraldia) egiaztatzea.
  • Probatzea eta sinatzea.

Sartu kudeaketa-tresnetara

Interesgarria izan dakizuke

Bak zerbitzuak

Izenpek zure esku jartzen duen kudeaketa-panelaren bidez modu telematikoan kudeatu ahal izango duzu zure Bak ziurtagiria. Besteak beste, pasahitza aldatu ahal izango duzu, indarraldia kontsultatu…

Kudeaketa-panelera sartu

BakQ

Herritarrentzat askotariko erabilerak dituen identifikazio-baliabidea da. Online egin ahal izango dituzu kontsultak eta tramiteak administrazio publikoen zerbitzuetan, eta tramite elektronikoak ere egin ahal izango dituzu.

Gehiago jakiteko

Herritarraren ziurtagiria

Sinadura elektronikoko ziurtagiria, txartelean jaulkitzen dena eta softwarea instalatzea eta irakurgailu bat erabiltzea eskatzen duena. Ziurtagiri digitalen arteko seguruena da.

Gehiago jakiteko
Joan hasierara