Langile publikoentzako izengoiti-ziurtagiria

Izenpe-k langile publikoentzako izengoiti-ziurtagiriak ematen ditu, indarrean dagoen araudian jasotako irizpideen arabera.

Ziurtagiri horietan datu pertsonalak eta identifikazio-datuak (NAN edo izen-abizenak, adibidez) ez dira ziurtagirian agertzen, adierazitako izengoitiak ordezkatzen baititu.

Erabilitako izengoitia ziurtagiriak eskatu dituen administrazio publikoak hornituko du, eta honelakoak izan daitezke:

  • Identifikazio profesionaleko zenbakia (NIP), (NIP datu pertsonalekin lotuta ez dagoenean, NAN adibidez).
  • Bestelako adierazle alternatiboak.

Izengoiti-ziurtagirien erabilera araututa eta mugatuta dago:

  • Informazio sailkatua
  • Segurtasun publikoa
  • Defentsa nazionala
  • Jarduketak egiteko legez anonimotasuna justifikatuta daukaten beste jarduketa batzuk.

Eskaerak bi urrats ditu.

  1. Kasu tasatuetarako ziurtagiri-profila denez, Izenpe-rekin (izenpe@izenpe.eus) harremanetan jarri behar duzu eskaera-prozesua hasteko.
  2. Ziurtagiri hau software-formatuan ematen da; beraz, eskaera formalizatu ondoren, ziurtagiria emateko, beste urrats bat egin behar da:

Horretarako, hurrengo gidan eta bidaliko dizugun mezuan azaltzen diren urratsei jarraitu behar zaie.

Emititzeko prozesuan, beharrezkoa izango da software hau instalatuta edukitzea:

Interesgarria izan dakizuke

Zerbitzuen eta tresnen ataria

BakQ, Bak, ziurtagiriak, sinadura, baliozkotzea… kudeaketa-tresna guztietara sartzeko aukera ematen du.

Kudeaketa-panelera sartzea

Soluzio gehiago

  • Idazki, sinadura-tresnak
  • Giltza, identitate digitalen federazio-plataforma
  • Ef4ktur, faktura elektronikoa
Ikus soluzio guztiak
Etxera