Txartel birtual profesionala
- Zer da eta nola funtzionatzen du?
- Deskargak
- Txartel birtuala froga
- Txartel birtuala erabiltzearen adibide bat
Zure ordenagailuan instalatzen den software txiki bat da, eta horrekin ziurtagiri digitalen erabilera ahalbidetzen duen edozein egoitza edo bulego elektronikotan identifikatu ahal izango zara. Hartara, txartel birtualak beste edozein ziurtagiriren moduan funtzionatzen du, eta edozein tramitetan eta zerbitzutan erabili ahal izango da.
- Deskargatu txartel birtuala eta instala ezazu profesional hodeian ziurtagiria erabiliko duzun ordenagailuan.
* Aurreko bertsio bat instalatuta baduzu, instalazio berri bat egin aurretik desinstalatzea gomendatzen dizugu.
- Libreria puente PKCS11 (AutoFirma y Firefox) (PKG, 148 KB) MacOS-erako beharrezkoa.
- Izenpe karpetako hasierako menuan "Txartel birtuala profesionalak" aurkituko duzu.
- Exekutatu eta hasi saioa, normalean profesionala hodei-arekin identifikatzen zaren bezala.
- Beheko barran saioa behar bezala inikatuta ikusiko da, edo arazorik dagoen.
- Txartel birtuala prest dago identifikatzeko eta profesional hodei-arekin sinatzeko.
- Behar duzunean, ziurtatu saioa hasi duzula adierazi dugun bezala.
Behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzeko, joan IZENPEren zerbitzuetako web-orriko probako aplikazioetara eta egin sinadura-proba Giltzarekin; hautatu ziurtagiriak:
Jada BakQ-rekin identifika zaitezke eta sina dezakezu ziurtagiriak onartzen dituen edozein lekutan!
Euskadiko identifikazio-ataria oraindik ez duen egoitza batean BakQ txartel birtuala erabiltzearen adibide bat erakutsiko dugu. Bide hori bera egin beharko dugu beste edozein bulego birtualetan.
Sartu egoitza elektronikoan eta aukeratu sartzea edo, batzuetan, adierazi "identifikatu".
Txartel birtuala irekita dagoela eta saioa hasita dagoela ziurtatu behar da. Mahaigaineko beheko barran egiazta daiteke.
Aukeratu ziurtagiriak adierazten dituen aukera, eta aukeratu erabili nahi duzuna.
Txartel birtuala automatikoki exekutatuko da. Identifikatuta dago!
Cl@ve-ko sarrera-ataria agertzen zaigun kasuetan, "DNIe / Certificado electrónico" aukera aukeratu behar dugu: